Aitor Francos gaztelaniazko modalitatean eta Mikel Arruabarrena euskarazkoan izan dira Iruña Hiria Nazioarteko XIII. Poesia Sariaren irabazleak

Aitor Francos gaztelaniazko modalitatean eta Mikel Arruabarrena euskarazkoan izan dira Iruña Hiria Nazioarteko XIII. Poesia Sariaren irabazleak
Lehiaketan 366 olerki-bilduma, 357 gaztelaniaz eta 9 euskaraz, aurkeztu dira eta, aurreko urteetan bezala, Interneteko parte-hartzea hazi da

Aitor Francos Ajona gaztelaniazko modalitatean eta Mikel Arruabarrena euskarazkoan izan dira Iruña Hiria Nazioarteko XIII. Poesia Sariaren irabazleak. Plikak irekitzeko eta izenak ezagutzera emateko ekitaldia eguerdian egin da Kondestablen, eta honako hauek hartu dute parte: María Caballero zinegotzi ordezkaria, Javier Torrens Ateneoko lehendakaria, Javier Asiáin Literatura eta Hizkuntzalaritza saileko kide eta gaztelaniazko epaimahaiko idazkaria, bi epaimahaietako kideak eta José Luis Allo Ateneoko kide eta poesia-sariaren sortzailekidea.

Sariak urteko azken hiruhilekoan banatuko dira: 3.000 euroko diru-sari bana eta olerki-bilduma irabazleen argitalpena. Lan irabazleak Hiperión argitaletxeak emango ditu argitara, gaztelaniazko modalitateko irabazlearen kasuan, eta Denonartean argitaletxeak, euskarazkoarenean.

Gaztelaniazko modalitatean, lanen % 35 atzerritik iritsi dira
Lehiaketara 366 poema-bilduma aurkeztu dira, 357 gaztelaniaz eta 9 euskaraz. Aurreko urteetan bezala, gora egin du Interneten bidez parte hartu dutenen kopuruak. Izan ere, gaztelaniaz jasotako lanen % 94 bide horretatik iritsi dira, eta euskarazkoen % 89. Sexu-banaketako estatistikari erreparatuta, gaztelaniazko modalitatean parte-hartzaileen % 76,99 gizonak izan dira, eta emakumezkoak % 23,01; euskarazkoan, aldiz, % 67 emakumezkoak eta % 33 gizonezkoak. Iaz, gaztelaniaz 405 olerki bilduma jaso ziren, 2017an baino % 27 gehiago, orduan 319 aurkeztu baitziren. Euskaraz, 2018an, 22 lan jaso ziren, horren aurreko urtean jasotakoen kopuruaren bikoitza baino gehiago, orduan 9 aurkeztu baitziren, aurtengo kopuru bera.

Gaztelaniaz aurkeztutako lanen % 65 (jasotako 357etatik 230) estatukoak dira, eta % 35 atzerrikoak. Autonomia-erkidegoei begiratuta, edizio honetan Andaluziatik iritsi dira lan gehien (39), eta honakoek jarraitzen diote: Madril (35), Nafarroa (23), Gaztela Mantxa (20) eta Katalunia (18). Zerrendan aurrera, hauek datoz: Gaztela eta Leon (13), Valentziako Erkidegoa eta Euskadi (12na), Murtzia (11), Aragoi (9), Extremadura, Galizia eta Kanaria uharteak (7na), Asturias (6), Balear uharteak eta Errioxa (3na) eta Kantabria (2). Atzerritik jasotako olerki-bildumei dagokienez, Kuba eta Argentina dira aipagarri, 25 eta 24 lanekin hurrenez hurren, eta gero, hauek: Kolonbia eta Mexiko (15na); Venezuela eta Peru (8na); Ekuador eta Estatu Batuak (5na); Txile eta Alemania (4na); Portugal, Dominikar Errepublika eta Uruguai (2na), eta Brasil, Costa Rica, Danimarka, Israel, Italia, Paraguai eta Turkia (bana). Euskaraz jaso diren 9 lanetatik 5 Nafarroatik datoz; 3, Gipuzkoatik; eta 1, Bizkaitik.

