Bazterketa handia

Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zerbitzua

Gizartetik bazterrera geratzeko arrisku larrian eta gizarte-egoera ahulean dauden herritarrendako da Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Udal Zerbitzua.


Programak:

Erroldatuen programa (egonaldi ertaina)

25 toki

Gehienez ere, 6 hilabeteko egonaldia 

Pertsonen oinarrizko premiak asetzeaz gain (ostatua, elikadura eta higienea), zenbait jarduera antolatzen dira haiendako, pairatzen duten bazterketa-maila larria gainditzen laguntzeko.


Iragaitzazkoendako programa (egonaldi laburra)

25 toki 

Urtean hiru gau gehienez ere (Hotz Boladan, 64raino handitzen da leku-kopurua, ohe gehigarriak jarrita). 

Hauendako da baliabide hori: zenbait arrazoi direla medio Espainiako hainbat hiritan ibiltari dabiltzan eta, kasurik gehienetan, kalean bizitzen urteak daramatzaten pertsonendako. Asistentzialismoa da nagusi programa horretan; izan ere, egonaldien laburtasuna dela eta, oso mugatuak dira esku hartzeko aukerak. 


Kaleko artapenaren programa

Kaleko artapenaren programaren bidez, besteak beste gizarte- eta osasun-laguntza ematen zaio, hiri osoan, aterpera joaten ez den etxerik gabeko jendeari edo aterpetik irtetean jarraipena behar duenari. 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Gipuzkoako etorb., 3. 
Telefonoa: 948 103 700

On Egin udal-jantokia

Hauendako da zerbitzu hori: premia ekonomiko larriak eta gizarte-bazterketaren adierazleak dituzten 18 eta 65 herritarrendako. 

Nola iritsi

Auzo-unitateetatik edo beste udal-zerbitzu batzuetatik bideratuta 

Leku-kopurua

50 zerbitzu eguneko (bi otordu-txanda)

Ordutegia

  • Zabalik astelehenetik igandera, 11:30etik 16:00etara eta 18:15etik 21:15era
  • Bazkaria, 13:00etatik 15:00etara; afaria, 19:30etik 21:00etara.

Helbidea: Carmen k., 25 
Telefonoa: 948 220 947