5566 erakusten - 5580@guztira
Asteartean hasiko da Ziudadelan “Mihiluze” haurrendako euskarazko jardueren programa; 3tik 11 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago eta oraindik badira toki libreak
Ziudadelan ere “Mihiluze” eginen da uztailean eta abuztuan zehar, Iruñeko Udalak antolatu duen 3 eta 11 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzendutako euskarazko jardueren programa. Uztailaren 20an, asteartearekin, hasiko dira jarduerak eta oraindik leku libreak daude. Izen-emateak 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez egin daitezke lantegiaren bezpera arte, 3...Arrotxapeko Oscoz etxe-multzoko plazak honako hauek izanen ditu: erdigune bat, zuhaitzez hornitua, argi berriak eta arrapalak zein eskailerak, bertako desnibela modu atseginagoan gainditzeko
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Arrotxapea auzoan dagoen Oscoz etxe-multzoko plaza berrurbanizatzeko kontratuaren lizitazioa. Aurreko urtean eraitsitako eraikinak lehenago okupatzen zuen eremua biziberrituko da, hauen bitartez: eremu arboladun bat,, argi berriak, zoladura berriak eta arrapala zein eskailera batzuk, Joaquín Beunza kalearekin dagoen desnibela modu...Babes Zibileko Gobernu Batzordeak festetako lehen eguna aztertu du: dena normaltasunez joan da, ez da ezer larririk gertatu
Babes Zibileko Gobernu Batzordea gaur goizean bildu da sanferminetako lehen eguna aztertzeko: dena normaltasunez joan da, festa giroan eta ezer larririk gertatu gabe. Bileran jakitera eman dute festetako lehen eguneko garbiketa-lanetan iaz baino % 0,25 zabor eta beira gutxiago jaso dela hiriko karriketan. Beiraren gaikako bilketa % 4,98 gutxiago izan...San Fermin kapera eta udalerriaren papera haren sorreran, Kondestablearen jauregiko erakusketaren xede
Iruñeko Udalak Kultur Ondarearen Europako Urtearekin bat egin du, nola eta herritarren esku jarriz, gaurtik hasi eta abuztuaren 26ra arte, Udal Artxiboaren funts dokumentalen zati bat, gertu diren jaiekin bereziki lotua. Oraingoan San Fermin kapera aukeratu da, haren sorrera oso errotuta baitago hiriaren historian, Erdi Arotik gaur egun arte, eta...Udal katalogoko 40 talde artistiko ez-profesional baino gehiago beren lanak aurkezten arituko dira irailaren 30era arte hiriko auzo guztietan
Iruñeko Udalak uda honetarako kultur programa berria antolatu du, zeinetan udal-katalogoan sartutako tokiko 40 talde artistiko ez-profesional baino gehiago parte hartzen ari baitira. Uztailaren 7tik irailaren 30era bitarte beren lanak aurkezten ari dira Iruñeko auzo guztietako kale eta plazetan barnako emanaldietan. Proposamenen artean, folklore-musika eta musika tradizionaleko kontzertuak, dantza...PSN udal taldearen prentsaurrekoa
press_conferenceUdaletxeak ateak irekiko dizkie herritarrei bisita gidatuen bidez, Batasunaren Pribilegioaren eguna dela eta
Iruñeko Udalak Batasunaren Pribilegioaren egunaren karietara, Udaletxea ezagutzeko doako hainbat bisita gidatu antolatu ditu, eta irailaren 2tik 7ra bitarte eginen dira, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Izen-emateak asteazkenetik aurrera egin daitezke Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonora deituta edo udal-webguneko www.pamplona.es/visitas-guiadas-la-casa-consistorial orriaren bitartez, zeinak portadan aukera horretarako zuzeneko sarbidea izanen...COworkids programak gune berri bat estreinatu du Agoitz kaleko udal-eraikinean, non Zabalgunean programatzen diren jarduerak eginen baitira
Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeko kideek gaur goizean bisitatu dute Agoitz kaleko 9. zenbakian dagoen udal-eraikina, zeinak Zabalgunean antolatzen diren COworkids programaren jarduerak egiteko gune bat estreinatzen baitu. Eraikinean ere Iruñeko Emakumeen Etxea dago eta Udalbatzako kideek hori ere bisitatu dute. Bertan ezagutu dute berriki eskuratutako informatika-ekipamendu berria,...‘Bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko’ udal-programak D eredua duten bederatzi ikastetxe publikotako 36 adingabe talde izanen ditu
Micrófono Iruñeko Udalak jarraipena emanen dio ‘Bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko’ programari, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoei zuzenduta, hiriko D ereduko 9 ikastetxeetan. 2008an abiatutako udal-ekimen hau orduz geroztik ikasgeletan egonkor mantendu da, eta xede du ikasleei bertsolaritzaren oinarrizko teknikak ezagutaraztea, ahozko adierazpena lantzea eta testuinguru ez-formaletan hizkuntza modu ludikoan erabiltzea....Bazterketa handia
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zerbitzua Gizartetik bazterrera geratzeko arrisku larrian eta gizarte-egoera ahulean dauden herritarrendako da Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Udal Zerbitzua. Programak: Erroldatuen programa (egonaldi ertaina) 25 toki Gehienez ere, 6 hilabeteko egonaldia Pertsonen oinarrizko premiak asetzeaz gain (ostatua, elikadura eta higienea), zenbait jarduera antolatzen dira haiendako, pairatzen duten...TOKIKO PRODUKTUEN FERIA
press_conferenceTokiko Produktuen Astearen VI. edizioa abiatu da Iruñean, eta 38 salmenta- eta erakusketa-postu jarriko dira Gazteluko plazan
Semana del Producto Local Tokiko Produktuen Astea Gazteluko plazan izanen da berriz ere. Erdialdeko espazio horretan eginen den bere seigarren edizioan tokiko produktuekin eta gastronomiaren kalitatearekin konprometituta dauden hainbat erakundetako 38 ekoizle bilduko dira, erakusketa eta salmenta bidez ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana bilatze aldera. Azoka, berez,...Juan José Martirena Ruiz historialariak jaso du seigarren Iruñeko Zapia, asteazken honetan Batasunaren Pribilegioaren egunaren ospakizunarekin bat eginez
Udaletxeko Harrera-aretoan gaur eguerdian egin da seigarren ‘Iruñeko Zapia’ emateko ekitaldia, eta aurten Udalak Juan José Martinena historialariari eman dio saria. Enrique Maya Iruñeko alkateak jarri dio zapi hori, ikerketa historikoaren bitartez hiriaren proiekzioa errotzeko egindako ekarpenagatik, hain zuzen ere, Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioaren egunarekin bat eginez. Iruñeko...Merkatariak Iruñeko kaleetan izanen dira berriro asteburu honetan, urrian amaituko den programaren laugarren edizioan
tienda Bihar hasiko da joan den maiatzean martxan jarri zen ‘Iruñeko Merkatariak, plazara!’ kanpainaren laugarren edizioa, zeinaren bidez Iruñeko Udalak baimenak ematen baitizkie negozioei saltokien barruan saltzen dituzten salgaiak hilean bi egunez kalean erakusteko, arreta deitzeko modu gisa eta haien eskaintza hobe ikusarazteko. Kanpaina elkarlanean antolatu da merkatarien elkarteekin,...Iruñeko Udalak harrera egin dio Anaitasuna KKAEri bere 75. urteurrenaren karietara
Udaletxeko harrera-aretoan Anaitasuna Kultur, Kirol eta Aisialdi Elkartea aintzatesteko ekitaldia egin da bere sorreraren 75. urteurrenean. Enrique Maya alkateak eta Udalbatzako hainbat kidek harrera egin diete Iruñeko entitate horren ordezkari nagusiei eta Udaletxeko fatxadaren eskala-erreprodukzio bat eman diete. Mertxe López Elkarteko lehendakariak udal-ordezkariei marko batean jarritako zapi bat...