Udalak atari zabaleko 6 gimnasia-zirkuitu erabat berritu ditu tresna berriak instalatuta, adin guztietako erabiltzaileei begira

Udalak atari zabaleko 6 gimnasia-zirkuitu erabat berritu ditu tresna berriak instalatuta, adin guztietako erabiltzaileei begira
Iruñeak atari zabaleko 27 gimnasia-zirkuitu ditu, oreka lantzen trebatzeko eta hainbat muskulu-multzo sendotzeko lagungarriak

 

 

Iruñeko Udalak atari zabaleko 6 gimnasia-zirkuitu erabat berritu ditu hainbat ariketa egiteko aukera ematen duten tresna berriekin, udal-espazio horiek adin guztietako pertsonek erabili ahal izateari begira. Tresna berri gehienak 'kalistenia' modalitatearekin lotuta daude, eta kirolari gazteek bereziki erabiltzen dituzten elementuak dira. Udal-inbertsioa, guztira, 80.325,40 euro izan da.

Berritutako 6 zirkuituak honako toki hauetan daude: Runa parkea; Juana García Orkoien plaza; San Kristobal kalea, Munduaren parkearen eta kiroldegiaren artean; Orvina 3. Multzoa; Luis Morondo kalea, eta Mendillorri. Horietatik gehienak 2006 eta 2008 artean jarri ziren; Luis Morondo kalekoa, berriz, 2020koa zen. Iruñeak atari zabaleko 27 gimnasia-zirkuitu ditu hiri osoan barna sakabanatuta. Jarri zen lehenengoa Runa parkekoa izan zen, 2006an.

Jarritako tresna berrietako batzuek eta aurretik zeudenak ordeztu dituztenak, gorputzaren pisua erabiltzen dute entrenamendu fisikoaren erdigune gisa. Orokorrean diseinu berriak dituzten ekipo finkoak dira, besteak beste, arraunak, stepak, bizikleta eliptikoak, jauzi-zaldiak eta ariketa abdominalak egiteko bankuak, sorbaldetarako prentsak, lemak, patinak, jasogailuak, ibiltzekoak, bolanteak eta eskalatzeko tresnak. Oreka lantzen trebatzea eta hainbat muskulu-multzo sendotzea xede dute, erabiltzaileen egoera fisikoa hobetzen lagunduz. Horrela, lantzen dira, orekaz gain, dortsalak, hankak, besoak, abdomena eta gerria, besteak beste.

Ariketa fisikoa sustatzea eta kirola eguneroko bizitzan txertatzea

Atari zabaleko gimnasioak berritzearen xedea da ariketa fisikoa eta hori atari zabalean egitea sustatzea, kirola eguneroko bizitzan txertatuz. Horrela, Jarduera Fisikoa sustatzeko Torontoko Gutuna betetzen da, zeinak 2010ean jada gomendatzen baitzuen hiri-diseinua lehenestea, kirolerako, jolaserako eta jarduera fisikorako aukerak eskaintze aldera, horretarako espazio publikoa erabiltzeko aukerak handituz, non adin eta trebetasun guztietako pertsonak fisikoki aktiboak izan baitaitezke.

Gimnasioetan elementu berriak sartzeaz gain, Udaletxea inbertitzen ari da atari zabaleko 23 gimnasia-zirkuituen eta hiriko hainbat tokitan dauden haurrendako 120 jolas-parkeen mantentze-lanetan, 777.000 euro 2020ko otsailetik 2023ko otsaila bitarte.

Enpresa esleipenduna arduratuko da horiek osatzen dituzten elementuak eta ezaugarriak zehazteaz, baita kasu bakoitzean erabili den segurtasun-zoladura mota zehazteaz ere. Txosten horrekin kontserbazio-, garbiketa- eta segurtasun-lanak programatzen dira zirkuitu bakoitzean, erabileraren, eguraldi txarraren edo ekintza bandalikoen ondorioz hondatutako piezak konponduz edo ordezkatuz. Garbiketari dagokionez, pintadak, orbanak eta heldulekuetan, eskudeletan, paneletan, zutoinetan eta beste elementu batzuetan pilatutako zikinkeria kentzeaz arduratzen da.

Gimnasia-zirkuituak, atari zabalean

  • TXANTREA
  • San Kristobal kalea, Ezkaba kiroldegiaren ondoan
  • Orvina 3. multzoa
  • Itza Zendearen parkea
  • Los Arcos kalea
  • Lakuntza eta Huarte Arakil kaleak
  • Auzotegi plaza
  • Morea parkea
  • ERMITAGAÑA
  • Axular plaza
  • Yamaguchi parkea
  • Jose. M. Iribarren ikastetxearen patioa
  • Azaroaren 25aren pasealekua
  • LEZKAIRU
  • Alfredo Landa parkea
  • Emakumeen parkea
  • Berdintasun plaza
  • Milagrosa
  • Alfredo Floristán plaza
  • Mendaur Mendiaren kalea
  • ARROTXAPEA
  • Runa parkea
  • San Pedro Multzoa
  • SANDUZELAI
  • Juana García Orcoyen plaza
  • BUZTINTXURI
  • Paderborn parkea
  • MENDILLORRI
  • Kirol-eremuetatik hurbil
  • AZPILAGAÑA
  • Luis Morondo kalea, 8
  • ETXABAKOITZ
  • Nicasio de Landa ikastetxearen atzealdean
  • ITURRAMA
  • Konkordia plaza
  • ALDE ZAHARRA
  • Santa Ana plaza
  • DONIBANE
  • San Roke eta Erreginaren aldapa kaleak
¿Te ha sido útil esta página?