Adinekoen Udal Kontseiluak partaidetza handiagoko etapa bati ekinen dio, zortzi elkarteren eta herritar aktiboen ordezkaritzarekin

Adinekoen Udal Kontseiluak partaidetza handiagoko etapa bati ekinen dio, zortzi elkarteren eta herritar aktiboen ordezkaritzarekin
Kontseilua osaera berrituta dator, haren erregelamenduan apirilean onetsitako aldaketa baten ondorioz
Irudia
Irudia
Irudia

Adinekoen Udal Kontseiluak osaera berriarekin abiatuko du legegintzaldia ostegun honetan, adinekoen elkarteei ez ezik, herritarrei ere hitza emanez. Izan ere, kontseilu berriak kluben eta elkarteen 8 ordezkari eta Herritar Aktiboaren Erregistroan izena emanda dauden lau herritar ditu, eta guztiek erakutsi dute adinekoen bizi-kalitatea, osasuna eta gizarte-harremanak hobetzen parte hartzeko interesa.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak ongietorria eman die Adinekoen Udal Kontseiluko kide guztiei, Udaletxean egin duten lehen bileran. Bertan izan dira, halaber, gonbidatu gisa, adinekoekin lan egiten duten erakunde eta elkarteetako batzuk, hala nola, Foro Soziala, Gurutze Gorria, Sedena, Boluntariotza geriatrikoa eta Itxaropenaren Telefonoa. Bileran, Ibarrolak organo aholku-emaile horren zeregina azpimarratu du, adinekoen arloan sortzen diren premien aurrean elkartrukea, bateratzea eta konponbideak hartzea sustatu nahi baitu. Ildo horretan, alkateak azpimarratu du adineko biztanleak lehentasuna direla Udalaren ekintzan, batez ere, biztanleria gero eta zaharragoa delako, eta horrek erronka desberdinei aurre egitea eta adinekoen ongizatea zaintzeko eta bermatzeko neurriak hartzea dakarrelako. 

Hasteko eta behin, Udalak Iruñeko Adinekoen lehen Plana egiteko asmoa du, Udal Kontseiluaren laguntzarekin, adineko herritarren eskaerei aurre egiteko. Gainera, Adinekoen Defendatzailearen figura sortuko da, adinekoen eta Udalaren arteko komunikaziorako eta elkarrizketarako bide gisa; horrez gain, adinekoen sare berriak antolatzen ari dira, auzo guztietan 65 urtetik gorakoendako pentsatutako jarduerak eskaini ahal izateko.

Ildo horretan, gaurko bilerak Udalak biztanle talde horrendako eskaintzen dituen programak elkarteei eta herritar aktiboei aurkezteko balio izan du. Zehazki, berriki adjudikatu den eta urriaren amaieratik aurrera 65 urtetik gorakoendako kirol jarduerak eta jarduera kognitiboak eskainiko dituen Martxan programaren eskaintza gogoratu dute. Era berean, beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako lantegiak eta jarduerak azpimarratu dituzte, hala nola Itxaropenaren Telefonoak bideratutako ongizate-lantegiak. 

Adinekoen Sareak funtsezko zeregina du adineko pertsonei laguntza emateko proposamenen artean. Iruñeko Udalak babestutako sare horrek sarera atxikitako auzoetan bizi diren guztiak hartzen ditu bere baitan: auzokideak, establezimenduak, farmaziak eta adinekoen eguneroko dinamikan presente dagoen auzoko edozein pertsona. Guztien artean, sare bat sortzen dute auzoan, adinekoei laguntza eta zaintza eskaintzeko, eta haien beharrei adi egoten dira.  Auzo-sare horietan, hurbileko saltokiak giltzarri dira, bizilagunak eta haien errutinak ongien haiek ezagutzen baitituzte, eta, beraz, adi egon daitezke adinekoak ondo ez daudela edo arazoren bat dutela ohartarazten duen edozein alarma-egoeraren aurrean.

Adinekoen eguna, larunbat honetan
Adinekoen Eguna dela eta, larunbat honetan, Iruñeko Udalak oroitzapenezko ekitaldi bat antolatu du Iturrama auzoko Felix Huarte plazan. Bertan, Iturramako adinekoen sareak ezagutaraziko dira, informazioa banatuz, zer egiten duten azalduz eta bizilagunak horietan parte hartzera animatuko dituzte. 

Adinekoen Udal Kontseiluko kideak gonbidatuta dauden ekitaldi hori Bermutean jarduerarekin batera eginen da; La Pamplonesaren musika eramanen du Felix Huarte plazara bermutaren orduan (12:15ean) eta Raúl Vitalek kontzertua emanen du (13:30ean) Iturramako bulebarrean. 

 

ADINEKOEN UDAL KONTSEILUKO KIDEAK

•    Lehendakaria:
Carlos Salvador, Herritarrekiko Harremanetako, Partaidetzako eta Adinekoendako zinegotzi ordezkaria.
•    Lehendakariordea: María Isabel Díez Díaz
•    Idazkaria: Maitane Urmeneta

•    Elkarteetako kontseilukideak:

  • Orvina 1200 Erretiratuen eta Pentsiodunen Kluba
  • Padre Ciriano Adinekoendako Ikasgelak Elkartea
  • El Salvador Erretiratuen elkartea
  • Sancho el Mayor Nafarroako Adinekoen Elkartea
  • Nafarroako Gazteluen Adiskideen Elkartea
  • Lacarra Adinekoen Elkartea 
  • Irubide Erretiratuen Kluba
  • Pico de Orhy Erretiratuen Elkartea

•    Herritar aktiboen ordezkari diren kontseiluko kideak:         

  • María Isabel Díez Díaz     
  • María Flor Iñarrea Gómez     
  • José María Roig Aldasoro     
  • Jaime Javier Malón Ferrer     

•    Iruñeko Udaleko udal-taldeen ordezkariak:

  • UPN    
  • EH Bildu
  • PSN
  • PP    
  • Geroa Bai    
  • Contigo Zurekin  

         
•    Sektorearekin zerikusia duten erakundeetako bi kontseilukide
•    Udal-teknikari bat        
•    Langileen batzordeko azken hauteskundeetan boto gehien lortu dituzten sindikatuetako ordezkariak    
 

  • CCOO: Pedro Vázquez Marful eta Lázaro García Antón         
  • UGT: Guadalupe Yoldi Corera eta Coro Gallinza Aznárez 

•    Iruñeko Udaleko Adinekoen Alorreko zuzendaria: Conchi Mateo

¿Te ha sido útil esta página?