Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Museoak haurrendako (6 eta 12 urte bitarte) lantegiak eskainiko ditu, doan, Aste Santuan. Saioak gaztelaniaz nahiz euskaraz izanen dira.
Sor ezazu zure eguzki-sistema
Lantegi honen bidez, haurrek eguzki-sistemari lotutako sormen-tarte bat oparitzen ahalko diete euren buruei. Sorkuntzan askatasunez adierazteak bakoitzak bere baitan daraman artista galaktikoaren esentzia sortaraziko du. Eguzki-sistema bereziaren katalogoa egiteko aukera izanen dute, eta ikertzaile handi gisa, aurkitzen dituzten planetei izena emanen diete.
- Nori zuzendua: 6 eta 12 urte bitartekoei
- Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Ordutegia: 10:30 – 12:30
- Datak:
- apirilak 20, asteazkena (euskaraz)
- apirilak 21, osteguna (gaztelaniaz)
- Izaskun Robledoren eskutik, arteterapeuta eta hezitzailea
- Izen-emateak, 010 edo 948 948420100 telefonoetan
Jostailu-trukea
Azoka txiki honen xedea trukea sustatzea da eta, horrela, berrerabilpenari bulkada eman, kontsumoaren aurrean bestelako aukerak eskaini eta jostailuen bizitza luzatu.
- Data: apirilak 22, ostirala
- Ordutegia: 11:30 – 13:00
- Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- Haurrendako, helduek lagunduta