2251 erakusten - 2265@guztira
Iruñeko Udala aurten bost musika-talde gazteren entseguak finantzatzen ari da
foto Udalak Iruñeko musika-talde gazteak laguntzen ditu entsegu-bonuen deialdiaren bidez. Deialdiak, urtean zehar, entsegu-lokalak erabiltzea errazten die profesionalak ez diren musika-taldeei, hilean 60 euro arte diruz lagunduta. Talde bakoitzak, gehienez ere, urtean 720 euro jasotzeko aukera izanen du. Une honetan, Udalaren baliabide hori River Newt, MGS El Caprichoso, Nakama Planet,...Udalak epea ireki du egile berriendako euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko, poesia eta narrazio modalitateetan
foto Egile berriendako euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketara, poesia eta narrazio modalitateetan, lanak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo helbidea bertan duten egileei zuzenduta dago. Iaz 18 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta haren xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Hori dela...Iruñeko Udalak aire girotua instalatuko du Mendillorriko Trinkete eta Kiroldegiko harrera-gunean, bulegoetan eta beste areto batzuetan
trinquete Tokiko Gobernu Batzarrak aste honetan onetsi du Mendillorriko Trinkete eta Kiroldegiko harrera-gunean, bulegoetan eta beste areto batzuetan aire girotua instalatzeko obrak gauzatzeko kontratua. Lanak Next Generation EU Europako funtsen bidez finantzatuta daude, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez. Iruñeko Udala Kirol Kontseilu Gorenak deitutako nazioarteko kirol ekitaldiak...Iruñeko Udalean Suspertze , Eraldatze eta Erresilientzia Plana - NEXT GENERATION EU-en Europako Programaren bidez finantzatutako proiektuak
Comercio Iruñeko Udalean. Suspertze eta Erresilientzia Plana - NEXT GENERATION EU-en Europako Programaren bidez finantzatutako proiektuak Udal-merkatuak Digitalizazioa eta merkatuetako komunikazioa Iruñeko udal-merkatuen marketin-plana Merkatuetako egutegiak Merkatuetako esku-orriak Merkatuetako bideoak: - Iruñeko merkatuak, hori bai osasuntsua! - Ongi etorria turismoa udal-merkatuetan! - Ezagutu zure horoskopoa Iruñeko Merkatuen arabera -...2023-2024ko ikasturtean, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako eta Hezkuntza Bereziko Lehen Hezkuntzako ikasleek antzerki gidatuko lantegietan parte hartzen jarraituko dute
TEATRO Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko ikastetxe publiko eta itunduetako antzerki lantegien udal programaren hirugarren luzapena onetsi du. Eskaintza duela ia hiru hamarkada hasi zen, 1996an. Berriro ere, 2023-2024ko ikasturtean, hala eskatzen duten ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailako ikasleek asteroko saioak jasoko dituzte eskola-orduetan, Nafarroako Antzerki Eskolako...Iruñeko Udalak ikuskizunen amaiera-ordua eta establezimendu publikoak ixtekoa luzatu ditu sanferminetarako
ambiente san fermines Iruñeko Udalak Herritarren Segurtasuneko Alorraren ebazpenaren bidez onetsi du ikuskizunen eta establezimendu publikoen itxiera-ordua luzatzea 2023ko sanferminetan. Erabaki hori irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat hartu da, zeinaren arabera ahalmena ematen baitzaie Udalei zaindarien jaiak ospatu bitartean ordutegiak luzatzeko. Iruñeko Udalak goizeko 06:00ak finkatu ditu taberna,...2023
2023KO UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZAK Alkatea: Joseba Asiron Saez (EhBildu) EMAITZA OROKORRAK Parte-hartzea 66,61% (102.111) Abstentzioak 33,38% (51.164) Boto zuriak 1,15% (1.167) Boto baliogabeak 833 (0,81%) IRUÑEKO UDALEKO ZINEGOTZIAK BOTOEN EHUNEKOA BOTOEN KOPURUAIruñeko Udalak 1,6 milioi euro erreklamatzen dizkio Labriteko pasabideko proiektuaren erredakzio-taldeari eta obra gauzatu zuten eraikuntza-enpresei
pasarela Iruñeko Udalak 1.651.695,15 euro eskatuko dizkie Labriteko pasabideko akatsak direla eta proiektuaren erredakzio-taldeari eta lanak gauzatzeko ardura izan zuten eraikuntza-enpresei. Tokiko Gobernu Batzarrak Labriteko pasabidearen akatsen eta ondorengo konponketen erantzukizun solidarioa xedatuko duen prozedurari amaiera ematea onetsi du. Iruñeko Udalak Labriteko pasabideari –San Bartolome bastioia eta Labriteko bastioia -...3.500 pertsonatik gora AUNA proiektuaren onuradun izan dira; proiektuak Arrotxapeko pertsona zaurgarriek baliabideetara sartzeko duten aukera hobetzea eta horien inklusioa bermatzea bilatzen du
