Kondestablearen jauregian Eduardo Córdoba Oronoz artista nafarraren lana izango da ibilbide, ehun bat eskultura eta margolan ikusgai

Kondestablearen jauregian Eduardo Córdoba Oronoz artista nafarraren lana izango da ibilbide, ehun bat eskultura eta margolan ikusgai
Iraunkorraren eta igarokorraren artean egileak 80ko hamarkadatik gaur egun arte egin dituen lanen barnera begirako erakusketa da

Gaurtik, ostegunarekin, Kondestablearen jauregian Iraunkorraren eta igarokorraren artean erakusketa egongo da, Eduardo Córdoba Oronoz artista nafarraren artelanetan ibilbide bat, ehun bat eskulturatan eta margolanetan barna. Egileak berak 80ko hamarkadatik gaur egun arteko artelanei emandako barne-begiradako erakusketa da: bizitzari buruzko hausnarketak, immigrazioa, klima-aldaketa eta egunerokoak, gai, kolore eta irudiz idatziak.

Goizean, Maitena Muruzabal Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendariak aurkeztu du erakusketa prentsaurrekoan, egilearekin erakusketan barnako ibilbidea eginez. Erakusketa gaurtik (maiatzak 16) ekainaren 23ra (igandearekin) izango da jendaurrean ikusgai, Kondestablearen jauregiko 1. eta 2. aretoetan. Astelehenetik igandera bisitatu ahal da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (ekainaren 15a arteko igandeetan).

Eduardo Córdobak berak azaldu duenez, azken erakusketa egin zuenetik –2017ko bukaeran Sarajevoko (Bosnia-Herzegovina) Galeria Nazionalean–, bere artelanei barne-begirada eman beharra izan du. Hausnarketa hori abiapuntu, lanean etenik egin gabe, 300 orrialde baino gehiagoko liburua egin eta argitaratu zuen. Lan hori da erakusketaren jatorria, zeinaren katalogoa Fermín eta Mikel semeek idatzi baitute. Ez da atzera begirako erakusketa, baizik eta bukatu gabe dagoen lan batena, azken artelanak eta aurrekoak jarrita aurkaratzen dituena.

Ehun artelan inguru aurkezten dira: eskulturak eta margolanak, oso formatu eta teknika ezberdinetan. Horietako asko inoiz ez dira ikusgai izan; beste batzuk, aldiz, ikusgai izan dituzten erakusketen daten hurrenkeran jarri dira.

Egilearen hitzetan izan duen bilakaera behatu ahal da, pentsamendu plastiko batena, ikus-komunikazioko programa bati heltzeko bideena, balizko lorpen batzuei egindako ukapenena, bide berrien abentura erakutsiz.

Kanpoko errealitatearen inguruan egiten dituen hausnarketak dituzte oinarri egilearen adierazpen plastikoek, ikus-testu ezberdinez adierazita: “Esateko dudana adierazi nahi dut; subjektua, aditza edo predikatua erabili beharrean, gaia, kolorea eta irudia erabiltzera jotzen dut”. Horrela azaldu du.

Azken garaian, Burugabekeriari heltzeko saiakera eta hori bezalako artelanak daude, egileak egungo hautaketetara lotzen dituenak; Omenaldia giza ergelkeriari: klima-aldaketa; eta emigrazioari buruzko hausnarketa bat, Immigraziotik iraultzaileak aterako balira, sistemak haien kausak deuseztatuko lituzke artelanez, besteak beste.

Eduardo Córdoba Oronoz (Zangoza, 1949) Arte Ederretan lizentziaduna da. Bere arte-ibilbidean, Iruñean bakarkako hogei bat gai-erakusketatan hartu du parte, baita Madrilen, Huescan, Sanlúcar de Barramedan, Parisen, Sarajevon eta abarretan ere.

¿Te ha sido útil esta página?