5596 erakusten - 5610@guztira
Berriro ere eginen den PamplonUP kanpainak 136.464 deskontu-bonu salgai jarriko ditu asteazkenetik abenduaren 15era bitarte, 800en bat establezimendutan erosketak egiteko
Iruñeko Udalak ‘PamplonUP. Gora Iruñeko negozioak’ kanpainaren beste edizio bat abiatu du. Asteazkenetik aurrera, 136.464 bonu jarriko ditu salgai hiriko 800en bat merkataritza-, ostalaritza-, aisialdi- eta kultura-establezimendutan eta zerbitzutan trukatzen ahalko direnak. Udaberriko deialdian baino 66.000 bonu gehiago dira, eta establezimendu parte-hartzaile kopurua antzekoa da. Deskontu-bonuak asteazkenean erosten ahalko dira...Prentsaurrekoa: PamplonUp bonuak
press_conferenceEmankizunak
Prentsaurrekoak Prentsaurrekoak Irudia sala de prensa Zuzeneko emankizuna Grabatutako emankizuna Udalaren osoko bilkurak Udalaren osoko bilkurak Irudia Zuzeneko emankizuna Grabatutako emankizuna Batzordeak Batzordeak Irudia Zuzeneko emankizuna Grabatutako emankizunaHaur txikiak dira MAPPING Jaialdiaren programazioaren ardatz, azaroaren 18tik 28ra bitarte Mendillorriko eta Iturramako Civivoxetan antolatutako antzerki, lantegi eta topaketekin
Cartel MAPPING Jaialdia, familiendako eta haur txikiendako arte-esperientzia eginen da azaroaren 18tik (osteguna) 28ra bitarte Iturramako eta Mendillorriko Civivoxetan. Jaialdiak barne hartzen ditu hainbat antzerki-ikuskizun, prestakuntza-saio, plastika-lantegi eta beste jarduera batzuk, zeinak honako hauek ardatz baitituzte: 0 eta 6 urte bitarteko haurrak arte-adierazpenen publiko aktibo gisa, haurtzaroan sorkuntza sustatzea...Iruñeko Sinfoniettak 30.urteurrena ospatuko du Udalak Baluarten antolatutako kontzertu batean, abenduaren 16an
Cartel Bihar, azaroak 19 (ostirala), jarriko dira salgai Baluarteko txarteldegian eta auditoriumeko webgunean, www.baluarte.com, ‘Denboraren ikuspegia. Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurrena’ kontzerturako sarrerak. Iruñeko Udalak antolatutako ikuskizuna abenduaren 16an izanen da, ostegunarekin, 20:00etan. 1991 eta 2019 artean Sinfonietta Akademikoa izenarekin ezaguna zena Caroline Collierrek zuzendu du hasiera-hasieratik eta Pablo Sarasate...140 metro luzeko horma-irudi batek 47 emakume omenduko ditu Lezkairun, beren bizitza eta jardunbide profesionalekin gizateriaren historian lagundu dutenak
140 metroko omenaldia 47 emakumeri. ‘Aitzindarien bidea’ horma-irudiaren proiektuaren helburua da, Lezkairuko parkea goiko aldetik zeharkatzen duen horma batean kokatutako artelan bat. Izan ere, espazio hura, hasieratik emakumeak izendatzeko sortu zen . Udalak 140 x 1,50 metroko friso bat diseinatzeko eta egiteko eskatu dio«Variopintas» artista-kolektiboari, hormigoizko horma baten...Udalak emakume eta neskei eragiten dieten bortizkerien aurkako adierazpen instituzionala onetsi du, eta herritarrak azaroaren 25ean parte hartzera animatu ditu
Iruñeko udalak, Herritarren Aferen Batzordearen bidez, gaur adierazi du “Udalaren arbuioa emakumeen aurkako indarkeria mota ororekiko, edozein arlo eta testuingurutan”. Azaroaren 25ean, 12:00etan, Udaletxe plazan Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako elkarretaratzean irakurriko den adierazpen instituzionalaren parte dira hitz horiek. Adierazpenak Udalaren konpromisoa biltzen du “tokiko entitateek agenda...Iruñeko Udalbatza Udaletxearen aurrean bildu da emakume eta nesken aurkako indarkeriak desagerraraztea aldarrikatzeko
