G.a.a. I. mendeko politikari eta militar erromatarra. G.a.a. 75. urtean Pompelo izeneko kanpamentu militarra eraiki zuen baskoien herrixka baten gainean, Iruñearen jatorri historikotzat hartzen dena. Mendeen joanean, kanpamentu horrek eboluzionatu egin zuen eta gaur egun ezagutzen dugun hiria bilakatu zen.

Cneo Pompeyo Magno g.a.a. I. mendeko Erromako historiaren protagonista nagusietako bat izan zen. Militar bikaina eta anbizio handiko politikaria, Europan eta Asian kanpaina ugaritan parte hartu zuen, eta Julio Zesar eta Krasorekin boterea partekatu zuen Lehen Triunbiratua deiturikoan. Lotura luzea eta erabakigarria du Iruñearekin: G.a.a. 75. urtearen inguruan, Erromako gerra zibilen garaian, Ponpeiok kanpaina bat gidatu zuen Hispanian, Sertorio jeneralaren matxinada zapaltzeko.
Testuinguru horretan, eta aurrez herrixka baskoi bat zegoela aprobetxatuta, kanpamentu militar bat sortu zuen, eta Pompelo izena jarri zion. Hiri gotortua zen, soldaduei laguntza logistikoa eta administratiboa emateko. Gune erromatar hori Arga ibaiaren ondoko muino baten gainean zegoen, eta Iruñearen jatorri historikoa da. Menderik mende, Pompelok eboluzionatu egin zuen eta gaur egun ezagutzen dugun hiria bilakatu. Izen horren arrastoa ikus dezakegu oraindik arkeologian, toponimian eta memoria kolektiboan.