Edalontzi berrerabilgarria

2017az geroztik, edalontzi berrerabilgarriak banatzeko, jasotzeko eta garbitzeko sistema bat eskaintzen du Udalak sanferminetarako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako hiriko bestelako festa eta ekitaldietarako. Geroztik, ezarpena areagotzen joan da bai konplexutasunari dagokionez, bai lokal eta kolektiboen eskura jarritako edalontzien eta entitate parte-hartzaileen kopuruari dagokionez. 

imagen

 

Zer da edalontzi berrerabilgarria?

Edalontzi berrerabilgarria alternatiba egokia da erabili eta botatzekoaren aldean; izan ere, askotan, ezin dira erabili ohiko edalontziak, kristalezkoak, jende-kontzentrazioa dela eta. Hartara, ez da hondakinik sortzen, eta ez da hainbat baliabide natural kontsumitzen erabilera bakarreko produktuak egiten.

Zertan datza proposamen hau?

imagen

 

Edalontzi berrerabilgarriarekin, bezeroak euro bat ordaintzen du ontziagatik fidantza edo berme gisa, edariaren prezioari gehituta. Edalontzi berrerabilgarria bueltatzen duenean, euroa atzera itzultzen zaio. Ondoren, edalontzia garbitu eta berriro erabil daiteke, kristalezko ontziekin egiten den bezala. Sistemaren funtzionamendurako garrantzitsua da edalontzia bueltatzea, ez edalontzien bilduma egitea edo kalean uztea, keinu horrek ontzi gehiago egin behar izatea dakarrelako.