2656 erakusten - 2670@guztira
Egile gazteek narrazio laburrak edo olerkiak aurkez ditzakete jada Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketara
Udalak Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketarako deialdia egin die 14 – 18 urte bitarteko gazteei; lehiaketak 29 edizio izan ditu jada, eta bere helburua hirian gazteek egindako idazlan onenak saritzea da, bai gaztelaniaz bai euskaraz, narrazio laburrean zein olerki-modalitatean. Aurreko edizioan 123 lan lehiatu ziren 102 gaztelaniaz eta 21 euskaraz. Orain,...Udalak doako sei bisita gidatu antolatu ditu Erdi Aroko larruki-aleak ikusteko, Kondestablearen jauregian, ostegun eta ostiralerako
Iruñeko Udalak, Iruñeko Udal Artxiboaren bidez, bisita gidatuko 24 ordu antolatu ditu, Gatazkak eta adostasunak burguen Iruñean (XII - XV. m.) izenburupean Kondestablearen jauregian irekita dagoen agiri-erakusketa ikusteko. Bisitaldiak ostegun eta ostiralean izango dira, 12:00etan, 18:30ean eta 20:00etan. Edukiak testuinguruan kokatzeaz Mercedes Chocarro Scriptum enpresako agirizaina arduratuko da; izan ere,...Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak bisita egin dute Redin eta Cruzatarren jauregira, gune hori Plazara zentro komunitarioa bilakatzeko egiten ari diren egokitze-lanak ikuste aldera
Goizean Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak Redin eta Cruzatarren jauregia bisitatu dute, eraikina zentro komunitarioa bilakatzeko lanak egiten ari baitira. Bertan gune berrien banaketa zehaztuta eta burututa dago jada, baita auzoari irekitako zentro gisa ongi lan egiteko beharrezkoak diren instalazio-azpiegiturak ere. Lanak apirilaren bukaeran amaitzea aurreikusten da. Lanek 648.833,02...Udalak Iruña loretan jaialdian batu ditu hiriko naturaz eta berdeguneez gozatzeko aurreko urteetan diseinatutako ekimenak
Udalak Iruña loretan jaialdia antolatu du udaberrirako, herritarrak hiriko naturaz eta berdeguneez goza daitezen, bisita, kontzertu, erakusketa eta beste ekimen batzuen bidez, betiere horiek guztiak Iruñeko bioaniztasun oparoa ikusarazi eta nabarmentzera bideratuko direlarik. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra, hogei jarduera baino gehiago antolatu dira, programa bakar batean batuz bazeuden beste ekimen...Iruñeko Udaltzaingoak bitartekaritza-zerbitzua abiatu du aldeen arteko adostasuna bilatuz eta bide judiziala ekidinez gatazkei irtenbidea emateko
Iruñeko Udaltzaingoak bitartekaritza-zerbitzu berria abiatu du aldeen arteko adostasuna bilatuz gatazkei irtenbidea emateko, horrela, bide judiziala ekidinda. Zerbitzu berriak herritarren arteko arazo arruntenei heldu nahi die, hala nola auzokideen arteko elkarbizitzakoei eta zaratek sortzen dituztenei, adostutako akordio baten bidez, idatziz jasota eta bi aldeak lotetsita; horrela, arazoei irtenbidea arinago ematea...Iruñeko Udaltzaingoaren Bitartekaritza Zerbitzuaren aurkezpena
press_conferenceTranskultur zikloak transexualen errealitatea ikusaraziko du aste honetan, antzezlanen, zineforumen, hitzaldien eta argazki-erakusketa baten bidez
Civivox sareak trans errealitatea –transexualitatea– izango du ardatz aste honetan, Transkultur zikloan. Hiru antzerki-ikuskizun, bi hitzaldi, bi zineforum eta erakusketa bat; horien bidez ikusarazi eta gizartean ezagutarazi nahi dira trans identitatearen askotariko alderdiak. Zikloa gaurtik (apirilak 29, astelehena) maiatzaren 5a arte garatuko da. Jardueretarako sarrera librea izango da, antzerki-saioetarako izan...Gayarre antzokiak omenaldia egingo dio Pedro Iturralderi, maiatzaren 11n, beren maisuarekin batera arituko diren hiru saxo-jotzaile nafarren kontzertuaz