Zaurgarritasun egoeran dauden 3.500 pertsona baino gehiago izan dira ‘AUNA. Inklusiorako ibilbide integratuak’ orientazio eta aholkularitzako proiektu pilotuaren onuradun azken zazpi hilabeteetan. Programa horrek Arrotxapeko herritar zaugarrienengan eragin du bereziki, Errenta Bermatua edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenendako izapideak eginez eta arinduz eta haien enplegagarritasunerako eta laneratzeko zein gizarteratzeko aukerak...Iruñeak Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko 2030erako Iruñeko Hiri Agendaren jarduerak eta balioak ezagutaraziko ditu azaroan
foto Iruñeak, azaroan, 2030erako Iruñeko Hiri Agendaren programak eta proiektuak ezagutzera emanen dizkie herritarrei. 2021ean Osoko Bilkuran onetsitako agiri horrek hiriamodu jasangarrian, ekologikoan eta begirunetsuan hazteko hiri-estrategia jasotzen du, Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), eta Europako eta Espainiako Hiri Agendak aintzat hartuta. Hiri inklusiboa, erakargarria eta...Bi eskumen-aldaketa Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorreko eta Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorreko izendapen askeko karguetan
Tokiko Gobernu Batzarrak bi aldaketa onartu ditu Iruñeko Udalaren zerbitzuko izendapen askeko langileen eskumenen arloan. Aldaketek Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko, eta Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorrei eragiten diete. Kargu-uzteek urriaren 31n (asteartea) izanen dute eragina, eta kargu berriak azaroaren 1ean (asteazkena) sartuko dira indarrean. Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur...Iruñeko Hiri Agenda – 2030 Estrategiari buruzko III. Jardunaldiek ireki dute gaur, ostegunarekin, udal-estrategiaren balio nagusiak zabaltzeko programa
Gaur, ostegunarekin, hasi da Iruñeko 2030erako Hiri Agendaren gakoak ezagutzera emateko kanpaina instituzionala, eta horretarako Iruñeko Hiri Agenda – 2030 Estrategiari buruzko III. Jardunaldiak egin dira Ziudadelako Arma Aretoan. Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eman dio hasiera jardunaldiari, zeinean programarekiko atxikimendu berriak sinatu baitira eta Iruñeak eta beste hiri batzuek –Zaragozak...Iruñeko Udalak datozen egunetan beste zazpi segurtasun kamera instalatuko ditu hiriko diskoteken eta aisia-eremuen kontrola guztiz osatzeko
camaras Udalak datozen egunetan amaituko du hainbat diskotekaren inguruak eta hiriko beste aisia-eremu batzuk kontrolatzeko segurtasun kameren instalazioa. Jarriko dituzten zazpi kamerak dagoeneko zenbait establezimenduen inguruak zaintzen dituzten beste seiei gehituko zaizkie. Guztira, hamahiru kamera izanen dira, gatazkatsuak izaten ahal diren eremu batzuetan segurtasuna handitzeko, ikasturtearen hasiera dela eta hirian...‘Hitzen mintegia’ izenburupean eginen diren hiru lantegik topagune bat bultzatuko dute euskarazko egile berrien literatur sorkuntza sustatzeko
foto Iruñeko Udalak ostiralean irekiko du ‘Hitzen mintegia’ izenburupean bildu diren hiru literatur lantegietan izena emateko epea. Proposamen honen bidez 16 urtetik gorako idazleendako esperientziak trukatzeko topagune bat bultzatu nahi da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzeko. Lantegiak urriaren 28an eta azaroaren 11n eta 25ean eginen dira, larunbatez, Kondestable Civivoxean, goizeko 10:00etatik...Adinekoen Udal Kontseiluak partaidetza handiagoko etapa bati ekinen dio, zortzi elkarteren eta herritar aktiboen ordezkaritzarekin
Adinekoen Udal Kontseiluak osaera berriarekin abiatuko du legegintzaldia ostegun honetan, adinekoen elkarteei ez ezik, herritarrei ere hitza emanez. Izan ere, kontseilu berriak kluben eta elkarteen 8 ordezkari eta Herritar Aktiboaren Erregistroan izena emanda dauden lau herritar ditu, eta guztiek erakutsi dute adinekoen bizi-kalitatea, osasuna eta gizarte-harremanak hobetzen parte hartzeko interesa....