4621 erakusten - 4635@guztira
Aurten hogei urte bete dira entzierroaren ibilbidean likido irristagaitza jartzen hasi zirenetik
1.500 litro produktu irristagaitz inguru barreiatuko dituzte bihar gauean, osteguna, Udaletxe plazatik Mercaderes kaleko bihurgunera bitarteko entzierroaren tartean. Sanferminak hasi aurretik disoluzio kimiko hori aplikatzen den hogeigarren aldia izanen da, ibilbidearen tarte horretan zezenak eta korrikalariak irristatzea eta horren ondorioz egoera arriskutsuak gertatzea ekiditeko. Ohikoa den bezala, produktu irristagaitza aplikatzeko...Salaketen kopuruak behera egin du jaietako lehen bi egunetan, 398tik 276ra, 2025ean baino % 31 gutxiago; 50 pertsona atxilotu dituzte, % 15 gutxiago
Jaietako lehen bi egunetan erregistratutako salaketen kopurua % 31 murriztu da 2025eko jaien hasierarekin alderatuta; 2025ean 398 salaketa jarri ziren, eta aurten 276. Era berean, atxilotuen kopurua % 15 murriztu da; aurten 50 pertsona atxilotu dituzte, eta 2025ean, 59. Datu horiek salaketa-kopuruaren beheranzko joera berresten dute; izan ere, 2023tik ia...David Bordes Santamaría ‘Akelarre’ bildumaren diseinatzaileak jaso du Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina
Iruñeko Udalak gaur goizean banatu ditu aurreko sanferminetako Egile-su Artifizialen XXIV. Lehiaketako sariak David Bordes Santamaría diseinatzaile gaztearen ‘Akelarre’ bildumak jaso du Urrezko San Fermina; iazko uztailaren 11n bota zuen Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) su-etxearekin Urrezko San Ferminaren saria 5.000 euro eta santuaren eta bere makuluaren irudiaren garaikurra da. Epaimahaiaren...Bozeramaileen Batzarrak arbuioa adierazten du emakume batek jaietako gau honetan jasandako sexu-erasoa dela-eta
agresiones Pertsona bat atxilotu dute bart gauean emakume bati sexu-erasoa egin diolakoan. Erasoa goizaldean gertatu da, 04:45 inguruan, Gaztelugibelen. Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak, adierazpen instituzional baten bidez, helarazi du bere “erabateko arbuioa eta gaitzespena eraso honen aurrean”, bai eta “emakumearekiko eta haren inguruarekiko babes eta elkartasun osoa” ere, “haren...Sanferminetako azken aurreko eguna adinekoei eskainiko zaie, meza, errondailen musika eta Orquesta Mondragón taldearen kontzertuarekin
Uztailak 13, astelehena: Adinekoen Eguna sanfermin hauetan. Jai hauetako azken aurreko eguna adinekoei eskainita dago. Meza eta errondailen musika izanen dira goizean eta Orquesta Mondragón taldearen kontzertua arratsaldean. Eguerdian, Iruñeko Udalak ateak irekiko ditu azken urte honetan ehun urte bete dituzten hainbat pertsonari harrera egiteko. San Fermin kaperan, 10:45etik aitzina,...2026ko San Fermin jaien balantzea
press_conference1,5 milioi pertsona inguruk parte hartu dute 2026ko sanferminetako ekitaldietan
rp balance Gaixoa ni! ekitaldiak amaiera eman die bederatzi eguneko jaiei, eta 1,5 milioi pertsona inguruk parte hartu dute hirian antolatutako ekitaldietan. Normaltasunak eta, batez ere, beroak, markatu dituzte sanferminak. Jaiak prebentzio guztiekin ospatze aldera, hainbat ekitaldiren ordutegiak aldatu behar izan dira, hala nola prozesioa, herri-kirolak eta haurrendako jarduera...Pirotecnia Valenciana su-etxeko Tere Rey Garcíaren Arima ikuskizunak irabazi du 2026ko Sanferminetako Egile Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketa
