Edurne Taínta Baldaren Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela hautatu da 2019ko sanferminak iragartzeko, inoizko parte-hartzerik handiena izan duen bozketan

Edurne Taínta Baldaren Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela hautatu da 2019ko sanferminak iragartzeko, inoizko parte-hartzerik handiena izan duen bozketan
Jasotako 10.629 botoetatik, 3.180 kartel irabazlearen aldekoak izan dira (% 29,9), 2.183 Txist-jazz,Yeah! kartelerako (% 20,5) eta 1.991 Zaldikorentzat (% 18,7)
Irudia

Edurne Taínta Baldaren Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela hautatu da 2019ko sanferminak iragartzeko, inoizko parte-hartzerik handiena izan duen bozketan, kartela hautatzeko sistema hau 2008an abiatu zenetik. 10.629 lagunek bozkatu dute. Horrela, Udaletxe plazako txupinazoa jaien irudi ordezkaria izango da; eta egilea, kartel irabazlearen seigarren diseinatzaile emakumezkoa eta gazteenetako bat. Saria 3.600 eurokoa da.

3. zenbakia duen kartelak 3.180 boto jaso ditu, hots, guztien % 29,9. Jarraian kokatu dira Daniel Burgui Iguzkizaren eta Unai Beroiz Nietoren Txist-jazz, 2.183 pilatu dituena (% 20,5) eta Koldo Aiestaranen Zaldiko, 1.991 euskarri lortu dituena (% 18,7). Goizean, Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maider Beloki Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak prentsaurrekoan eman dute datu guztien berri, bertan egile irabazleak ere parte hartu duela.

24 urteko egilea, ilustrazioan, diseinu grafikoan eta publizitatean prestakuntza duena
Edurne Taínta Balda (Burlata, 1994ko abenduaren 4an) Ilustrazioan gradua egiten ari da egun (2017/19), eta Diseinu Grafikoan eta Publizitatean teknikaria da (2014/16), Iturrama BHIn eta Askatasuna BHIn ikasi ostean titulaturik. Sanferminen ordezkari izateko aukeratutako beste kartel batzuen bide beretik, bai txupinazoa bai Udaletxeko fatxada eta Udaletxe plaza ardatz izan dira. Haien artean azkena, 2009an, Ángel Blancorena. Aurretik, jaien ikur hauek José Luis eta Alberto Ollo Casasen diseinuetan ere izan ziren, 1898an; eta Francisco Bastida Marchiñenarenetan, 1984an. Aurreko hamarkadetan, adibidez, Jesús Basianorenetan, 1929an, eta Enrique Martín Gonzálezenetan, 1994an.

Edurne Taínta sanferminetako kartela diseinatzen duen seigarren emakumea da, eta Adriana Eransus Azpilicuetaren bidea jarraitu du, Iruña, argien hiria kartelagatik 2.200 botoz (6.511en % 33,8z) iazko bozketaren irabazi zuenarena. Sistema bera erabilita Elixabete Bordonabaren irudia hautatu zen, 2013an. Aurretik, herri-bozketarik gabeko lehiaketetan, hauen lanak hautatu ziren: Cristina Calvorena, 2006an; Marta Coronado eta Mikel Urmenetarena, 2004an; eta Francis Bartolozzi eta Pedro Lozano de Sotésena, 1974an.

Egunero 708 boto, aurreko bozketaren 514ak gaindituta
Aurtengo bozketan, hirian erroldatutakoei zuzenduta eta apirilaren 16tik 30era bitarte eginda, 10.629 lagunek parte hartu dute, iaz baino 4.118k gehiagok, % 63ko igoeraz. Parte-hartze kopuruak erregistro altuenak gainditu ditu, bozketako lehen urtean izandakoak: 2009an pilatutako 9.782 parte-hartzaileak, 2010eko 8.633ak eta 2011ko 8.227ak. Egunero erdietsitako zenbaketaren aldetik ere markak hautsi dira; izan ere, 2019an 708,6 boto eguneko iritsi dira batez beste. Batezbesteko gorenak 2009an erdietsiak ziren, 514,8 botokoak; 2016an 506,5ekoak eta 2018an 500,8koak. 