Iruñeko Udalbatzak, Enrique Maya alkatea buru zuela, gaur eguerdian Udaletxe plazan elkarretaratzea egin du salatzeko emakumeen eta nesken aurkako egiturazko indarkeria mila modu desberdinetan gauzatzen dela, eremu publiko eta pribatu guztietan, eta klase sozial eta testuinguru kultural guztietan. Herritarren aurrean irakurri den adierazpen instituzionalaren edukiaren zati bat da, toki-erakundeek Nafarroako...Historia
Irudia 80ko hamarkada Joaquín Maya Udaleko Musika Eskola 1986an jarri zen martxan, Musikako Oinarrizko Kontserbario gisa. Iruñeko Udalaren ekimena izan zen, musika ikasketen eskaria gero eta handiagoa zela-eta, horri erantzuteko. Lehendabiziko ikasturtean, 1986/1987an, Navarreria Kultur Zentroan eman zituzten eskolak, Oscus izenarekin ezagutzen zen zentroan. Guztira 11 irakasle aritu ziren, Miguel...Espainiako trantsizioaren analisi sinbolikoa artearen ikuspuntutik, Nerea Lekuona sortzaile gasteiztarraren proposamena, Mistoen eraikinean
Nerea Lekuona artistak, urtarrilaren 9ra bitarte, Ziudadelako Mistoen eraikinean ‘Desataduras’ lana aurkeztuko du, erakusketa garaikide bat, bai tekniketan bai eta edukietan ere. Lekuonak, artearen ikuspegitik, Trantsizioaren iruditeria deseraiki nahi du, zeina, gertakari historikoetatik haratago, XX. mendeko 70eko hamarkadaz geroztik pentsamendu politiko eta soziala egituratu duten esaldi eta sinbolo, adierazle eta...Udalak eta haurren eta nerabeen zazpi erakunde komunitariok bere gain hartuko dute auzoetan ‘babes-eragile’ izateko ardura
Iruñeko Udalak eta zazpi auzotako haurren eta nerabeen beste hainbeste erakunde komunitariok hitzarmenak sinatuko dituzte entitate horiek haurrekin eta nerabeekin engaiatutako ‘babes-eragile’ gisa aintzatetsi eta 3 eta 17 urteko adingabeen aurkako indarkeria- eta babesgabetasun-egoerei aurrea hartu eta egoera horiekin lotutako esku-hartzeak eta detekzio goiztiarrak egiten laguntzeko ekintzak gauzatzeko. “Haur eta...Udalak eskultura monumental bat jarriko du Zaragozako etorbidean Sabicas gitarra-jotzaile iruindarraren omenez
Iruñeko Udalak “Omenaldia Sabicasi” eskultura multzo monumentala jarriko du laster hiriko sarreran. Agustín Castellón Campos musikaria –Sabicas izenez ezaguna– Iruñean jaio zen, 1912ko martxoaren 16an, eta New Yorken hil, 1990eko apirilaren 14an. Hari eskainiko zaion obra honek iruindar gitarra-jotzaile bikain eta mundu osoan ezaguna den Sabicasen irudia balioetsi nahi...Ostegun honetan, Iruñeak San Migeleko zaldi-aziendaren feria berreskuratuko du, pandemia-dela eta bi urtez etenda egon ondoren
FERIA Ostegun honetan eginen da San Migeleko zaldi-aziendaren feria, goizeko 07:00etatik 15:00etara, Udalak Agustindarren industrialdean duen lurzatian, hipermerkatuaren ondoan. Iruñeko Udalak 70 eskorta prestatu ditu eta urez eta zirgaz hornitu, salerosketarako aziendak sartu ahal izateko. Irailaren 29arekin itzuliko da feria, COVID-19a eta haren ondorioak direla-eta bi urtez etenda egon ostean....Ikastetxe, ikastola, kirol-elkarte eta kirol-klubetako taldeek urriaren 14ra bitarteko epea dute XXIX. Eskolako areto-futbolaren udal-ligan izena emateko
futsal Iruñeko Udalak astelehen honetan irekitzen du urriaren 14ra bitarte iraunen duen izena emateko epea, besteak beste, ikastetxe, ikastola, kirol-elkarte eta kirol-klubetako taldeek haien parte-hartzea formalizatu dezaten. Izen-ematea https://www.gesportsl.es/gestion-de-programas-deportivos/ webgunearen bitartez eginen da. Aurreikuspenen arabera, txapelketa urriaren 22an hasiko da. Txapelketa egin zen azken denboraldian, 2021–2022koan, 74 taldek parte hartu...PSN udal-taldearen prentsaurrekoa
press_conference