2596 erakusten - 2610@guztira
Urtarrilak 15, osteguna
08:00 Udal-taldearen bilera 16:30 Osoko Bilkura (Osoko Bilkuren aretoa)Gobernu-taldeak landutako gaiei buruzko informazioa
press_conferenceHilabete honetan hasiko da auzo-eztabaidaguneen X. edizioa: guztira 15 topaketa eginen dira, eta Azpilagañak egitasmoarekin bat eginen du berezko izaera duen gune gisa
foros de barrio Urtarrilaren 22an hasiko da Iruñeko Udalak antolatutako auzo-eztabaidaguneen X. edizioa: programa ibiltaria da, eta parte-hartze deszentralizaturako guneak bultzatzen ditu, instituzioak eta auzotarrak elkarlanean aritu eta hurbileko politika publikoak gara ditzaten. Auzoetako bizi-kalitatea hobetzera bideratutako lana da, betiere erantzukidetasunaren ikuspegia ardatz hartuta. Hala, auzotar eta elkarteekin lan...Udalak gurasotasun positiboko saioen 220 ordu eskaintzen ditu hiruhileko honetan, adingabeen hazkuntzaz arduratzen direnei babesa emateko
parentalidad Udalak urtarrilaren 22ra arte ireki du izena emateko epea ‘Zurekin hazten’ familia-laguntzako eta gurasotasun positiboko doako taldeetan tokia eskatzeko. 0 eta 18 urte bitarteko adingabeak zaindu eta hezteko arduradun direnei zuzenduta daude, baldin eta haurrak Iruñean erroldatuta badaude edo bertan eskolatuak badira; prestakuntzak eta laguntza astero eskaintzen zaizkie...Iruñeko Udalak, 2025ean, hobekuntzak egin ditu haurrendako hamar parketan eta sei parke osorik berritu ditu irisgarriagoak izan daitezen
2025ean, Iruñeko Udalak irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egin ditu hirian, haurrendako hamar parketan, eta sei parke goitik behera berritu ditu. Hobekuntzei esker, Hirigintza Batzordeak joan den urte hasieran hartutako erabakia bete da: Iruñeko haurrendako parke guztietan zabu egokituak eta sinbolo neuro-anitzak jartzeko eskatzen zuen. Hiri Kontserbazioko Alorreko Hiri Altzarien departamentuak,...Miércoles 7 de enero
08:00 Udal-taldearen bilera 10:00 Lehen hiruhilekoko plangintza estrategikoari buruzko bilera 16:00 Udal-taldearen bileraIruñeak Pilotaren Munduko Hiriburua izateko proiektua aurkeztu du, hirian kirol horrek duen ahalmen turistikoa eta historikoa eta gizarte-kohesiorako ahalmena balioan jartzeko
‘Iruña Euskal Pilotaren Munduko Hiriburua’ 2030 Hiri Agendaren barruan dagoen proiektu estrategikoa da, eta hiriak eta kirol horrek historikoki izan duten loturatik sortu da. Euskal pilota biziberritzea eta hiriarendako kohesio- eta garapen-tresna gisa duen ahalmena balioan jartzea xede duen zeharkako ekimena da. Pompelo Civivoxean aurkeztu dute proiektua, gaur eguerdian, eta...Emisio gutxiko eremua indarrean egon den lehen egunetan, % 7,5 murriztu da Alde Zaharreko trafikoa
Urtarrilaren 1etik 13ra, % 7,55 murriztu da Alde Zaharreko emisio gutxiko eremura sartu den ibilgailu kopurua, iazko denbora-tarte berarekin alderatuta. Urteko lehenengo 13 egunetan, 38.168 ibilgailu sartu ziren EGEra; iaz, berriz, 41.051 ibilgailu sartu ziren orduko Alde Zaharreko Sarbide Kontrolatuko Eremuan, hau da, 2.883 ibilgailu gehiago. Egun, sarbidea ibilgailuen ingurumen-sailkapenaren...Gardentasuna udal-enpresetan