Gaztelaniazko modalitatean, hauek osatu dute epaimahaia: Mercedes Serna, Literatura hispanoamerikarreko irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitatean; Jesús Munárriz, Hiperión argitaletxeko zuzendari-kudeatzailea; eta Javier Asiáin Literatura eta Hizkuntzalaritza saileko kidea Nafar Ateneoan. Euskarazko modalitatean, zeinean edizio hau hirugarrena izan baita, honakoak izan dira epaimahaikideak: Aintzane Galardi, Iruña Hiria Poesia Sariaren aurreko edizioko irabazlea modalitate honetan; Unai Pascual, Denonartean argitaletxeko editorea; eta Josu Jiménez, Euskara eta Herri Kultura saileko kidea Nafar Ateneoan.

Haikuen olerki-bilduma gaztelaniaz, hainbat argitalpen dituen egile baten eskutik
Aitor Francos Ajona (Bilbo, 1986) izan da aurtengo edizioaren irabazlea, Los días andas sueltos olerki-bildumari esker; haiku-liburu bat da, bertso askez hasi eta gero metrika tradizionalari lotzen zaiona. Poesia-genero honek, epaimahaikideen hitzetan, aukera ematen du bat-batekotasuna, unea, hartzeko, eta horixe egin du egileak. Eta natura lanaren ardatz bihurtu, hori ere. Aitzitik, ez zaio hertsiki lotu metodo japoniarrari; hori aberastu du, mendebaldeko idiosinkrasia erantsita oso poesia teknikoaz, ongi eraikiaz, zorrotzaz eta argiaz; adierazpide minimoetatik maximoetara iristea lortu du obra honetan, non 400 lerroen kalitate handia nabarmendu baita. Olerkiak banan-banan irakur daitezke, eta horrek bide ematen du irakurraldi laburrak egiteko, eta, horrenbestez, normalean halako generoak irakurtzen ez dituztenak poesiara hurbil daitezen. Epaimahaiak aho batez hautatu du irabazlea.

Aitor Francosek hamar bat lan argitaratu ditu eta zenbait antologiatan agertu da 2011an Igloo, bere lehen lana, kaleratu zuenetik. Surcos, Hermanos Machado eta José Bergamín sariak jaso ditu. Halaber, euskal olerkiaren antologia bat prestatu du, Las aguas tranquilas, gaur egungo zortzi euskal poetaren euskarazko itzulpenez. Kritikak eta artikuluak idazten ditu zenbait gehigarritarako, Pérgolarako adibidez, eta aldizkarietan, Quimeran kasu.

Euskaraz, egile gazte bat izan da sariduna, haren bertsoen indarra nabarmendu delarik
Mikel Arruabarrena Larrartek (Hondarribia, 1994) Poemak ahanzturaren bezperan lana aurkeztu zuen. Egun doktoretza ari da egiten, Fisikan, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialen Fisika Zentroan, Donostian. Literatur esparruan Hondarribian antolatzen den euskarazko poesia-lehiaketa baten bidez hasi zen, horretara aurkeztu eta zenbaitetan irabazita, udalerri horretako institutuan ikasten zuen garaian.

Epaimahaiaren arabera, hauek dira lan honen bereizgarririk behinenak: indarra, erritmo ona, lerroak eraikitzeko teknika oso zorrotza eta landua, eta gaia, nolabait iradokitzen zuena egilea gaztea izan litekeela. Lan hau ere aho batez hautatu du epaimahaiak.

 

IRUÑA HIRIA POESIA SARIAREN IRABAZLEAK


•    2007: Manuel Jurado 
•    2008: Manuel Laespada 
•    2009: Andrés García 
•    2010: Alfonso Pascal 
•    2011: Teresa Núñez
•    2012: Julio César 
•    2013: José Antonio Ramírez Lozano
•    2014: Carlos Vaquerizo 
•    2015: María Sanz
•    2016: Tomás Hernández eta Jon Barberena
•    2017: Joaquín Márquez eta Juan Karlos Lopez-Mugartza
•    2018: Juan Leyva eta Aintzane Galardi
•    2019: Aitor Francos eta Mikel Arr

¿Te ha sido útil esta página?