4471 erakusten - 4485@guztira
Asteartean Pio XII.eko igarobide jasangarriko lanen lehen fasea abiatuko da, Iturrama kalearen eta Pedro I.aren kalearen arteko tartean
Pio XII.aren etorbideko igarobide jasangarriko lanen lehen faseari asteartean ekinen zaio, Iturrama eta Pedro I.aren kaleen arteko tartean, Iruñeko sarrerako noranzkoan. Lanen ondorioz, errei bat desgaitu behar izan dute, baina zirkulaziorako zabalik egonen da urte amaierara arte luzatuko den fase horretan guztian. Obraren fase bakoitza hasi eta erabat amaituko da,...Asteazkenean hasiko dira Sanduzelai eraldatzeko ideia-lehiaketan aukeratutako proposamenetan jasotako irtenbideei buruzko eztabaida-lantegiak
Cartel San Jorge Sanduzelai eraldatzeko ideia-lehiaketaren inguruko parte hartzeko prozesua fase berri batean sartuko da datorren astean. Asteazkenean hasiko dira epaimahaiak aukeratutako hiru proposamenek jasotzen dituzten irtenbideei buruzko eztabaida-lantegiak. Asteazkenero, urriaren 30etik azaroaren 20ra bitartean, auzoa zatitzen duten koadranteetako bakoitzerako proiektuek zer ideia proposatzen dituzten azalduko da. Saioak herritarren...San Francisco Javier zentroa da ardatz Ziudadelako Labean ikusgai dagoen Mar Mateoren Argi-itzalen artean argazki-erakusketan
foto expo horno Mar Mateo Sainzen Argi-izpien artean . Aurkikuntzaren agertokia argazki-erakusketa Ziudadelako labean bisitatzen ahalko da abenduaren 15era arte. San Francisco Javier zentroari buruzko argazki-bilduma pertsonal bat da, garai batean psikiatrikoa izan zen eta gaur egun osasun mentaleko zerbitzuak ematen dituen zentroari buruzkoa, hain zuzen ere. Argazki-bilduma horretan...Iruñeak funts ekonomikoak, material teknikoa eta profesionalak jarri ditu Valentziako agintarien esku, herritarrei denboraleak eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko
fachada Ayuntamiento Lehen gordailu bat, 50.000 eurokoa, denboraleak gehien erasan dituen herrietako herritarrei hornidurak eta arreta bermatzen laguntzeko; material teknikoaren eskaintza, besteak beste, autoak kentzeko bi garabi; eta Valentziako administrazioek eskatutako Udaltzaingoko, azpiegituretako, edo babes zibileko profesionalak haien eskura jartzea. Horiek dira Iruñeko Udalaren berehalako hiru eskaintzak, ahal duen...Azpilagañan eraikitzen ari diren adinekoendako apartamentuen eraikinak barne hartuko du auzoko Zentro Komunitarioa ere
Amaitzear daude Azpilagañako adinekoendako apartamentuak eraikitzeko lanak. Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean bisita egin du Altzania Errekaren kalean gauzatzen ari den proiektuaren lanen bilakaera ikusteko. Proiektuak beheko solairuetan udal-erabilerako guneak sortzea aurreikusten du. Izan ere, eraikin hori Nasuvinsa sozietate publikoari lagatako udal-lurzati batean eraikitzen ari dira, eta auzoko Zentro...Hiru mugak erakusketak Mali, Burkina Faso eta Niger arteko mugetan gertatu den suntsiduraren berri ematen du, 65 argazki eta azalpen-testuren bidez
expo áfrica imprescindible Mendebaldeko Saheleko gatazkari buruzko Hiru mugak argazki-erakusketa Kondestablearen jauregian izanen da ikusgai, 2024ko azaroaren 8tik 2025eko urtarrilaren 11 arte. 2019tik 2021era bitartean Mali, Burkina Faso eta Niger arteko mugetan gertatutako suntsidura 65 argazki eta azalpen-testuren bidez jaso dute. Argazki eta azalpen-testuek gatazkak eta klima-aldaketak 30.000 hildako baino...Azaroak 11, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Tokiko Gobernu Batzarra 11:30 Bilera Kulturako eta Protokoloko Alorrekin (alkatearen bulegoa)Azaroak 15, ostirala
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Bilera, Komunikazio-zerbitzuaren eta gobernu-taldearen artean 11:00 Prentsaurrekoa, etorkizuneko Euskal Pilotaren Interpretazio Zentrorako finalista gisa hautatutako bost proiektuak aurkezteko 12:00 Harrera Ortzadar Euskal Folklore Elkarteari 13:30 Bilera EITBko zuzendariarekin (alkatearen bulegoa)Udalak bizi-kalitateari buruzko inkesta bat eginen du aste honetan eta datorren astean, Iruña Europako beste hiri batzuekin alderatzeko
foto gente Udalak bizi-kalitateari buruzko inkesta eginen du hirugarren aldiz, Iruña Europako 80 hiri baino gehiagorekin alderatzeko. Inkestak enplegua, ingurumena, etxebizitza, segurtasuna, hiri-zerbitzuak eta immigrazioa ditu gai nagusi, besteak beste. Inkestari esker, Iruña 2030 Hiri Agendaren diagnostikoaren jarraipena egiten da, joerak aztertzen dira eta Iruñeko errealitate soziala erakusten da....Lezkairuko eta Santa María la Realeko Auzo-eztabaidagunea Mutiloa kaleko Belaunaldiarteko Zentroan eginen da asteartean
Foro de barrio Lezkairu - Santa María La Real Urteko hirugarren Auzo-eztabaidagunea, bihar, asteartearekin, Santa María la Real Belaunaldiarteko Zentroan (Mutiloa k. 19). Lezkairu eta Santa María la Real auzoei buruzkoa izanen da, eta sarrera librea izanen da auzokide, elkarte, entitate eta kolektiboendako. 18:30ean abiatuko da, eta bertan izanen...Txantreako auzo-eztabaidagunerako galderak eta iradokizunak egiteko epea bihar arte (osteguna) zabalik dago
txantrea Herritarrek otsailaren 15era arte (osteguna) egiten ahalko dituzte kontsultak, ekarpenak eta iradokizunak Txantreako Auzo-eztabaidagunerako. 2024ko otsailaren 20an eginen da, Salestarrak Zentro Komunitarioan, 18:30etik 20:00etara. Saioan bertan ekarpenak aurrez aurre egiteaz gain, nahi dutenek aldez aurretik ere online egiten ahalko dituzte Erabaki Iruña plataformaren eta foros@pamplona.es posta elektronikoaren bidez. Gainera,...Hiriko auzoetan lan egiten duten Adinekoen sei Sareek 65 urtetik gorakoei zuzendutako 60 jarduera inguru antolatu dituzte martxorako
mayores Iruñean Adinekoen sei Sare daude, Iturraman, Milagrosan, Txantrean, Santa María la Realen, Alde Zaharrean eta Zabalgunean, adinekoen zaintzan lan egiten dutenak. Hori dela eta, hilero 65 urtetik gorakoek parte hartzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte, aisialdi proposamen gisa eta topaketarako eta harremanak egiteko gune gisa. Martxorako aldez aurretik izena ematea...