test Mercairuña Mercairuña Iruñeko Handizkako Merkatuen gardentasun-ataria (Mercairuña) Iruña Biziberritzen, S.A Iruña Biziberritzen, S.A Iruña Biziberritzen enpresaren gardentasun-ataria Comiruña Comiruña Iruñeko Txikizkako Saltokiak (Comiruña) enpresaren gardentasun-ataria Animsa Animsa Asociación Navarra de Informática Municipal SAren gardentasun-ataria Gayarre antzokia Gayarre antzokia Gayarre antzokiaren gardentasun-ataria Haur Eskolen Erakunde Autonomoa Haur Eskolen Erakunde Autonomoa...Iruñeko Udalak parte hartzeko prozesua abiatu du Iruñean Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako I. Plana egiteko
plan de normalización lingüística Ekainean abiatu zen Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako I. Plana (2027-2031) egiteko prozesua, eta xede du udal-administrazioan eta herritarren artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzea, hizkuntzaren gutxitze-prozesuari buelta emateko, betiere Nafarroako lege-esparrua eta esparru soziolinguistikoa aintzat hartuta. Tresna horrek hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko errespetua bermatzea du helburu, euskara...Iruñeko Udalak polen-arriskuari buruzko informazio-zerbitzua aktibatu du berriz aste honetan
polen Iruñeko Udalak polen-arriskuari buruzko informazio-zerbitzuari ekin dio berriz aste honetan. 5.000 lagun baino gehiagori igorri zaio urtarrilaren 30etik otsailaren 5era bitarteko polen-aurreikuspena Iruñean: informazio eguneratua jasotzen dute mugikorretan, Whatsapp, SMS edo helbide elektroniko bidez. Aurreikuspena eskuragarri dago webgunean , Udalaren sare sozialetan eta hiri osoan banatuta dauden pantaila...Hainbat diziplinatako hogei bat artistak emakumeek artean duten rolari buruzko hausnarketa proposatzen dute ‘Emakumeen genealogiak Pilar Citoler bilduma berrian’ erakusketaren barruan
Emakumeen genealogiak Pilar Citoler bilduma berrian erakusketan hogei bat artistaren lanak egonen dira ikusgai; Aragoiko bildumazalearen bost hamarkada baino gehiagoko iruditeria artistikoaren berrirakurketa feminista proposatzen dute obrek. Oro har, erakusketak hausnarketa bat proposatzen du: emakume bildumagile baten begiradak nola alda ditzakeen oraintsuko artearen kontakizunak, hala, bildumazaletasuna ez da soilik gustu...Iruñeko Udalak 11.000 telefono-zenbaki inguruz osatutako datu-base bat dauka uholde-arriskua dagoenean herritarrei SMS bidez abisua emateko
sms Iruñeko Udalak uholde-arriskua dagoenean SMS bidez abisatzeko alerta-sistema bat dauka 2009az geroztik. Doako zerbitzua da, eta herritarrek izena eman besterik ez dute egin behar, www.pamplona.es/eu , https://policia.pamplona.es webguneen edo 010 – 948 320 100 telefonoaren bidez. Iruñeko Udalak datu-base bat dauka alerta-sisteman izena eman duten 10.919 telefono zenbakiekin....Arrotxapeko Auzo-foroa ostegun arratsaldean eginen da Juslarrocha Civivoxean
Beste Auzo-foro bat eginen dute ostegunean Arrotxapean. 18:30ean hasiko da Juslarrocha Civivoxean, eta, aurretik, Haurrendako Foroa eginen dute La Carbonilla zentro komunitarioan. Arrotxapeko Auzo-foroan Endika Alonso Irisarri auzoko zinegotzia, Aitziber Campión Ganboa Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria eta hainbat alorretako udal-langileak izanen dira. Auzo-foroan bizilagunek eta gizarte-eragileek, elkarteek...