Larunbatean Mikaela Paelaren alegiazko munduak bizi-arnasa hartuko du Nafarroako Antzerki Eskolan

Larunbatean Mikaela Paelaren alegiazko munduak bizi-arnasa hartuko du Nafarroako Antzerki Eskolan
Goiz Eder Iturainen idazlana irabazlea izan zen Iruñeko Udalak eta NAEk antolatutako Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketan
Irudia

Larunbatean Mikaela Paelaren alegiazko munduak bizi-arnasa hartuko du Nafarroako Antzerki Eskolan. Iruñeko Udalak eta NAEk antolatutako Haurrendako Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketaren azken edizioan irabazlea izan zen alegiazko abentura da, Goiz Eder Iturain Aramendik idatzia. Antzezpena 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan eros daitezke Nafarroako Antzerki Eskolan edo horren webgunean.

Goizean, Maider Beloki Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak Irantzu del Valle antzezlanaren zuzendaria, Garazi San Martín antzezle nagusia eta Maria Sagües Nafarroako Antzerki Eskolako irakaslea lagundu ditu ikuskizun hau, Iruñeko Udalak ekoitzia, aurkezteko prentsaurrekoan. Mikalela Paela antzezlana irabazlea izan zen lehiaketaren XXVII. edizioan, 2018an, non guztira 48 lan aurkeztu baitziren, horietako 41 gaztelaniaz eta 7 euskaraz. Saria: 2.500 euro, dirutan, baita ere antzezlana ekoiztu eta taularatzeko aukera, larunbatean gauzatuko dena.

Lehiaketaren epaimahaiak Mikaela Paelan aintzat hartu zuen istorioaren interesa, nola bilbatu zen, testuaren oparotasuna eta ikusgarria izan litekeen taularatze-aukera. Larunbatean Irantzu Sánchezek, Garazi San Martínek, Samuel Quelek eta Irati del Vallek taularatu egingo dute, Irantzu del Valleren zuzendaritzapean. 

Istorioa
Mikaela Paela antzezlan dinamikoa da, non gorputz-adierazpenak, musikak eta umoreak berebiziko garrantzia baitute. Bertan, haurtzaroko alegiazko mundua birsortzen da, bai pertsonaien eguneroko egoeretan bai beren barne-bizipenetako fantasia handiagoko testuinguruetan. Mikaela 7 urteko neskatoa da, eta lehen eskola-eguna du ikastetxe berrian. Ikasgelara iritsi eta berehala, egoera gatazkatsua sortu da Mikel ikaskidearekin, eta Mikaelak desegoki erantzun du horren aurrean. Antzezlanak aurrera egin ahala konturatuko da eltxo baten ziztada arraroagatik izan dela. Antidotoa aurkitzeko, Mikelak, bere adiskide Izarrekin batera, abentura fantastikoa biziko du baso magikoan, eta horrela lortuko du Mikelekin dituen desadostasunak konpontzea.

Goiz Eder Iturain Aramendi, Zumaiakoa, Psikopedagogian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Irakasle-ikasketetan diplomaduna. Lan-prestakuntza artistikoan, ikastaro hauek ere egin ditu: clown, antzezpen eta komedia, bikoizketa, kantu lirikoa, dantza garaikidea eta euskal dantzak, besteak beste. Sei urte eman ditu arduradun NOLEGA proiektuan, Eusko Jaurlaritzak antzerkiaren, abestien eta bertsolaritzaren bidez euskara ikastetxeetara eramateko sustatuta. 2016an, Sorkuntza Bekan, Karmele Igartuak aipamen berezia jaso zuen haur-antzerkian.

Agertokietan, Bederen Bat eta Sointek konpainiekin lan egin du, besteak beste. Azken horrekin Xurdin pertsonaia hezurmamitu zuen, Udalak antolatzen dituen haurrendako euskarazko emankizunetako ikusleek ongi ezagutu eta maitatzen dutena. Gainera, dozena bat antzezpenetan parte hartu du genero eta konpainia ezberdinetan. Bere azken lanetako batzuk: Cabaret musical Broadway, Teatro Napoleónico, Tatxin Tatxan, Musika tresnen fabrika eta Farsas medievales. Telebistan, bere eskarmentua nagusiki EITBko telesailetan garatu da, hala nola: Goenkale, Wazemank eta Irrikitan. Zinean ere Iturainek hainbat lan egin ditu, hala nola: Ez du inporta, Kote Camatxoren El milagro de atxuri, Iker Maguregiren Azken otsoa eta Alberto Gorritiberearen Eutsi!; baita ere, film laburretan, esaterako: Cat, Kutxadura eta Megabiblos.

¿Te ha sido útil esta página?