Hiru belaunalditako saxo-jotzaile nafarrek Pedro Iturralderi omenaldia egingo diote Gayarre antzokian, datorren asteko larunbatean –maiatzak 11–, beren maisuaren alboan emango duten kontzertuan. Javier Garayaldek, Mikel Anduezak eta Alberto Artetak Iturraldek uztailean izango duen 90. urtebetetzea ospatuko dute agertokian, guztiak batera topaketarako omenezko jazz-kontzertua emanez. Sarrerak 15 euroan eros daitezke antzokiaren...Zuhaitzaren Egunaren kariaz, Azpilagañako berrogeita hamar bat ikaslek pago, haltz, zuhaixka eta usain-belarrak landatu dituzte ibai-parkean
Gaur Zuhaitzaren Eguna ibai-parkearen ingurunean izan da, Sadar errekaren ertzetan zehazkiago, Azpilagañako ingurabidearen parean. Udalbatzako ordezkari eta lorazain batzuen laguntzaz, Azpilagañako HLHIPko Lehen Hezkuntzako 6. mailako berrogeita hamar bat ikaslek 25 bat zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte, bertoko pago, haltz, hurritz, elorri beltz, eta hainbat usain-belar. Ikasleek, oroigarri gisa eta...Larunbatean Mikaela Paelaren alegiazko munduak bizi-arnasa hartuko du Nafarroako Antzerki Eskolan
Larunbatean Mikaela Paelaren alegiazko munduak bizi-arnasa hartuko du Nafarroako Antzerki Eskolan. Iruñeko Udalak eta NAEk antolatutako Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketaren azken edizioan irabazlea izan zen alegiazko abentura da, Goiz Eder Iturain Aramendik idatzia. Antzezpena 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan eros daitezke Nafarroako Antzerki Eskolan edo horren webgunean....Ostegunean, Zabalguneko Civivoxean: Sarasate pasealekua –oraindik Valencia ezizenarekin lehian– eta haren historia hitzaldian hizpide, euskaraz
Bihar, ostegunean, Zabalguneko Civivoxean Sarasate pasealekuaren historiari buruzko euskarazko hitzaldia izango da, bide publikoak ezagutu dituen gorabehera ugariak eta historian zehar nortasuna eman dioten osagaien bilakaera hizpide. Lauhileko honetarako Ikusi, entzun eta... txalo egin ziklo irisgarrian antolatutako jardueretako bat da, Udalak, Nafarroa Retina Elkartearekin elkarlanean, Civivox sarean antolatutako proposamen-sortaren barruan....Aurrekontu-aldaketarako proposamen bat aurkeztu da, 9,7 milioiko inbertsiokoa, Auzoetarako Plana, etxebizitza, mugikortasuna eta zuzkidura publikoak ardatz nagusi
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onetsi du 2019rako aurrekontu luzatuaren aldaketa-proposamena, 2018ko superabita aplikaturik, finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioak barne hartuta. Hogeita hamar bat jarduketa baino gehiago hartzen dituzte barne, eta haien gastuak 9.721.641,08 euro jotzen du. Proposatutako inbertsiorik handiena legegintzaldi honetako laugarren Auzoetan Jarduteko Planari dagokiona da, eta...Edurne Taínta Baldaren Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela hautatu da 2019ko sanferminak iragartzeko, inoizko parte-hartzerik handiena izan duen bozketan
Edurne Taínta Baldaren Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela hautatu da 2019ko sanferminak iragartzeko, inoizko parte-hartzerik handiena izan duen bozketan, kartela hautatzeko sistema hau 2008an abiatu zenetik. 10.629 lagunek bozkatu dute. Horrela, Udaletxe plazako txupinazoa jaien irudi ordezkaria izango da; eta egilea, kartel irabazlearen seigarren diseinatzaile emakumezkoa eta gazteenetako...UPNko prentsaurrekoa
press_conference