Iruñeko Udalak Batasunaren Pribilegioaren egunaren karietara, Udaletxea ezagutzeko doako hainbat bisita gidatu antolatu ditu, eta irailaren 2tik 7ra bitarte eginen dira, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Izen-emateak asteazkenetik aurrera egin daitezke Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonora deituta edo udal-webguneko www.pamplona.es/visitas-guiadas-la-casa-consistorial orriaren bitartez, zeinak portadan aukera horretarako zuzeneko sarbidea izanen baitu. Lekuak izena eman den hurrenkerarekin bat esleituko dira.
Aurten berriz ere, Batasunaren Pribilegioaren egunaren karietara antolatutako ekitaldien artean, Udaletxeak ateak irekiko dizkie herritarrei bisita gidatuen bidez bere historia eta hainbat areto eta txokoren zereginak ezagut ditzaten. Berrogei minutuz, bisitariek udal-egoitzako pasabideak zeharkatzeko aukera izanen dute, bai eta, besteak beste, Osoko Bilkuren aretoan, Harrera-aretoan, alkatearen bulegoan eta tradizionalki Sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa jaurtitzen den balkoian sartzeko aukera ere. Halaber, bisita Udaletxeko ezkaratzean geldituko da, bertan baitaude ikusgai batasunaren pribilegioaren testuaren kopia bat, mazoak, udal-boterearen sinbolo gisa, eta hiriko giltzak.
Birusa ez zabaltzeko neurrien ondorioz, oraingoan taldeak gehienez ere 18 lagunekoak izanen dira, jarduera mota hauetarako egun Nafarroako Gobernuak baimentzen duen kopurua baita. Bisitak egin baino lehen murrizketa aldatzen bada, parte-hartzaile kopurua ere aldatuko da. Maskara une oro erabili beharko da, eta, gainera, Udaletxean pandemiaren hasieratik hona egin bezala, bisita hasi aurretik bisitari guztiei tenperatura hartuko zaie.
Udalak aldian-aldian antolatzen dituen bisita gidatuez gain, Udaletxearen muina ezagutu nahi duen orok hala egin dezake https://www.pamplona.es/visita-virtual-casa-consistorial webguneak eskaintzen duen bisita gidatuaren bidez. Aplikazio horrek aukera ematen dio erabiltzaileari udal-egoitza guztietan barna ibiltzeko eta interesguneak markatzen ditu, non sakatu baitaiteke intereseko elementu eta toki bakoitzari buruzko xehetasunak ezagutzeko.
Bisita gidatuen ordutegiak
- Irailak 2, osteguna:
- 12:00, gaztelaniaz
- 13:00, gaztelaniaz
- 17:00, gaztelaniaz
- 18:00, euskaraz
- 19:00, gaztelaniaz
- 20:00, gaztelaniaz
- Irailak 3, ostirala:
- 12:00 gaztelaniaz
- 13:00, gaztelaniaz
- 18:00, euskaraz
- 19:00, gaztelaniaz
- Irailak 4, larunbata:
- 11:00 gaztelaniaz
- 12:00, gaztelaniaz
- 13:00, euskaraz
- 17:00, gaztelaniaz
- 18:00, euskaraz
- 19:00, gaztelaniaz
- Irailak 6, astelehena:
- 12:00, gaztelaniaz
- 13:00, gaztelaniaz
- 17:00, gaztelaniaz
- 18:00, euskaraz
- 19:00, gaztelaniaz
- Irailak 7, asteartea:
- 17:00, gaztelaniaz
- 18:00, euskaraz
- 19:00, gaztelaniaz