Juan José Martirena Ruiz historialariak jaso du seigarren Iruñeko Zapia, asteazken honetan Batasunaren Pribilegioaren egunaren ospakizunarekin bat eginez

Juan José Martirena Ruiz historialariak jaso du seigarren Iruñeko Zapia, asteazken honetan Batasunaren Pribilegioaren egunaren ospakizunarekin bat eginez
Ikerketa historikoaren bitartez, hiriari buruz argitaratutako bibliografia zabalarekin, Iruñearen proiekzioari egindako ekarpena aitortu zaio
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Udaletxeko Harrera-aretoan gaur eguerdian egin da seigarren ‘Iruñeko Zapia’ emateko ekitaldia, eta aurten Udalak Juan José Martinena historialariari eman dio saria. Enrique Maya Iruñeko alkateak jarri dio zapi hori, ikerketa historikoaren bitartez hiriaren proiekzioa errotzeko egindako ekarpenagatik, hain zuzen ere, Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioaren egunarekin bat eginez.

Iruñeko alkateak Martinenaren ibilbide profesionala aintzatetsi du eta merezitako saria dela aitortu ditu. Azpimarratu du “bere lanari, adoreari eta ahaleginari esker, eskura dugula Iruñean historian zehar gertatu dena ezagutzeko aukera. Bere ikertzeko nahiari eta datu zehatzarekiko obsesioari esker Iruñeko armarrien esanahia eta Plazaolaren edo Ziudadelaren historia ezagutu ahal izan ditugu". Bestalde, Juan José Martinenak eskertu du bere hiria denaren eta hari buruz hainbeste idatzi eta ikertu duenaren aintzatespen hori. Ekitaldian Udalbatzako kideak egon dira, eta baita omenduaren senitartekoak ere.

Juan José Martinena Ruiz (Iruña, 1949) lizentziaduna eta doktorea da Historian (Nafarroako Unibertsitatea), gradu bietan “cum laude” aipamenarekin. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko zuzendaria izan da 2010ean erretiroa hartu zuen arte, eta Historia Saileko irakasle elkartu 30 urtez, Nafarroako Unibertsitatean. Historiaren Errege Akademiako eta Amerikako Heraldika eta Genealogia Akademiako kide urgazlea da, eta Nafarroako Ikerlan Historikoen sortzailea. Bere sarien artean aipatzekoak dira Gazteluen Adiskideen Espainiako Elkartearen zilarrezko domina, Nafarroako Unibertsitatearen zilarrezko domina eta Napardi elkartearen Urrezko Oilartxoa.

Martinenak hogei liburu baino gehiago idatzi ditu Iruñeko eta Nafarroako historiari buruz; horietako batzuk –doktore-tesia barne–, heraldika, gaztelu eta gotorlekuei buruzko gaien ingurukoak. Horien artean honako obra hauek daude: ‘Cosas de la vieja Iruña–Iruña zaharreko kontuak’, ‘Escudos de Armas en calles Pamplona’, ‘La Ciudadela de Pamplona–Iruñeko Gotorlekua’, ‘Historias del Viejo Pamplona’, ‘La Ciudadela de Pamplona. Cinco siglos de una fortaleza inexpugnable’, ‘Nuevas historias del viejo Pamplona’, ‘El Ferrocarril del Plazaola. Un tren casi legendario que unió Pamplona y San Sebastián (1914-1953)’, ‘Historias y Rincones de Pamplona’, ‘Fortificaciones de Pamplona: pasado, presente y futuro’ eta ‘El Patrimonio Fortificado Pirenáico (XVII-XIX. mendeak)’.

Armarria brodatua duen zapi gorria eta eskultura bat

Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sariei buruzko erregelamenduaren arabera, Iruñeko Zapia "ohorezko sari" bat da, eta xede du pertsonak –fisikoak zein juridikoak– eta erakundeak saritzea, baldin eta haien eguneroko zereginetan edo jardunbide profesionalean modu aktibo eta agerikoan aritu badira Iruñearen ezaugarriak –haren historia eta kultura– zabaltzen eta finkatzen, edo gailendu badira aparteko ekarpen bat egin dutelako arteen edo zientzien esparruan". Sariak bi osagai ditu: “zapi gorria, zeinak mutur batean hiriaren armarria izanen baitu, brodaturik, eta eskultura bat, Burguen Batasunaren alegoriarena”.

Juan José Martinenaren aitortza-proposamena Bozeramaileen Batzarrean eztabaidatu zen joan den abuztuaren 18an, eta Osoko Bilkura bereziak berretsi zuen joan den irailaren 3an, ostiralarekin. Martinena seigarren Iruñeko Zapia da, 2020an COVID-19aren kontra borrokatzeagatik saria jaso zuten Medikuntza eta Erizaintzako profesionalen ondorengoa. Lehenengo zapia, 2016an, Paulina Fernándezek jaso zuen, La Mañueta txurro-dendako nagusiak; 2017an, Javier Pagola kazetariak; 2018an, Elisa Sesmak, Pablo Sánchez-Valverdek eta Mari Cruz Landak, sexu-argibide eta -plangintzarako Andraize zentrokoak, eta 2019an, Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro ohiak.

Lore-eskaintza katedralean eta La Pamplonesaren kontzertua Gazteluko plazan

Arratsaldean, 18:00etan, ohiko lore-eskaintza eginen da Iruñeko hiru burguen bategitea eragin zuen Karlos III.a Prestuaren mausoleoaren aurrean. Enrique Maya alkatea, eta Udalbatzako kideak Iruñeko katedralera joanen dira, eta bertan jarriko dute, mausoleoaren aurrean, “Iruñeko Udalak Karlos III.a Prestuari” hitzak —gaztelaniaz eta euskaraz— dituen lore-koro bat, eta errespontsu bat otoitz eginen dute Francisco Pérez Iruñeko artzapezpikuarekin batera.

20:00etan, Gazteluko plazan, La Pamplonesak kontzertu bat emanen du Batasunaren Pribilegioaren Egunaren karietara. Udal-banda J. Vicent Egeak zuzenduko du, eta nagusiki martxak eta pasodobleak interpretatuko ditu. Hainbat konpositoreren obrak izanen dira, hala nola Manuel Turrillas, Fernando Bonete, Pablo Sorozabal, Pascual Marquina, Jef Penders eta Rafel Talensenak, besteak beste. Gune zedarriturako sarrera librea izanen da, ezarritako edukiera bete arte, eta maskara erabili beharko da nahitaez.

¿Te ha sido útil esta página?