Bi eskumen-aldaketa Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorreko eta Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorreko izendapen askeko karguetan

Bi eskumen-aldaketa Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorreko eta Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorreko izendapen askeko karguetan
Ana Gongorak Kiroleko eta Osasuneko idazkaritza teknikoa hartuko du azaroaren 1etik aurrera, eta Jesús María Pascalek Gizarte Zerbitzuetakoan jarraituko du

Tokiko Gobernu Batzarrak bi aldaketa onartu ditu Iruñeko Udalaren zerbitzuko izendapen askeko langileen eskumenen arloan. Aldaketek Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko, eta Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorrei eragiten diete. Kargu-uzteek urriaren 31n (asteartea) izanen dute eragina, eta kargu berriak azaroaren 1ean (asteazkena) sartuko dira indarrean.

Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorrean, Ana Góngora Urzaiz idazkari teknikoak bere lanpostuari eutsiko dio, eta horrekin batera Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko alorreko idazkaritza teknikoa hartuko du. Aldaketa hori azaroaren 1ean (asteazkena) sartuko da indarrean. Ana Gongora Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da eta hainbat kargu publiko bete ditu, Burlatako Alkatetza kasu. Aurreko legegintzaldietan ere Udaleko idazkaritza teknikoetako buru izana da.

Orain arte Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorreko idazkari teknikoa izan den Jesús María Pascal Mendioroz jaunak urriaren 31n utzi zuen kargua Kirol eta Osasuneko idazkaritzan, eta azaroaren 1etik aurrera Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko Alorreko Gizarte Zerbitzuetako idazkari tekniko izaten jarraituko du. Jesús María Pascal Zuzenbidean lizentziatua da eta Ana Gongoraren lekua hartu zuen Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Alorreko idazkaritza teknikoan duela hamabi urte.
 

ORGANIGRAMA BERRIA

Hezkuntza, Berdintasuna eta Kultur Aniztasuna

  • Idazkari teknikoa: Ana Góngora.

Kirola eta Osasuna

  • Idazkari teknikoa: Ana Góngora.

Gizarte Zerbitzuak:

  • Idazkari teknikoa: Jesús María Pascal
¿Te ha sido útil esta página?