
Iruñeko Udalak dirulaguntza-deialdia ebatzi du hiriko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laguntzek 118.000 euro jo dute guztira, eta 20 entitateren 31 proiekturen artean banatu dira, orain arte erregistratutako kopururik handiena. Jarduerak herritarrei irekita daude eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egin behar dira Iruñeko udal-mugartean.
Jarduerek euskararen erabilera sustatu, hedatu eta normalizatzea dute berariazko xedetzat. Dirulaguntzek proiektuaren gastuen zati bat ordaintzen dute, eskuratutako puntuazioaren arabera, gehienez ere 22.000 eurora arte. Entitateek honako ezaugarri hauek kontuan hartuta jaso dituzte puntuak: entitateak modu egonkorrean eta jarraituan sustatzea euskara ,euskararen erabilera entitatean eta genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa; proposamenaren kalitatea eta koherentzia genero-ikuspegia txertatzeari eta ingurumen-jasangarritasunari eta beste alderdi batzuei dagokienez eta Iruñean euskararen hizkuntza-normalizatzeari dagokionez jarduerak duen eragina.
Zuzeneko gastuak diruz lagunduko dira, hala nola materialak erostea, lokalak eta materialak alokatzea, zerbitzu profesionalak eta artistikoak kontratatzea eta hedapenarekin eta ostalaritzarekin lotutako gastuak. Aurkeztutako proiektuarekin lotura duten zeharkako gastuak ere barne hartzen dira, besteak beste, kontratatutako langileen gastuak, bulegoetako materiala, kontabilitate- eta lan-aholkularitzak, aseguru orokorrak, alokairuak eta beste mantentze- eta hornidura-gastu batzuk.
Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 7an amaitu zen eta lau entitate berrik parte hartu dute: Batean Arrotxapeko Elkarteen Komunitate Federazioa, Irauli Elkartea, RTX Arrotxapeko Euskara Taldea eta Music to Dream elkartea.
EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK
Entitateak, proiektuak eta eskuratutako kopuruak:
ENTITATEA | PROIEKTUA | DIRULAGUNTZA |
| Zaldikofin | 871,59 € |
| Euskararen normalizazioaren aldeko proiektua | 1.045,91 € |
| Euskarazko prestakuntzaren eskaintza | 4.183,65 € |
| Kirol-jardueren hizkuntza-kudeaketa hobetzea | 1.469,30 € |
| Euskerabiltzen | 1.682,92 € |
| Gazteki | 1.405,54 € |
| Hitz horma | 8.294,79 € |
| Prestakuntzako materiala euskaratzea | 754,33 € |
| Euskera ikasten | 352,04 € |
| Euskararen telefonoa Iruñean 2026 | 2.344,59 € |
| Iruñeko Bertso Eskolen Sarea | 2.218,60 € |
| Korrika kulturala | 9.170,51 € |
| Korrika txikia | 2.770,52 € |
| Maleta ibiltaria | 351,69 € |
| Begiraleen formazioa | 8.208,84 € |
| Hiri tailerrak | 11.536,74 € |
| Etxetik plazara | 8.430,70 € |
| Xamariko | 6.972,76 € |
| Bizi-Batean | 6.578,18 € |
| Euskera para todos / Euskara guztiontzat | 1.534,01 € |
| Hiztun komunitatea trinkotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko proiektua | 8.715,95 € |
| Eremu sozioekonomikoan eragiteko proiektua | 8.715,95 € |
| Familientzako kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak | 11.093,02 € |
| Arrotxapeko libertimendua | 69,73 € |
| “Sendatzen duten hitzak” idazketa tailerra | 173,07 € |
| 3 emazte kantari gogoan | 27,22 € |
| Ikus-entzunezkoak euskal kulturaz | 288,42 € |
| Zientzia hitzaldiak euskaraz | 408,22 € |
| Jauzi.eus | 3.556,06 € |
| Heziketa digitala | 591,49 € |
| ISLAK. Musikaren eta parte-hartzearen bidez euskara aktibatzeko gune esperimentala | 4.183,66 € |
OROTARA |
| 118.000 € |