Bozketa itxi aurreko egunean zenbatutako 7.609 parte-hartzaileen kopurua argitaratu ostean, azken emaitzan izandako igoera handiak Civivoxetan aurrez aurre emandako botoen azken uneko zenbaketan du azalpena, gehien bat. Hautetsontziak zituzten zazpi Civivoxetan jasotako botoak 1.841 izan ziren (guztien % 17). Jendeak gehien erabili zuen bidea digitala izan zen; izan ere, www.iruna.eus eta www.sanferminoficial.com erabilita, 8.616 euskarrira iritsi ziren (% 81). Herritarrendako Arreta Telefonoan bakarrik 172 boto jaso ziren (% 2). Aurreko urteetako joerari segida ematen diote datuek. 2018an parte-hartzaileen % 77k erabili zuten Interneta; aurrez aurreko botoa % 20 izan zen, eta telefono bidezkoa % 3. 2017an, parte-hartzaileen % 74,2k Internet bidez eman zuen botoa, % 24k aurrez aurre, eta % 2k, telefonoz.

Uztailaren 6an, noizbait, sortutako ametsa edo benetako goiza, plano zinematografikoan
Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen kartela txupinazoaren aurreko gauean sortutakoa da. Egilearen hitzetan: aurreko gauean kirioak dantzan, uztailaren 6a behingoz iristeko gogo menperaezinean, iruindar guztiok egin, nahi, maite dugun atzerako kontaketan”. Horrexegatik, egun horretako iratzartzea, egun argitzea, hautatu du, plano zinematografikoan; eta ikusten duenari zera eskaintzen dio: “ikuspegi horretaz gozatzea eta jaien hasiera balkoitik ikusten egotea”. Plano orokor bat da eta goitik hartutakoa, non Udaletxeko fatxada eta jendearen pilaketa ikusten baita, ezkerreko eraikinaren balkoi batetik, Seminario Etxetik.

Egileak ikuslearen esku uzten du, nahi duen bezala ulertzea, kartelean agertzen den irudia ikusten duena ea esnatu, balkoira joan eta amestutakoa ikusten duen iruindarra den ala ea txupinazoarekin amets egiten ari den norbait den. Horrela, “gure jaietako une-ikurra denarekin elkarri eragin nahian. Horregatik, iragana zein oraina aipatzen ditu, ospakizuna une horretan gertatzen ari delako”. Gainera, sanferminetako bi aldeak irudikatu nahi izan ditu, eguna zein gaua, horretarako tonu beroak zein hotzak erabiliz. Edurne Taíntaren hitzetan “argia eta itzala islatzen dituzten koloreak ikur bikoitza dira. Kolore hotz eta urdinxken eremuak gau-mundua islatzen du, hainbeste kritika eta aurreiritzi dituena, sanferminetako muinean dagoen beste ezaugarri bat dela aintzat hartu gabe. Horrela, irudiaren alde horretan, eguneko konfetiak gaueko izar distiratsu bihurtzen dira, horrela, egonkortutako aurreiritzia hausten duen olerki-giroa sortuz. Eguzki naturalak argitutako aldea beroa da, horixka, laranja- eta arrosa-ukituez. Kolore mota hauez, benetakoak ez direnez, ametsetako eta alegiazko mundua islatu nahi izan dut. Horregatik, diseinuan agertzen diren koloreak ez dira errealitatea benetan islatzen dutenak, protagonista edo ikuslea txupinazoan bizitako amets-mundua azaltzen dute”.

