Iruñeko Udalak harrera egin dio Anaitasuna KKAEri bere 75. urteurrenaren karietara

Iruñeko Udalak harrera egin dio Anaitasuna KKAEri bere 75. urteurrenaren karietara
Alkateak Udaletxeko fatxadaren erreprodukzio bat eman dio entitateko lehendakariari eta marko batean jarritako zapia jaso du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Udaletxeko harrera-aretoan Anaitasuna Kultur, Kirol eta Aisialdi Elkartea aintzatesteko ekitaldia egin da bere sorreraren 75. urteurrenean. Enrique Maya alkateak eta Udalbatzako hainbat kidek harrera egin diete Iruñeko entitate horren ordezkari nagusiei eta Udaletxeko fatxadaren eskala-erreprodukzio bat eman diete. Mertxe López Elkarteko lehendakariak udal-ordezkariei marko batean jarritako zapi bat oparitu die, entitatearen armarriarekin.

Alkateak hitza hartu du egun 8.000 bazkide dituen entitateari zorionak emateko, eta hala egin du elkartearen lehendakariak ere, zeinari ekitaldi honetan honako hauek lagundu baitiote: Iñaki Garralda lehendakariordea, Eduardo Uterga diruzaina, Mirian Rivas idazkaria, Natividad Díaz eta Miguel Goñi zuzendaritza batzordeko kidea, Ana Campistegui Anaitasunako zuzendaria eta Carmen Caballero eta Javier García, Helvetia konpainiaren izenean, zeina ASOBAL Ligan ordezkaritza duen eskubaloiko ataleko babesle nagusia baita.

Elkartea 1946ko abuztuan sortu zen, Hércules eta Academia Mosquera futbol taldeek beren bideak batzea erabaki zutenean. Lehen lehendakaria Antonio Mosquera izan zen, eta karguan 1949tik 1956ra bitarte egon zen. Urte haietan bazkideak ez ziren hirurogeita hamar baino gehiago. Lehenengo bilerak Paulino Caballero kalean zegoen lokal batean egin ziren, eta ondoren San Gregorio kalera lekualdatu ziren, egun Ciudadela Hotela dagoen tokira. Hasiera batean kluba sortzeko arrazoia futbola izan bazen ere, pixkanaka saskibaloi, ziklismo, ping-pong, eskubaloi eta pilota taldeak sortu ziren. Sortu eta hiru urtera, 1949an, San Fermin Peñaren saila sortu zen, eta urte horretan bertan atera zen lehen aldiz festetan. Une hauetan, Anaitasunaren atal horrek 217 kide ditu guztira.

Bere historiaren zazpigarren hamarkadan, Anaitasuna asmo handiko berrikuntza- eta zaharberritze-plan bat egiten ari da. Planak hainbat obra barne hartzen ditu, hala nola, bigarren igogailu bat eta langileendako aldagelak instalatzea eta halterofilia aretoa, pabilioiko aldagelak eta komunak zein palkoa eta barren eremua zaharberritzea. Halaber, proiektatuta dago jarduera-areto berriak eta erretegiak eraikitzea, administrazio-bulegoak aldatzea, emakumeen aldagela orokorrak handitzea eta instalazioetako funtsezko zenbait gunetan oztopo arkitektonikoak ezabatzea.

¿Te ha sido útil esta página?