4276 erakusten - 4290@guztira
Irabazi asmorik gabeko hamabost erakundek jaso dituzte Iruñeko Udalaren laguntzak euskara sustatzen duten jarduerak eta proiektuak egiteko
Iruñeko Udalak euskara sustatzeko proiektuak egiteko irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia ebatzi du. Hamabost erakundek 28 proiektu garatu dituzte, eta deialdiak zituen 90.000 euroak haien artean banatu dira. Jarduerak 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarteko aldian eginak izan behar zuten. Dirulaguntzaren xedea da euskararen...Iruñeko Udalak Donejakue bideak hirian barna egiten duen ibilbidearen seinaleztapen turistikoa, oinezkoena eta txirrindulariena berritu du
Señales Iruñeak baditu berrituta eta eguneratuta Donejakue bideak hirian barna egiten duen ibilbidea seinaleztatzeko elementu turistikoak, oinezkoenak eta txirrindularienak. Udalak, azken hilabeteetan, jarrita zeuden seinaleak aztertu ditu, eta, emaitzen arabera, adierazle eraginkorragoak jarri dira, oinez doazen erromesei ez ezik, bizikletaz doazenei ere martxaren noranzkoa adierazten dietenak. Berritze hori bat...ANFASek jaso du Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak duela bi hamarkadatik hona ematen duen XX. Urrezko Baba saria
XX. Urrezko Baba saria jaso du ANFAS desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteak, duela 60 urte bultzatzen duen lanagatik. Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak jada duela bi hamarkada ematen duen sari hori bultzada animiko eta ekonomikoa da jasotzen duten elkarte eta entitateendako, eta xede du egoera zaurgarrian dauden...Astelehenean irekiko da ‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ programaren barruan 65 urtetik gorakoei zuzenduta urtarrilean eta otsailean antolatutako jardueretan izena emateko epea
Iruñeko Udalak urtarrilerako eta otsailerako ‘Aisia-ostegunak eta -ostiralak’ udal-programako 12 saio antolatu ditu 65 urtetik gorakoei zuzenduta. Urtarrilaren 10ean, astelehenarekin, hasiko da izena emateko epea, 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez, egindako deien hurrenkeraren arabera. Iruñean erroldatuek lehentasuna izanen dute. Jarduera bakoitzaren prezioa 2,5 euro izanen da. Urtarrilerako hainbat...20.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Gabonetan Ziudadelan eta Civivox sarean programatutako kultur jardueretara edo kontzertu eta musika emanaldietara
Iruñeko Udalak Gabonetan antolatu zituen musika eta kultur jardueretara 20.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Guztira, hogei kontzertu eta musika-emanaldi baino gehiago egin ziren elizetan eta kalean, familiarteko hiru ikuskizun Civivoxetan, sormen- eta arte-tailerrak, eta horiei gehitu behar zaizkie Ziudadelako erakusketetara egindako bisitak, ‘Islak’ musika-esperientzia eta Bestelako Argiak jaialdiko...Alfredo Sada elkarteak aurten hegazti migratzaileei eskaintzen die bere erakusketa kolektiboa, 29 artistaren lanekin, otsailaren 27ra arte ikusgai Kondestablen
Hegaztiek mendien, ozeanoen eta basamortuen gainetik hegan egiten dute, ez daude mugen, testen eta txertoen menpe, azken finean, hegaztiek lurra beste modu batean ikusten dute. Horregatik guztiagatik, Alfredo Sada elkarteak horiek aukeratu ditu urteroko erakusketa kolektiboaren ardatz gisa; erakusketa Kondestablearen jauregian bisitatu daiteke, lehen solairuko 1. eta 2. aretoetan, otsailaren...Turismo Bulegoa
TURISMO BULEGOA Jende orori arreta eta informazioa ematen dio hainbat gairi buruz (monumentuak, baliabide natural zein historikoak), eta ostatu, jatetxe zein garraiobideen eskaintza ere bai. Askotariko jardueren berri ere ematen dute. Hiria sustatzen laguntzea. Pamplona-Iruña Card (PIC) turismoko deskontu-txartela kudeatzea. Iruñeko jarduera turistikoetarako sarreren salmenta. Turismo-materiala eta merchandisinga saltzeko zerbitzua....Ekialdean lurraldearen, historiaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari buruzko hausnarketa bat da Roger Grasasen argazkilaritza-proposamena Ziudadelan
