Caravinagre Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren pertsonaiarik enblematikoenetako bat da, festa-irudi paregabea eta oso maitatua sanferminetan. Sanferminetako kartel askotan protagonista izan da, eta ohikoa da ekitaldi herrikoietan agertzea.
Caravinagre Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren pertsonaiarik enblematikoenetako bat da. 1941ean du jatorria, urte horretan Udalak bi kiliki eta bi zaldiko berri egiteko enkargua egin baitzion Vicente Rodilla artistak Valentzian zuzentzen zuen Porta Coelli lantegiari. Jatorrizko dokumentazioan izenik agertzen ez bazen ere, herriak jarri zion “Caravinagre” ezizena figura horri.
Caravinagre artisau-eran egina da, eta estetikoki Valentziako tradizioko ninot-en antza du. Caravinagreren aurpegia oso nabarmena da, adierazkortasun handikoa baita. Urteetan zehar pertsonaia beldurgarri izatetik pertsonaia kutun izatera pasa da, eta gaur egun askotan eskatzen da herri-ekitaldietan parte har dezala, eta egoitzetara eta ospitaletara bisitak egin ditzala. Horrez gain, sanferminetako hainbat karteletan bera izan da protagonista. Kilikirik pisutsuenetako bat da, 14 kilo baititu; nolanahi ere, maitatuenetako bat da, eta Iruñeko jai-ikur berezia bihurtu da.
