Salgai daude Arantzadi eta Sanduzelaiko kirol-instalazioetarako udako abonamenduak, eta bi igerilekuetarako erabiltzen ahalko dira, nahieran. Arantzadin ekainaren 15ean hasiko da udako denboraldia; eta Sanduzelain, 23an. Halaber, mailaka itxiko dira igerilekuak: Arantzadire irailaren 7an, eta Sanduzelai, hilabete bereko 15ean.
Abonamenduen prezioa iazkoaren berdina da. 2 eta 14 urte bitartekoendako abonamenduak 40,30 euro balioko du; 14 eta 25 urte bitartekoendako, 60,50 euro; helduendako (25 - 65 urte), 80,75 euro; eta tarifa merkeagoa 65 urtetik gorakoentzat: 40,30 euro.
Ohi bezala, abonamenduak instalazioetan bertan ordain daitezke, kreditu-txartel bidez, edo bestela, aurrez sar daiteke diru-kopurua Iruñeko Udalak honako entitate hauetan dituen kontuetako batean: La Caixa, Laboral Kutxa, Rural Kutxa edo BBVA. Bigarren aukera hautatuz gero, ordainagiria kirol instalazioetan aurkeztuta hartu ahalko da abonamendua. Ezin izango da inolaz ere eskudirutan ordaindu.
Abonamendua eskuratu nahi dutenek herritar-txartela (aurreko urteetako txartela) eraman beharko dute, edo, bestela, fitxa bat bete eta duela gutxiko argazki bat eta NANa aurkeztu; 14 urtetik beherakoek NANa edo familia-liburua aurkezten ahalko dute, aukeran. Erabiltzaileari txartela galdu bazaio edo lapurtu badiote, txartel berria jaulkitzeak 11,20 euroko kostua izango du. Abonamenduak bi instalazioetan eskura daitezke, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara, jaiegunetan izan ezik.
2019KO UDA-ABONAMENDUAK, ARANTZADIKO KIROLGUNERAKO ETA SANDUZELAI KIROL HIRIRAKO
Igerilekuen jendaurreko ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era.
- Arantzadiko Kirolgunea: ekainaren 15etik irailaren 7ra
- Sanduzelai Kirol Hiria: ekainaren 23tik irailaren 15era
Agiriak
- Fitxa, beteta.
- NAN (14 urtetik beherakoek familia liburua aurkez dezakete horren ordez) eta duela gutxiko argazki bat. Agiri horiek ez dira aurkeztu behar herritar-txartela (aurreko urteetako txartela) aurkeztuz gero.
- Edo herritar-txartela.
Prezioak
- 2 urtetik 14 urtera: 40,30 euro
- 14 urtetik 25 urtera: 60,50 euro
- 25 urtetik 65 urtera: 80,75 euro
- 65 urtetik gora: 40,30 euro
Diru-kopurua honela ordainduko da:
- Edozein banku-entitateko txartelaz, kirol-instalazioan.
- Aurrez diru-kopurua ordainduta La Caixa, Laboral Popular Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa edo BBVA bankuetako edozein sukurtsaletan.
Txartela galdu edo lapurtuz gero, txartel berri bat egiteak 11,20 euroko kostua izango du.
Ezin izango da inolaz ere instalazioan bertan eskudirutan ordaindu. Tarifa murriztapenak aplikatuko dira “Udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauak” ezartzen duenarekin bat.
Eskaera egiteko datak, tokia eta ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara.
Argibide gehiago, hemen:
- Arantzadiko Kirolgunea: http://www.aranzadiciudaddeportiva.com/ eta 948 223 002 tel.
- Sanduzelai Kirol Hiria: www.aquavoxsanjorge.es eta 948 287 778 tel.