2236 erakusten - 2250@guztira
PSN udal-taldearen prentsaurrekoa
press_conferenceAsteartean, abuztuaren 1ean, abiatuko dira aire zabaleko zinema-proiekzioak: Etxabakoitzek emanen die hasiera animazioko musika-film luze batekin
foto Zinema-gauak udako zinema-proiekzioen udal programak bihar zabalduko ditu aretoak, ohi bezala, Etxabakoitzeko parkean. 22:00etan ‘Vivo’ (2021, AEB, 95’) egonen da ikusgai, Vivo oihan tropikaleko «eztiaren hartzaren» historia kontatzen duen animazioko film musikal luzea. Plantigradoak La Habanatik (Kuba) Miamira (AEB) bidaiatu nahi du abesti bat entregatzeko. Asteazkenean, kasu honetan...Enklaves zikloa Media Luna parkera helduko da abuztuan, eta lau kontzertu eskainiko ditu bertan
3 HEAD Musika hiriko toki nabarmenetara eramateko xedez Enklaves zikloak aurten Media Luna parkearen aldeko apustua egin du. Bertan, abuztuko ostiral bakoitzean hainbat musika-taldek bat eginen dute askotariko musika-proposamenekin, hala nola duba eta soula, popa, rocka eta indiea. Zikloa bihar hasiko da, abuztuaren 4an, 3Head taldearen eskutik. Haien ondoren,...Cardenal Ilundain HLHIP ondoko disuasio-aparkalekua ostegunean zabalduko da berriz ere, hiriko instalazio fotovoltaikorik handienarekin estaltzeko lau hilabetez lan egin ondoren
Abuztuaren 17an, ostegunarekin, Cardenal Ilundain HLHIP ondoko disuasio-aparkalekua zabalduko da berriz ere, Arrotxapean. Estalkia dagoeneko jarrita dago, eta hiriko instalazio fotovoltaiko handiena dago bertan. Hala ere, ez dago amaituta, mundu mailako merkatuan dauden hornidura-arazoek lanak aste batzuk atzeratuko dituztelako. Egiteke dauden lan horiek aparkalekua zabalik dela eginen dira, eta irail...Foruen plaza herri-kirolen gotorleku izanen da, hainbat modalitatetako txapelketa eta erakustaldirekin
foto Herri-kirolak Iruñera itzuliko dira sanferminetan, txapelketaz eta erakustaldiz betetako agenda batekin. Uztailaren 8an abiatuko da, larunbatarekin, eta uztailaren 14ra arte, ostiralarekin, luzatuko da, Foruen plazan, 12:00etatik aurrera. Toki horretan, egunero, hainbat txapelketa eginen dira paraleloki, gehienak Nafarroako txapelketen eta XXIII. San Fermin Lehiaketaren barruan. Egunotan gozatzen ahalko diren kirol-diziplinen...Batasunaren Pribilegioa. 2023
press_conferenceBederatzi ikastetxe publikok irakatsiko dute datorren ikasturtean ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ udal-programa eta talde-kopurua handitu eginen da
bertsolari Iruñeko D ereduko bederatzi ikastetxe publikok ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa eskainiko dute datorren ikasturtean. 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzaren oinarrizko printzipioak ezagutuko dituzte Iruñeko Udalak antolatutako eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak kudeatutako programaren bitartez. Aurrekontua 47.500 eurokoa da, iaz baino 2.500 euro gehiago, talde kopurua 36tik 38ra handitu baita. Programaren...Información sobre los asuntos tratados en la Junta de Gobierno Local
press_conferenceJaietako lehendabiziko 6 egunetan musika-agertokietako kontzertuetara, DJ saioetara, dantzaldietara eta formatu ertaineko proposamenetara 188.300 pertsona bertaratu dira erregistroen arabera
2023ko sanferminetako programako agertokietako musika-proposamenak jaietako ekitaldi nagusiak izan ohi dira. Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean ezagutu du espazio publikoko agertokietara bertaratu diren lagun-kopuruari buruzko datuak, eta, guztira, 188.300 ikusle izan dira uztailaren 6tik 11ra. Ikusle guztietatik, % 62,4a Gazteluko plazara eta Foruen plazara bertaratu dira, 67.000 eta 50.600...Galdutako ia 2.000 objektuen % 40 baino gehiago NANak, pasaporteak, kreditu-txartelak edo gidabaimenak dira
Objektu Galduen Bulegora 2.000 elementu, objektu edo tresna inguru iritsi dira. Zehazki, 1.994 objektu zenbatu dira. Horietatik guztietatik, 294 ( % 14,7) jabeei itzuli zaizkie dagoeneko; 912 kasutan ( % 45,7), jabea aurkitu dute eta noiz jasoko zain daude, eta oraindik 788 objektu geratzen dira (ia % 40), jabe jakinik...Kondestablearen jauregiak abuztuaren 20ra arte mantenduko ditu sanferminekin zerikusia duten bi erakusketak
Kondestablearen jauregiak abuztuaren 20ra arte mantenduko ditu sanferminekin lotuta uztailaren 4tik aurrera ikusgai izan dituen bi erakusketak. ‘Historia grafikoa. Sanferminetako kartelak XXI. mendean’ eta ‘Hemingway gogoan. 100 urte Iruñera etorri zenetik’ ikusgai daude ezkaratzean, patioan eta eraikineko lehen solairuan, eta sarrera doan da. Bisita-ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera,11:00etatik 13:30...Deialdia egin da, hobekuntzak egiteko laguntzak emateko, uholdeek Arrotxapeko, Txantreako eta Magdalenako sotoetan eta beheko solairuetan eragiten dituzten ondorioak gutxitze aldera
inundaciones Iruñeko Udalak beste urte batez dirulaguntza-deialdia egin du, bakarkako norgehiagoka araubidean, hobekuntzak egiteko uholdeek Arrotxapeko, Txantreako eta Magdalenako sotoetan eta beheko solairuetan eragiten dituzten ondorioak gutxitze aldera. Dirulaguntzen aurrekontuak 280.000 euro jotzen du. Abuztuaren 31n amaituko da udal-erregistroetan edo legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan eskaerak aurkezteko epea. Oinarrietan jasotzen...Zinez taldeak itxiko ditu, gaur, ostiralarekin, abuztuan Media Luna parkean egin diren Enklaves zikloko kontzertuak
CONCIERTO Abuztuko azken ostirala eta Media Luna parkean egin den Enklaves zikloko azken kontzertua. Zinez talde nafarrak emanen dio amaiera zikloari, Alaitz institutuan arte eszenikoetako batxilergoa ikasten elkar ezagutu zuten sei ikaslek osatutako taldeak. Emanaldia 20:00etan hasiko da San Bartolome gotorlekuaren kanpoaldean, eta sarrera librea da. Zinez taldeak rocka proposatzen...Asteartean irekiko da Batasunaren Pribilegioa ospatzeko Udaletxera eginen diren 36 bisitetako 900 lekuetan izena emateko epea
fachada Iruñeko Udalak Udaletxera bisita gidatuak antolatu ditu 2023ko irailaren 8an, ostiralarekin, 600 urte betetzen dituen Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen artean. Eskaintzak 36 bisita barne hartzen ditu eta bakoitzean 25 leku daude Iruñeko historia gertuagotik ezagutu nahi duen ororendako. Dagoeneko 900 lekuak erreserbatzen ahal dira pamplona.es/eu webgunearen eta 010 – 948...2023ko sanferminetako programa ofizialaren aurkezpena
press_conference