Iruñeko Energia Operadoreak energia berriztagarriz hornituko ditu eraikin publikoak, argiteria, eta energia-pobreziaren egoeran dauden familiak, 2019k

Iruñeko Energia Operadoreak energia berriztagarriz hornituko ditu eraikin publikoak, argiteria, eta energia-pobreziaren egoeran dauden familiak, 2019k
Energiaren udal-kudeaketa eredu integral bat, gardena, partizipatiboa eta jasangarria eraikitzeko urrats bat izan nahi du operadore horrek

Udalak sustatutako Iruñeko Energia Operadoreak elektrizitatez hornituko ditu eraikin publikoak, argiteria, eta energia-pobreziaren egoeran dauden familiak, 2019ko urtarriletik aurrera. Hori da gaur goizean, prentsaurrekoan, Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak, Alorreko zuzendari Camino Jasok eta Energia Berdeko Zerbitzuko zuzendari Joël Dozzik ezarri duten epea. Aurreikuspenen arabera, Hirigintza Batzordean aurkeztu eta Tokiko Gobernu Batzarrean onetsi eta gero, Osoko Bilkurara pasako da martxoan, eta une horretatik aurrera hasiko da alegazioak aurkezteko epea. Uda baino lehen enpresa sortzeko behin betiko onespena helduko litzateke, eta horren ondoren lege-izapideak egingo lirateke eta gerente bat kontratatuko litzateke enpresa abian jartzeko.

Elektrizitatea merkaturatzen duen enpresa eta Udalaren energia-politika koordinatzeko Plana aurkeztu da prentsaurrekoan, zeinak nabarmentzen baitu zeharkako plangintza on baten garrantzia udal politiketan. Horregatik energiaren kudeaketa integralaren aldeko apustua egiten du, udal-mailan. Ondorioetan hainbat konturen balioa jasotzen da: energia-politika publikoak elkarrekin ekoiztearen balioa, herritarren partaidetza bultzatzearena, eta energia-ereduaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna bermatzearena, betiere konpromiso politikoa eta teknikoa hartuta. Urrats horrekin energiaren udal-kudeaketa eredu integral bat, gardena, partizipatiboa eta jasangarria eraiki daitekeela adierazi dute aurkezpenean.

¿Te ha sido útil esta página?