Mistoen eraikinean gaurtik aurrera ikusten ahalko da ‘SUITE MÁSHREQ. Ekialde Hurbileko ikuspena’ erakusketa, bi argazki-egitasmoren gaineko hizketaldia, Roger Grasas katalanak ia paraleloan planteatu eta hamarkada batez (2010 eta 2020 artean) garatu zuena. ‘ Ha Aretz (the Promised Land)’ eta ‘ Min Turab’ lanek paisaiaren eta lurraldearen esanahiari buruzko azterketa eratzen...Gaurtik aurrera Fernando Redón Huici pasealekuak Iruñeko eraikin garrantzitsuenetako batzuk sinatu zituen arkitektoaren omenezko plaka bat izanen du
Gaur goizean Enrique Maya Iruñeko alkatea, Udalbatzako beste kide batzuekin batera, Fernando Redón arkitekto iruindarraren omenezko plaka jartzeko ekitaldira bertaratu da, bere izena daraman pasealekuan. Ekitaldira María Castiella bere alarguna eta Elisa bere alaba bertaratu dira, egun Iruñean bizi diren beste hainbat senideez gain. Fernando Redón Karlos III.aren etorbidean jaio...Iruñeko Udalak ‘LGTBSI / LGTBAI’ kanpaina abiatu du sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua eta aintzatespen positiboa sustatzeko
LGTBSI - LGTBAI Iruñeko Udalak ‘LGTBSI / LGTBAI’ kanpaina abiatu du sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua sustatzeko xedez. Lelo horrek kolektiboaren ohiko inizialekin jokatzen du, baina gehigarri positibo horrekin: aniztasuna aitortzea eta onartzea sexu-orientazioari, genero-adierazpenari, sexu- edo genero-identitateari, harreman afektibo-sexualei eta familia-harremanei dagokienez. LGTBIfobiaren kontrako kanpaina honen bidez Udalak Iruñean...Iruñeko Udala laguntza-deialdi bat prestatzen ari da eraikinetan eta higiezinetan uholdeen ondorioak murrizteko
inundaciones Iruñeko Udala lanean ari da hainbat urtetarako laguntza-deialdi batean hiriko uholde-eremuetako eraikinak uholde berrien aurrean egokitzeko, modu horretan urak eragindako kalteak ekidin edo arindu ahal izateko. Aurrekontua, guztira, oraindik zehaztu gabe dago eta bizilagunen komunitateetan hautemandako beharren eta dagokion aurrekontu-akordioaren araberakoa izanen da, baina aurreko deialdien aurrekontua gaindituko...Iruñeko Udalak Ezkabako baso autoktonoan lanean jarraitzen du Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuaren, lantegi eskola baten eta Egurraren Enpresaburuen Elkartearen ahaleginak koordinatuz
Iruñeko Udala, ‘Go Green’ Energia Trantsiziorako eta Aldaketa Klimatikoko Iruñeko Estrategiaren bitartez, Udalarenak diren hiru baso-lursailetan baso-kudeaketa jasangarrian ari da lanean. Helburu nagusia baso autoktonoak berreskuratzea da, udal-mugarteko biodibertsitatea handitze aldera. Egun hauetan Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuan Basogintza Kudeaketako erdi eta goi mailako ikasketak egiten ari diren...Ekainaren 30ean amaituko da Iruñeko Bertsopaperak Lehiaketaren hirugarren ediziora lanak aurkezteko epea.
bertso papera Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Bertsopaper Lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 30era arte dago zabalik. Lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen melodia zehaztu beharko da, eta lanek oinarrizko...Komunitate-polizia zure Civivoxean
Iruñeko Udalak abian jarri du "Komunitate-polizia zure Civivoxean" proiektua Hari esker, herritarrek hurbilago izanen dituzte agenteak, eskaerak eta iradokizunak modu zuzen eta eraginkorragoan helarazi ahal izateko. Ekimen horrekin, Udaltzaingoak herritarrengandik hurbilago egon nahi du, eta laguntza eman. ZER GAI LANDU DITZAKET BERAIEKIN? Bizilagunen arteko bizikidetza-arazoekin, herritarren segurtasun-arazoekin eta ordenantzak...Iruña Trinitariosko Trenbidearen Interpretazio Zentroaren eraikina amaitzen ari da
Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak, Enrique Maya alkatearekin batera, Trinitariosko Kosterapeko pasealekuan dagoen Nafarroako Trenbidearen eta Bide Berdeen Interpretazio Zentroko etorkizuneko geltokiko lanak bisitatu ditu. Batzordeko kideek bertatik bertara egiaztatu dute Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteak (ANAF) egindako lanen aurrerapena, iaz Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun arte egindako lanek geltokiko eraikinaren...