Iruñeko Udalak 1,6 milioi euro erreklamatzen dizkio Labriteko pasabideko proiektuaren erredakzio-taldeari eta obra gauzatu zuten eraikuntza-enpresei

Iruñeko Udalak 1,6 milioi euro erreklamatzen dizkio Labriteko pasabideko proiektuaren erredakzio-taldeari eta obra gauzatu zuten eraikuntza-enpresei
Erreklamazio horrekin pasabideko akatsen erantzukizuna eta zenbatekoa zehazteko prozedura amaituko da
pasarela


Iruñeko Udalak 1.651.695,15 euro eskatuko dizkie Labriteko pasabideko akatsak direla eta proiektuaren erredakzio-taldeari eta lanak gauzatzeko ardura izan zuten eraikuntza-enpresei. Tokiko Gobernu Batzarrak Labriteko pasabidearen akatsen eta ondorengo konponketen erantzukizun solidarioa xedatuko duen prozedurari amaiera ematea onetsi du.

Iruñeko Udalak Labriteko pasabideari –San Bartolome bastioia eta Labriteko bastioia - Andre Maria Erreginaren plaza lotzen dituena– eragin zioten akats hondagarrien erantzule solidario deklaratu ditu hala Boreas Nuevas Tecnologías SL, Óscar Pérez Silanes, José Carlos Pereda Iglesias eta Ignacio Olite Lumbrerasek osatutako lantaldea (proiektuaren erredaktore eta obraren zuzendari fakultatibo gisa parte hartu zuten lizitatzaileak), nola Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras SA (egun hartzekodunen konkurtsoan) eta TEUSA Técnicas de Restauración SA enpresek sortutako ABBEa, lanen eraikuntza-enpresa gisa. 

Akordio hori betearazteko eta aitortutako erantzukizuna gauzatzeko, Iruñeko Udalak 1,6 milioiko kalte-ordaina eskatzen ahalko die erantzule solidarioei, edo zuzenean eskatzen ahalko die ordaintzea parte hartu duten pertsonek eta enpresek hartutako erantzukizuna aseguratzen duten konpainiei. Iruñeko Udalak aldeek aurkeztutako alegazioak ezetsi ditu.

Otsailaren 22an Labriteko pasabidea berriz ere ireki zen oinezkoendako, sei urte baino gehiago itxita egon ondoren. Pasabidea 2010eko abenduan inauguratu zen eta “Y” formako 73 metro luzerako eta 3,5 metro zabalera du. Diseinuak Labrit aldapa goitik zeharkatzen du eta harresi-barrutiko oinezkoen zirkulazioari jarraipena ematen dio, Barbazan Apezpikuaren ingurabidearen eta Labrit bastioiaren eta San Bartolome gotorlekuaren artean, Media Luna parkean. Altzairuzko xafletako batzuen lehen oxidazio- eta narriadura-arazoak 2016an detektatu ziren. Hainbat aldiz unean-unean mantentze-lanak egiteko itxi ondoren, pasabidea oinezkoendako behin-behinean itxi zen 2016ko uztailaren 5ean, eta behin betiko, urte bereko irailean.
 

¿Te ha sido útil esta página?