Beste xehetasun batzuei dagokienez, zera adierazten du “banderen kolore arrosakarak ikuslearen arreta erakartzen du berehala erdigunera. Bandera neutroak dira, ikur eta zigilu politikorik gabeak, ikuslearengan bestelako interesak sortuz, gizartea etengabe banatzen gaituenez haratago”. 
Ekainaren 28tik aurrera, Kondestablen, aurre-hautatutako 20 kartelen erakusketa
Aurten, Iruñeko Udalak sartutako berritasun nagusia hau izan zen: parte-hartzaileek amaierako artea edo behin betiko kartela aurkeztu behar izan zuten, jpg formatuan, eta ez zirriborro bat, azken edizioan bezala. Gainera, aukeran, lana eta horren osagaiak (osaketa, koloreak, tipografia, ikurrak, etab.) hizpide, idazkia atxiki ahal zuten.

Lan guztien artean sanferminetako kartel-lehiaketako epaimahaiak euskarri fisikoan aurkeztu beharko ziren 20ak hautatu zituen, gerora herri-bozketara iritsi ziren 8 finalistak aukeratzeko. Hogei kartelak ekoizteko 100 euroko udal-laguntza eman zen; eta artelan horiek ikusgai izango dira ekainaren 28tik abuztuaren 25a arte, Kondestablearen jauregian.

Lehiaketan 277 kartel aurkeztu ziren. Horietako 106 (guztizkoaren % 38) Iruñetik zetozen eta 56 (guztizkoaren % 20), aldiz, Nafarroako beste toki batzuetatik. Horrez gain, beste probintzia batzuetako 113 artelan izan ziren (guztizkoaren % 41), eta 2 beste herrialde batzuetakoak (ia % 1).

 

2019KO SANFERMINETAKO KARTELAREN HERRI-BOZKETA

 

Erregistratutako botoak:

 

Kartela Internet Aurrez aurre Telefonoz Botoak, guztira Botoak, %

Nº 1

637

97

12

746

7%

Nº 2

137

34

 

171

1,6%

Nº 3

2.572

551

57

3.180

29,9%

Nº 4

929

148

33

1.110

10.4%

Nº 5

472

96

4

572

5,4%

Nº 6

503

165

8

676

6,4%

Nº 7

1.587

376

28

1.991

18,7%

Nº 8

1.779

374

30

2.183

20,5%

Guztira

8.616

1.841

172

10.629

 

 


Aurreko herri-bozketak:

 

    Urtea

    2008

    2009

    2010

    2011

    2012

    2013

    2014

    2015

    2016

    2017

    2018

    2019

    Emandako botoak

    6.391

    9.782

    8.633

    8.227

    6.422

    4.964

    3.474

    5.124

    6.078

    5.682

    6.511

    10.629

    Bozketa-egunak

    16

    19

    22

    24

    18

    19

    19

    12

    12

    17

    13

    15

    Botoen batazbestekoa eguneko

    399,4

    514,8

    392,4

    342,7

    356,7

    261,2

    182,8

    427

    506,5

    334,2

    500,8

    708,6

     

     

    Kartelak, leloak, egileak eta jatorria
     

    • 1. zk 37 – Artea kalean dago, Álvaro García Echeverríarena (Iruña)
    • 2. zk 90 – Bateratasuna, Cristina Moreno Veguezena (Madril)
    • 3. zk 105 – Atzo uztailaren 6ren batekin amestu nuen, Edurne Taínta Balda (Burlata)
    • 4. zk 143 – Zure atzetik, Óscar Rubio Solarena (Barañain)
    • 5. zk 217 – Sentimendu-uholdea, Edurne Balenciaga Gonzálezena (Palma Mallorcakoa, Iruñeko bizilaguna)
    • 6. zk 233 – Zerumuga, Felipe Montero Pradorena (Ciudad Real)
    • 7. zk 234 – Zaldiko, Koldo Aiestaranena (Iruña, Muskizko bizilaguna)
    • 8. zk 270 - Txist-jazz, yeah!, Daniel Burgui Iguzkiza eta Unai Beroiz Nietorena (Iruña eta Burlata)
    ¿Te ha sido útil esta página?