Public Organisations Transform Energy Transition (POTEnT) proiektuak eskualde elkartu bakoitzean 2023rako aurreikusi edo espero dena baino % 10 handiagoa den karbono-murrizketaranzko aurrerapausoa egin nahi du, agintari publikoek energia-zerbitzuen eskaintza hobetuz. Proiektua Interreg Europe programak finantzatzen du.
Bazkideak
- Energy and Climate Local Agency of South Brittany (ALOEN)
- Parma Municipality
- Iruña Municipality
- Milton Keynes Municipality
- Ostrava Municipality
- Energy Agency for South-East Sweden
- Tartu Energy Agency
- Ettlingen Stadtwerke
- Erasmus University
Aurrekontua
Guztizko aurrekontua | Finantzaketa (EU) (€)* | Finantzaketaren % (EU) | |
Iruñeko Udala (kidea) | 186.920,00 € | 158.882,00 € | 85% |
Proiektua, guztira | 2.010.623,00 € | 1.689.117,75 € | 84% |
Helburuak
- Helburu nagusia lortze aldera, kide diren 4 eskualdetan energia-zerbitzuetako enpresa publiko bat garatu/hobetzea; eta, gutxienez, horietako biren merkatu-zatia % 25ez igotzea, 2023rako.
- Helburu nagusia lortze aldera, badauden mekanismoak “etorkizunerako egokitutako” erakunde bihurtzea, tokiko energia-trantsizio sakona sustatzeko prest, prestua eta gai, kide diren 4 eskualdetan.
- Aurreko 3 urteen aldean, karbono-isurpen gutxiko proiektuetan % 10 gehiago inbertitzea, gutxienez 3 eskualde elkartuetan, energia-trantsizioko irtenbideen eraginkortasuna hobetzeko.
- Tokiko erabakiak hartzeaz arduratzen direnak eta komunitateak ahaldundu/inspiratzea, karbonoa gehiago murrizteko, ezaguera hobearen, susperraldi azkarragoaren eta ekonomia energetiko zirkularraren bidez.
Emaitza nagusiak
- Jardunbide egokiak bildu eta erregistroa sortzea.
- Gaikako ekitaldiak antolatzea.
- Tokiko eragile nagusiekin aholkularitza-jardunaldiak antolatzea, Erasmus University-rekin batera (NL).
- Eskualde elkartu guztietan azterlan-bisitaldiak antolatzea eta gainontzeko kideak bertaratzea.
- Eskualdeetan jarduteko planak prestatzea.
- Eskarmentu handiko eragile nagusiendako maisu-eskolak antolatzea, Bruselan.
- Eskualdeko eragile nagusien taldeak sortzea.
- Beste eskualde elkartu batzuen jardunbide egokiei jarraitzeko bertakotze-lantegiak antolatzea.
- Bilera bakoitzean tokiko eragileendako hedapen-mintegiak antolatzea.
- Interreg Europe programako politikak ikasteko plataforman ekarpenak egitea.
- Europako biltzar bat antolatzea.
Buletinak
- 1. Buletina (2019ko aza.)619.78 KB
- 2. Buletina (2020ko uzt.)4.95 MB
- 3. Buletina (2021eko urt.)4.75 MB
- 4. Buletina (2021eko eka.)1.47 MB
- 5. Buletina (2021eko abe.)1.65 MB
- 6. Buletina (2022ko uzt.)1.97 MB