David Bordes Santamaría ‘Akelarre’ bildumaren diseinatzaileak jaso du Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina

David Bordes Santamaría ‘Akelarre’ bildumaren diseinatzaileak jaso du Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina
Zilarrezko eta brontzezko sanferminak ere eman dira, Reyes Martí Miróri ‘Alea jacta est’ diseinuagatik eta Manuel Cabrera Berrali ‘Boreal’ diseinuagatik
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak gaur goizean banatu ditu aurreko sanferminetako Egile-su Artifizialen XXIV. Lehiaketako sariak David Bordes Santamaría diseinatzaile gaztearen ‘Akelarre’ bildumak jaso du Urrezko San Fermina; iazko uztailaren 11n bota zuen Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) su-etxearekin Urrezko San Ferminaren saria 5.000 euro eta santuaren eta bere makuluaren irudiaren garaikurra da. 

Epaimahaiaren iritziz ‘Akelarre’ bilduma “proposamen irmoa da, liraintasun bisual nabarmenekoa, eta agerikoa zen egileak mintzaira piroteknikoa ezagutu eta su artifizialak jaurtitzearekin lotutako narratibarekiko errespetua zuela”. Nabarmendu zuen ‘lana teknikoki oso zaindua zela, erritmoaren, garaieren eta sinkroniaren kontrol handikoa’. Halaber, epaimahaiak “fatxada osoen konposizioa menperatzeko gaitasuna” baloratu zuen batez ere, baita “efektu klasiko eta garaikideen konbinazio orekatua” ere. Halaber, “irtenbide berritzaileak” nabarmendu zituzten, hala nola “lurzorutik argiztatutako ke gorria”. David Bordes Santamaríak 23 urte ditu, eta 2025eko Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu duen diseinatzailerik gazteena izan zen.

Iruñeko Alkateak, Joseba Asiron Sáezek, eta Udalbatzako kideek parte hartu dute Udaletxeko Harrera-aretoan 2025eko sanferminetan jaurtitako bilduma onenak saritzeko egin den ekitaldian. Sari-banaketan bi erakunde babesleen ordezkariak ere egon dira. Eroskiren ordezkari gisa Anabel Zariquiegui, Diego Puente eta Eder Mena, eta Diario de Navarraren ordezkari Itziar Unanua Oricain eta Marta Pérez-Nievas Sanz. 

Zilarrezko San Fermina –garaikurra eta 3.000 euro– Reyes Martí Mirók jaso du uztailaren 12an Pirotecnia Martí SL (Burriana, Castellón) su-etxearen eskutik jaurti zuen ‘Alea jacta est’ bildumagatik. Azkenik, Manuel Cabrera Berralek irabazi du Brontzezko San Fermina: Boreal bilduma sortu zuen Pirotecnia Zaragozana enpresan, eta uztailaren 9an jaurti zuten. Hirugarren saria 2.000 euro eta garaikurra da.

Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria izan da epaimahaiburua, eta Mikel Pagola Erviti zuzendari artistikoa gisa aritu da. Hauek izan dira epaimahaikideak: Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria, Naroa Armendáriz artista eta Ricardo Caballer Estellés industria piroteknikoaren espezialista; Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa aritu da idazkari moduan. 
 


SANFERMINETAKO SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO XXIV. LEHIAKETAKO PROGRAMA

URREZKO SAN FERMINA

  • Akelarre 2025eko uztailaren 11n (ostirala) jaurti zuten
    • Diseinatzailea: David Bordes Santamaría
    • Su-etxea: Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) 

ZILARREZKO SAN FERMINA

  •  Alea jacta est (Zoria bota da) , uztailaren 12an (larunbata) jaurti zuten

    • Diseinatzailea: Reyes Martí Miró.

    • Su-etxea: Martí SL (Burriana, Castelló) 

BRONTZEZKO SAN FERMINA

  • Boreal (Boreala) uztailaren 12an (larunbata) jaurti zuten

    • Diseinatzailea: Manuel Cabrera Berral
    • Su-etxea: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)
¿Te ha sido útil esta página?