2026 erakusten - 2040@guztira
Iruñeko Udalak ‘Iruña zaharreko kontuak’ liburua argitaratu du, Juan José Martinena historialariak gure hiriari buruz idatzi duen laugarren artikulu-sorta
Iritsi da liburu-dendetara ‘Iruña zaharreko kontuak’, Iruñeari buruzko historia txikiak biltzen dituen liburu berria, Juan José Martinena Ruiz egilearen eta Iruñeko Udalaren arteko elkarlanaren emaitza. Hauxe dibulgazio-bilduma baten laugarren liburukia da, eta, aurreko hirurek bezala, gure hiriko eta haren elementuetako alderdi ezagunak eta ez hain ezagunak biltzen ditu...Udalak 993.000 euro inbertituko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako zazpi ikastetxe publikotan komunak eraberritzeko, leihoak aldatzeko eta espazio berriak egokitzeko
Lanak egiteko zazpi proiektu hiriko zazpi ikastetxe publikotan. Iruñeko Udalak lau kontratu lizitatuko ditu datozen asteetan, guztira ia milioi bat euroko aurrekontuarekin (zehazki 993.000 euro), lanak ekainean abiatzeko asmoz, behin ikasturtea amaitutakoan. Lanak San Frantzisko, San Juan de la Cadena, Sanduzelai, Hegoalde, Amaiur, Iturrama eta Gª Galdeano ikastetxeetan...Txantreak Doneztebe, Lesaka, Elo, Etxarri-Aranatz eta Mendigorria kaleen berrurbanizazioa estreinatu du, Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Mankomunitateak finantzatuta
Txantrea auzoko hego-ekialdeko eremuak urbanizazio berria estreinatu du Mendigorria, San Cristóbal, Etxarri Aranatz eta Elo kaleen arteko koadrantean sei hilabetetan egindako obrak amaitu ondoren. Aurrekontua 2.044.469,66 eurokoa izan da, eta Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako gobernuak -Tokiko Inbertsio Planaren bidez (TIP) 1.123.103 euro jarrita - finantzatu dute. Gaur...Apirilaren 30ean amaituko da epea Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko
libro Apirilaren 30ean amaituko da epea Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko. Lehiaketak 6.800 euro banatuko ditu saritan eta, batez ere, lan irabazleen hedapena bultzatuko du www.letrajoven.com eta www.letragaztea.com webguneen bidez. Gune horretan bertan oinarriak osorik kontsultatu daitezke. Poesia eta narrazio laburra dira deialdiko modalitateak, gaztelaniaz eta euskaraz....Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako Literaturako Eskola Lehiaketaren edizio berrirako deia egin da, ipuin eta komiki modalitateetan
estudiante escribiendo Apirilaren 30ean bukatuko da epea Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako Literaturako Eskola Lehiaketaren edizio berrirako lanak aurkezteko. Lehiaketaren xedea da Iruñean erroldatuta dauden 6 eta 14 urte bitarteko haurrek edo haien ikastetxea Iruñean duten ikasleek egindako lanik onenak saritzea. Lehiaketak bi modalitate ditu,...Amaitu da 2006an hasitako Arrosadia-Lezkairuko hirigintza-garapena, 194 milioi euroko inbertsioa eduki duena, aurreikusitakoa baino 32 milioi gutxiago
Iruñeko Udalak amaitu du 2006an hasitako Arrosadia-Lezkairu auzo berriko hirigintza-garapena 1.766.294 m 2 -ko espazioan eta 194 miloi euroko inbertsioa eduki duena, hasiera batean aurreikusitakoa (227 milioi) baino 32 milioi gutxiago. Gasturik handienak izan dira lanen kostua, 118 milioi, eta esparruan zeuden jarduera ekonomikoendako kalte-ordainak, 57 milioi euro....ETAk Iruñean eraildako Francisco Berlanga, Mª Cruz Yoldi, Antonio Conejo, Fidel Lázaro eta Manuel Lópezek omenaldi-plaka bana dute atentatuak izan ziren tokietan
Iruñeko Udalak eta ETAren Terrorismoaren Nafarroako Biktimen Elkarteak (ANVITE) gaur goizean gogora ekarri eta omendu dituzte Francisco Berlanga Robles, Mª Cruz Yoldi Orradre, Antonio Conejo Salguero, Fidel Lázaro Aparicio eta Manuel López González, ETAk hirian egindako atentatuetan erailak. Oroitzapen hori, aurreko astean beste lau biktimekin egin bezala, erailak...Edalontzi berrerabilgarria
2017az geroztik, edalontzi berrerabilgarriak banatzeko, jasotzeko eta garbitzeko sistema bat eskaintzen du Udalak sanferminetarako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako hiriko bestelako festa eta ekitaldietarako. Geroztik, ezarpena areagotzen joan da bai konplexutasunari dagokionez, bai lokal eta kolektiboen eskura jarritako edalontzien eta entitate parte-hartzaileen kopuruari dagokionez. imagen Zer da edalontzi berrerabilgarria?...Udalak oinezkoen pasabideak Mugikortasunari buruzko Ordenantzara egokitzeko lanak amaituko ditu, horietako 526n jarduketak eginez, 900.000 euroko inbertsioarekin
Iruñeko Udalak aurten bukatuko ditu oinezkoen pasabideak Mugikortasun Ordenantzara egokitzeko lanak, segurtasun-arauak betetzen ez dituzten 526etan jarduketak eginez, 900.000 euroko inbertsioarekin. Ekimen hau, Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak eta Patxi Fernández Alorreko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duten bezala, Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeek lortutako aurrekontu-akordioaren barruan kokatzen...Aste Santuko lantegiak Ingurumen Hezkuntzako Museoan
Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Museoak haurrendako (6 eta 12 urte bitarte) lantegiak eskainiko ditu, doan, Aste Santuan. Saioak gaztelaniaz nahiz euskaraz izanen dira. Sor ezazu zure eguzki-sistema sistema solar Lantegi honen bidez, haurrek eguzki-sistemari lotutako sormen-tarte bat oparitzen ahalko diete euren buruei. Sorkuntzan askatasunez adierazteak bakoitzak bere baitan daraman...Udalak bat egin du igandean ospatzekoa den Arrazarengatiko Diskriminazioa Deusestatzeko Nazioarteko Egunarekin, erakusketa baten bidez
Iruñeko Udalak bat egin du igandean ospatzekoa den Arrazarengatiko Diskriminazioa Deusestatzeko Nazioarteko Egunarekin, erakusketa baten bidez Kondestablearen jauregian. Nazio Batuen Batzar Orokorrak martxoaren 21a aukeratu zuen 1960ko data beraren oroimenez, zeinean poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil baitzituen Hegoafrikako Sharpevillen egiten ari ziren manifestazio baketsu batean apartheideko...Udalak atari zabaleko 6 gimnasia-zirkuitu erabat berritu ditu tresna berriak instalatuta, adin guztietako erabiltzaileei begira
Iruñeko Udalak atari zabaleko 6 gimnasia-zirkuitu erabat berritu ditu hainbat ariketa egiteko aukera ematen duten tresna berriekin, udal-espazio horiek adin guztietako pertsonek erabili ahal izateari begira. Tresna berri gehienak 'kalistenia' modalitatearekin lotuta daude, eta kirolari gazteek bereziki erabiltzen dituzten elementuak dira. Udal-inbertsioa, guztira, 80.325,40 euro izan da. Berritutako...Pez Limbo konpainiak “Koxkak” antzezlana antzeztuko du, martxoaren 31n, asteazkenarekin; lan hau, IrriZiklo euskarazko umore-zikloaren barruan dago, eta duela bi aste geroratu behar izan zuten
Cartel IrriZiklo euskarazko umore-zikloa astebetez luzatuko da, martxoaren 31ra arte, asteazkenarekin, Pez Limbo konpainiaren “Koxkak” antzezlana taularatu ahal izateko, zeina joan den martxoaren 10ean geroratu behar izan baitzen. Data berri horretan ordutegia eta tokia mantenduko dira –19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan–, baita sarreren prezioa ere: 4 euro. Sarrerak www.laescueladeteatro.com webgunean ...Arrotxapeko softball-zelaiko lanen lehen fasea osatu da, eta uda baino lehen amaitzea aurreikusita dago, bateatzeko kaiolaren altuera eta argiztapena hobetu ondoren
Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak gaur goizean bisitatu ditu Arrotxapean egiten ari diren softball-zelaiko lanak. Urrian lizitatutako proiektuari dagozkion lanak amaiturik daude, barrutirako sarreraren inguruan sortutako berdegunea egonkortzea falta da soilik. Bateatzeko kaiola eta argiztapena hobetzea falta da. Bi hobekuntza horiek Navarra Suma eta PSN-ren aurrekontu-akordioan Auzoetan Jarduteko Planaren zuzenketa...Iruñeko Udalak ‘Adi gaituzu’ abiatu du, hiriko diskurtso publikoan 208.537 ahots txertatu nahi dituen informazio-kanpaina
Iruñean 208.537 pertsona daude. Eztabaida publikoa aberastera gonbidatuta dauden 208.537 ahots dira. Udalak ‘Adi gaituzu’ informazio-kanpaina prestatu du, gaztelaniaz eta euskaraz, adinez nagusiak diren eta hirian erroldatuta dauden Iruñeko herritar guztiek Herritar Aktiboen eta Kolektiboen Udal Erroldan alta eman ahal izateko. Informazio guztia biltzen duten 73.000 diptiko etxez-etxe...