Ostegunean, Zabalguneko Civivoxean: Sarasate pasealekua –oraindik Valencia ezizenarekin lehian– eta haren historia hitzaldian hizpide, euskaraz

Ostegunean, Zabalguneko Civivoxean: Sarasate pasealekua –oraindik Valencia ezizenarekin lehian– eta haren historia hitzaldian hizpide, euskaraz
Iruñeko Udalaren eta Nafarroa Retina Elkartearen Ikusi, entzun eta... txalo egin zikloko jarduera irisgarrietako azken hitzaldia da

Bihar, ostegunean, Zabalguneko Civivoxean Sarasate pasealekuaren historiari buruzko euskarazko hitzaldia izango da, bide publikoak ezagutu dituen gorabehera ugariak eta historian zehar nortasuna eman dioten osagaien bilakaera hizpide. Lauhileko honetarako Ikusi, entzun eta... txalo egin ziklo irisgarrian antolatutako jardueretako bat da, Udalak, Nafarroa Retina Elkartearekin elkarlanean, Civivox sarean antolatutako proposamen-sortaren barruan.

Hitzaldia Sarasate Pasealekua, Zabalgunearen historiaurrea: Iruña arnasa hartzen hasi zelarik izenburupean aurkezten da. Izan ere, jatorriz, pasealekua San Nikolas burguko harresiaren lubanarroa zen, eta horrela mantendu zen harresi modernoa eraiki arte; orduan Alde Zaharreko muga bihurtu zen. Mangadok azalduko du Paseo Valencia ezizena nondik datorkion eta izendapen horrek zergatik irauten duen; halaber, bidea zergatik izan zen kale, pasealeku eta ia “boulevard”, eta nola agertu ziren fatxadak nahiz eskulturak (erregeak, foruak, etab.), egun haren irudia osatzen dutenak.

Hitzordua 19:00etan da; eta sarrera, libre, aurretik gonbidapena hartuta. Hitzaldia gaztelaniaz eman zen dagoeneko, otsailean; eta hizlari bera izango da, Javier Mangado historialari amateurra, hainbat garaitako argazki eta agiri grafikoak euskarri. Javier Mangado Urdániz, 1952an Zapateria kalean jaioa, biologoa, Fisika eta kimikako irakasle jubilatua, institutuko zuzendari ohia eta Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteko lehendakari ohia da. Horrez gain, Mangadok lan batzuk egiten ditu Leozka eta Axular aldizkarietarako; eta euskarazko literatur lehiaketetan zenbait sari jaso ditu.

 


ZIKLOKO AZKEN HITZALDIA. ZABALGUNEKO CIVIVOXA. 19:00.

Osteguna, apirilak 11

  • Sarasate Pasealekua, Zabalgunearen historiaurrea: Iruña arnasa hartzen hasi zelarik
  • Hizlaria: Javier Mangado
  • Sarrera librea, gonbidapena hartuta jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartu ahalko ditu.
¿Te ha sido útil esta página?