Iruñeko Udalak 1,19 milioi euro bideratu ditu etxeetan, 2027ra arte, gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko, babesgabetasun-egoeran dauden haurren kopurua murrizteko xedez

Iruñeko Udalak 1,19 milioi euro bideratu ditu etxeetan, 2027ra arte, gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko, babesgabetasun-egoeran dauden haurren kopurua murrizteko xedez
Familietan esku hartzeko programak 18 urte bitarteko gazteei eta guraso eta legezko tutoreei ematen die arreta banakako planen eta plan globalen bidez
Eduación

 

Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren adjudikazioa onetsi du Iruñeko Udalak artatzen dituen pertsonen bizilekuetan familietan esku hartzeko programak kudeatzeko. Programaren helburua da 18 urtera bitarteko haur eta nerabeen beharrei arreta ematea, baita gurasoen eta legezko tutoreen beharrei ere, baldin eta babesgabetasun-faktoreei aurre egiteko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea egitea proposatu bazaie; hala, haur eta nerabeak familiarteko girotik bereizi daitezen saihestu nahi da.

Kontratua Kamira Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Sozietateari adjudikatu zaio 1.195.257,46 euroan (BEZetik salbuetsita), 2026ko irailaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko denbora-tarterako. Zenbateko horretatik 287.832,31 euro 2026. urteari dagozkio eta 907.425,15 euro, 2027. urteari. Esku hartzen den familia-unitateetako bizilekuetan gauzatzen da kontratua, Iruñeko udal-mugartearen barruan, eta urtebetez luzatzen ahal da, 2028ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Hezkuntza- eta gizarte-arretak haurren babesgabetasun-egoerak murriztea du helburu, familia bakoitzarekin egiten diren banakako planen eta plan globalen bidez. Planak familien barruko harreman desegokiak aldatzera daude bideratuta, baita gurasoak beharrezko gaitasunez eta trebetasunez hornitzera ere, haien seme-alaben oinarrizko behar emozionalak, kognitiboak eta sozialak asebetetzeko xedez. Familia-unitateak Gizarte-zailtasunak dituzten haurrendako arreta-lantaldeak (HNAL) bideratzen ditu, Haur eta Familiendako Programaren barruan. 

Hauek dira lantzen diren gai nagusiak: harremanetan, hazkuntzan, arretan eta adingabeen hezkuntzan sortzen diren zailtasunak. Halaber, gurasoen motibazioa sustatzen da zailtasunei irtenbidea aurkitu eta alderdi onuragarriak sendotzeko. Era berean, familiari laguntza ematea da asmoa, krisiaren eragina arindu eta familiaren egoera egonkortzeko, eta horri esker, estresa murrizten da. Gainera, berritasun gisa, kontratu berriak Familietan Esku Hartzeko Programaren, HNALaren eta Auzo-unitateetako Haurrendako lantaldeen baterako gainbegiratzea barne hartzen du arreta berezia behar duten kasuetan esku hartzeko.

Familietan Esku Hartzeko Programak 97 familia-unitateri eta 193 haurri (93 mutil eta 100 neska) eman zien arreta iaz. 7 eta 12 urte bitarteko taldean daude mutil eta neska gehien (66 guztira), eta 13 eta 16 urte bitarteko adin-tarteak jarraitzen dio. Heldu gehien barne hartzen dituen adin-tarteak 41 eta 60 urte bitartekoa (% 55) eta 31 eta 40 urte bitartekoa (% 26) dira.

¿Te ha sido útil esta página?