Iruñeko Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko baliabideak jasotzen dituzten 76.000 txartel editatu ditu 6 hizkuntzatan eta etxez etxe banatuko ditu hiri osoan

Iruñeko Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko baliabideak jasotzen dituzten 76.000 txartel editatu ditu 6 hizkuntzatan eta etxez etxe banatuko ditu hiri osoan
'Aske, ni beti aske. Indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearen alde’ lelopean doako sarbidea bermatu nahi da zerbitzu publikoetara indarkeria-arazoetan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

Iruñeko Udalak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko baliabideak jasotzen dituzten 76.000 txartel editatu ditu. Besteak beste jasotzen ditu larrialdietarako 112 eta Udaltzaingoaren 092 telefonoak eta doako zerbitzua eskaintzen duten beste baliabide publikoen harremanetarako datuak: Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzua (EUAZ), Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzua.

‘Aske, ni beti aske. Indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearen alde’ lelopean doako sarbidea bermatu nahi da zerbitzu publikoetara indarkeria-arazoetan. Informazioa etxez etxe banatuko da hiri osoan, EUAZen eta auzo-unitateetan ere, baita beste udal-zentro batzuetan ere, hala nola, Emakumeen Etxean eta Gaztediaren Etxean.

Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta errusieraz editatuak

Txartelak 6 hizkuntzatan editatu dira: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta errusieraz. 6ak banatuko dira eta emakume bakoitzak baliagarrien iruditzen zaiona hartuko du. Txartel guztiak banatuta eta mikrozulatuta dituen tartekoa da diseinua. Orriak osotara 17x15,9 cm neurtzen du eta txartel bakoitzak 8,5x5,3 cm, ohiko bisita-txartelen tamaina estandarra. Emakumeek txartela era sotil eta erosoan gorde ahal izatea da helburua, noizbait baliabide horiekin harremanetan jarri behar badute. Horregatik, testuak ‘Txartela hau gorde ezazu’ mezua nabarmentzen du.

Komunikazio-kanpaina hau egin da modu eroso eta praktikoan informazioa helarazteko indarkeria egoeretan dauden emakumeei, baina baita etorkizunean egoera horietan egon daitezkeenek edo baliabide horiek behar dituzten emakumeak ezagutzen dituztenek gorde ahal izateko ere. Hala, argi eta garbi agertzen dira Iruñeko baliabide publikoen telefonoak eta helbideak, egoera horietatik ateratzen lagundu ahal izateko.

Datuen arabera, osasun-krisiaren ondorioz hilabete batzuez etxean konfinatuta egon garen eta beste  batzuez ere ohiko bizitza soziala murriztu den urte honetan, emakumeen aurkako indarkeria kasuak igo egin dira. Gizarte-maila eta kultura guztietan ematen den indarkeria da, eta horregatik txartelak, hizkuntza gehiagotan editatua izanik, Iruñean bizi diren emakume guztiek baliabideak ezagutu ditzaten nahi du. Txartelak emakume horien arreta deitu nahi du eta handik ateratzeko aukerak badituztela sentiarazi nahi die, erabili ditzaketen baliabideak modu errazean ezagutzera emanez.

Txartela Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunarekin bat kaleratu da

Txartela azaroaren 25ean kaleratu da, Emakumeen Kontrako Indarkeria Deusestatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Iruñeko Udalak egun honetan bat egin du ‘Por ellas, por todas / Haiengatik, guztiongatik’ kanpainarekin, tokiko entitateen Berdintasuneko teknikariek egindakoa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean (NUKF).

Gaur ere, 12:00etan, Iruñeko Udalak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak gogoratu ditu. Hala, Udalak Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioak egindako eskaerarekin bat egin du, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen omenez minutu bateko isilaldia gordez. Azkenik, eguna amaitzeko, Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da.

 

‘Aske, ni beti aske. Indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearen alde’. Baliabideak emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean

  • Larrialdiak (112)
  • Udaltzaingoa (092)
  • Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzua (EUAZ). Doaneko zerbitzua
  • Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa. Doaneko zerbitzua
    • Biktimentzako orientazioa eta arreta
    •  Telefonoa: 848423376, 848421387 eta 848427671
    • ofidel@navarra.es
  • Iruñeko Abokatuen Elkargoaren Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzua. Doaneko aholkularitza juridikoa
    • Aurrez hitzordua eskatzeko telefonoa: 948221475.

 

¿Te ha sido útil esta página?