fuegos artificiales Uztailaren 12an, igandearekin, jaurti zuten Arima bildumak irabazi du 2026ko Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako Urrezko San Fermina: Pirotecnia Valenciana su-etxeko Tere Rey Garcíak diseinatu du. Ikuskizunak garaikurra eta 5.000 euro jasoko ditu, epaimahaiak proposamenik onentzat jo duelako. Zilarrezko San Fermina Jorge Caballer Villacañas diseinatzaile valentziarraren Memorias...Aste honetan, Gaztediaren Etxean, Hamaika plan programaren barruan gai hauei buruzko lantegiak eskainiko dira: sendabelarrak, lurrin naturalak, haizemaileak, emozioen kudeaketa eta dantzak
colonia natural Gaztediaren Etxeko Hamaika plan programaren barruan, datorren astean, hainbat gairi buruzko jarduerak eskainiko dira, hala nola Vogue dantza, emozioen kudeaketa, eskulanak eta sendabelarrak. Eskaintza doan da eta ez da aurrez izenik eman behar; egun bakoitzean jarduera bat eginen da, 19:30etik 20:00etara, Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea 30). Jarduerak...Feminismoen Eskolak genero-teoriari eta feminismoei buruzko 36 prestakuntza-saio eman dizkie 39 pertsonari 2026ko urtarriletik ekainera bitartean
Escuela de Feminismos Iruñeko Udalaren Feminismoen Eskolako azken edizioan 39 lagunek parte hartu dute: 25ek, I. mailan (23 emakume eta 2 gizon) eta 14k, II. mailan (13 emakume eta 1 gizon). Ikasleek oso positiboki baloratu dute genero-teoriaren eta feminismoen barruko zenbait alderdiri buruzko prestakuntza-jarduera, gehieneko puntuazioa eman diote programari,...Iruñeko Udalak zirkulazioaren gaineko zergaren ordainketa eten du eta seihilekoko ordainagirien epea berrikusiko du
fachada Iruñeko Udalak zirkulazioaren gaineko zergaren ordainketa etetea erabaki du; ordainketa hori aste honetan zen igortzekoa, baina neurri berezi hori hartu da, estatu osoan alarma-egoera deklaratzea ekarri duen koronabirusaren epidemia dela medio. Halaber, seihilekoko ordainagiriak ordaintzeko epeak berrikusiko dituela iragarri du, aurreko urteetan ekainean ordaindu baitira. Neurri horiekin ordainagiriak...Jesús eta María aterpetxea asteartetik aurrera zabalik egonen da etxerik gabeko pertsonei harrera egiteko
Albergue Jesús María Iruñeko Udalak Jesús eta María aterpetxea zabaldu du, Compañía kalean, etxerik gabekoei aterpea emateko. Hauxe dugu, hain zuzen, Udalak erabilgarri jarri duen beste baliabide bat, herritar zaurgarrienei zerbitzu emateko, koronabirusaren osasun-krisiak eragindako alarma-egoera aplikatzearen ondorioz. Jesús eta María aterpetxea turistek edo Donejakue Bidea egiten duten...Ostiralean bueltan da R-Konekta zikloa: 12 eta 17 urte bitarteko nerabeendako jolasak eta aisia-jarduerak, doan, Basotxoan
Sanferminak direla-eta etenaldia egin ondoren, ostiralean Basotxora bueltatuko da R-Konekta nerabeendako aisialdi alternatiboko proposamena. Hala, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek aire zabaleko jarduera eta jolasez gozatzeko aukera izanen dute, 18:00etatik 21:00etara bitarte. R-Konekta programak elkarrekiko lotura sustatzea du xede, beste pertsonekin topatu, jolastu eta ikasteko. Prebentziozko gune erakargarri eta...Iruñeko Udalak 7.000 betaurreko banatuko ditu zaurgarritasun egoeran dauden herritarren artean abuztuaren 12ko eklipsea ikusteko
Iruñeko Udalak 7.000 babes-betaurreko banatuko ditu guztira, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea ikusteko, abuztuaren 5etik (asteazkena) aurrera. Betaurrekoak doan emanen dira eta lehentasuna izanen dute zaurgarritasun-egoeran dauden eta gaixotasunak edo behar ekonomikoak dituzten pertsonek. Banaketa Civivox sarearen eta Udalaren gizarte-zerbitzuen bitartez eginen da. Modu horretan, Udala Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa...