Iruñeko Udalak ikuskizunen amaiera-ordua eta establezimendu publikoak ixtekoa luzatu ditu sanferminetarako

Iruñeko Udalak ikuskizunen amaiera-ordua eta establezimendu publikoak ixtekoa luzatu ditu sanferminetarako
Itxiera ordutegia goizeko 06:00etan edo 07:30ean ezarri da, establezimendu motaren arabera, uztailaren 7tik 15era

ambiente san fermines

Iruñeko Udalak Herritarren Segurtasuneko Alorraren ebazpenaren bidez onetsi du ikuskizunen eta establezimendu publikoen itxiera-ordua luzatzea 2023ko sanferminetan. Erabaki hori irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat hartu da, zeinaren arabera ahalmena ematen baitzaie Udalei zaindarien jaiak ospatu bitartean ordutegiak luzatzeko.

Iruñeko Udalak goizeko 06:00ak finkatu ditu taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezi, ikuskizun-kafetegi, joko-areto eta bingo-areto gisa jarduten duten establezimenduak ixteko. Halaber, goizeko 07:30ean finkatu da diskoteka eta festa-areto gisa jarduten duten establezimenduak ixteko ordutegia. Bi ordutegi-luzapen horiek 2023ko uztailaren 7tik 15era (biak barne) egin daitezke.

Azkenik, establezimenduak itxi eta horiek berriro ireki arteko tartea gutxienez hiru ordutara mugatzen du ebazpenak, egoera horretan garbiketa-lanak egiteko denbora nahikotzat jotzen baita, Nafarroako Gobernuko Presidentziako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari horren guztiaren berri emateko arauzko baldintza bete ondoren.
 

 

¿Te ha sido útil esta página?