Gaur, ostegunarekin, hasi da Iruñeko 2030erako Hiri Agendaren gakoak ezagutzera emateko kanpaina instituzionala, eta horretarako Iruñeko Hiri Agenda – 2030 Estrategiari buruzko III. Jardunaldiak egin dira Ziudadelako Arma Aretoan. Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eman dio hasiera jardunaldiari, zeinean programarekiko atxikimendu berriak sinatu baitira eta Iruñeak eta beste hiri batzuek –Zaragozak eta Donostiak kasu– egindako lana ezagutu baita. Jardunaldia streaming bidez hedatu da, esteka honen bidez.
Iruñeko Hiri Agenda Garatzeko Tokiko Itunari egindako atxikimendu berrien artean honako hauek daude: Estibaliz Erauzquin Bilbao (NAITEC), Adriana Eransus Azpilicueta (EGE Nafarroa – LaBajera), Natalia Bellosta (INTIA), Idoia Madariaga (Nasuvinsa), Pablo Ayesa (Cener), Mar Gonzalez Paredes (TRACASA), Luis Maeztu Martinez (CITI Nafarroa – Hub teknologikoa), Francisco Pérez Esparza (Animsa) eta Javier Aguirre (Enredarse elkartea).
Entitate horiek guztiek bat egin dute Iruña hiri atseginagoa, ekologikoagoa, klimarekiko errespetuzkoagoa, ekitatiboagoa, bidezkoagoa, berdinzaleagoa, solidarioagoa, inklusiboagoa eta berritzaileagoa izateko prozesuarekin. Horiek dira Iruñeko 2030erako Hiri Agendaren gakoak: hiriarendako bide-orria, Nazio Batuen 2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuei, Europako Hiri Agendari eta Espainiako Hiri Agendari jarraituz.
Helburu horiek 5 dimentsio handiren esparruan definitzen diren 29 helburu nagusitan sartzen diren 57 proiektu estrategikotan garatzen dira. Bost dimentsio horiek dira klima-aldaketa eta jasangarritasuna, gizarteratzea eta auzoen arteko oreka, kudeaketa publiko berritzailea, kultura eta turismoa, eta ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia. Azaroan zehar kanpaina instituzional batek ezagutzera emanen die programa herritarrei.
Bisitak eta erakusketak
Jardunaldiez gain, hedapen kanpainaren barruan sartzen dira bisita gidatuak eta Iruñeko auzoetan barnako erakusketa ibiltari bat, besteak beste. Bisita gidatuetan hirian garatzen diren 57 proiektu estrategikoetako batzuk ezagutzera emanen dira, hala nola euri-lorategiak, instalazio fotovoltaikoak eta Arga ibaiaren inguruko ibai-igarobidea eta ziklistendako ibilbidea. Bisitak 010 telefonoan erreserbatuko dira eta oro har herritarrei zuzenduta daude.
Auzoetako erakusketak Iruñeko 2030 Hiri Agendaren sorreraren mugarri nagusiak ezagutarazten dituen jai-gune gisa ulertu dira. Agenda hori 2021ean onartu zen, udal-taldeen adostasunaren ondorioz, eta herritarren eta 100 erakunde instituzional, sozial eta ekonomiko baino gehiagoren inplikazioarekin. Erakusketa ibiltariaren lehenengo geldialdia Donibaneko Azueloko Monasterioaren plazan izanen da: goizez, ikastetxeendako, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era, herritarrendako, oro har.
IRUÑEKO 2030 HIRI AGENDA
• Iruñeko Hiri Agenda – 2030 Estrategiari buruzko III. jardunaldiak Entitate sinatzaileak:
o Estibaliz Erauzquin Bilbao (NAITEC)
o Adriana Eransus Azpilicueta (EJE Nafarroa – LaBajera)
o Natalia Bellosta (INTIA)
o Idoia Madariaga (Nasuvinsa)
o Pablo Ayesa (Cener)
o Mar Gonzalez Paredes (TRACASA)
o Luis Maeztu Martinez (CITI Nafarroa – Hub teknologikoa)
o Francisco Perez Esparza (Animsa)
o Javier Aguirre (Enredarse elkartea)
• Iruñeko auzoetako erakusketen ordutegiak: astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era
o Azaroak 3, ostirala: Donibane, Azueloko Monasterioaren plaza
o Azaroak 4, larunbata: Zabalgunea, Karlos III.aren etorbidea (Orreaga etorbidearekin bat egiten duen tokian, entzierroaren monumentuaren parean)
o Azaroak 6, astelehena: Milagrosa, Alfredo Floristán plaza
o Azaroak 8, asteazkena Buztintxuri, Erraldoien plaza
o Azaroak 10, ostirala: Arrotxapea, Anelier pasealekua
o Azaroak 11, larunbata: Ermitagaña, Yamaguchi plaza, planetarioaren parean
o Azaroak 13, astelehena: Mendillorri, Sarriguren Kontzejuaren kalea, Civivoxaren ondoan
o Azaroak 15, asteazkena: Etxabakoitz, Barañaingo begiratokia
o Azaroak 17, ostirala: Lezkairu, Maravillas Lamberto plaza
o Azaroak 18, larunbata: Iturrama, Iturramako bulebarra
o Azaroak 20, astelehena: Txantrea, Arriurdiñeta plaza
o Azaroak 22, asteazkena: Sanduzelai, Gortari doktorearen plaza
o Azaroak 24, ostirala: Azpilagaña, Manuel Turrillas plaza
o Azaroak 26, igandea: Alde Zaharra, Gazteluko plaza, ‘Mila esker 2030’ ekitaldia ospatzea, 10:30etatik 14:30era
• Doako bisita gidatuak (erreserbak, 010 telefonoan):
o Bizikleta elektrikoz 2030 Agendaren alde: Azaroak 5, 19 eta 25 (bizikleta elektrikoak antolakuntzak jarriko ditu)
o Oinez 2030 Agendaren alde: azaroak 4 eta 17
o Euri-lorategiak: azaroak 9 eta 18
o CO2-aren zikloa: azaroak 12 eta 23
o Auzoetako energia-birgaitzea: azaroak 24, ostirala
o Arantzadiko ibai-igarobidea: azaroak 10, ostirala
o Hiri-hondakinen zikloa: azaroak 11
Argibide gehiago Iruña 2030 webgunean