871 erakusten - 885@guztira
Denbora, teknologia zein grabaketa eta irudiaren ondoko proiekzio atzeratua, horra Josu Rekalderen proposamena arte-hausnarketarako, Non ote dago oraina? erakusketan
Non ote dago oraina? du izenburua Ziudadelako Labean asteazkenean estreinatuko den instalazioak. Josu Rekalde artistak ikusleei denborari buruzko hausnarketa proposatzen die, teknologia erabiliz, erakusketako ikusleen grabaketa eta ondorengo erreprodukzio atzeratua egiteko metodo xume batez. Proiektua, irailaren 8a arte ikusgai, Laberako berariaz pentsatu da, gune zilindrikoan erakusteko. Jorge Urdánoz Kultura eta...Animazioa, abentura, musikala edo komedia... berriro Iruñean daude Zinema-gauak, hiriko hainbat gune publikotan
Datorren astelehenean zinema-gauak itzuliko dira Iruñeko 10 gune publikotara. 20 filmez itzuli ere; horietako bost euskaraz izango dira, eta abuztuaren 30a arte proiektatuz joango dira, astelehenetik ostiralera, beti 22:00etan hasita. Programatutako filmetako zortzi animazio-filmak dira, komedia, drama, abentura eta musikalez gain. Horien guztien artean, adin guztietarako sailkapen zabala jasotzen da....Haurrendako proposamenak, Iruñean barnako ibilbide bat, Yamaguchi parkerako irteera bat eta ihes-joko bat Taconeran, udako bisita gidatuetan
Iruñeko Udalak eta hiriko turismo-enpresek antolatu duten bisita gidatuen programazioak bisita gidatu tematikoen hainbat mota eskaintzen ditu, kanpokoei zein tokikoei ondarearen, historiaren eta berdeguneen sekretuak erakusten dizkietenak. Batik bat familientzat direnez, haurrentzat berariaz prestatutako batzuk ere badaude. Adibidez, ostegunean, abuztuak 8, Parkeen esploratzailea zikloa amaituko da, Yamaguchirako bisita batez, gaztelaniaz...Lehen aldiz Iruñean, eVenti Verticali konpainia italiarrak Quadro on wall aurkeztuko du, ikuspegi-jolasa oinarri duen lana, Harresiak dantzan ikuskizunen barruan
Ostiralean, abuztuak 9, eVenti Verticali konpainia italiarrak Quadro on wall aurkeztuko du, lehen aldiz Iruñean; ikuskizunean, lau dantzari harresiko horma-atalean mugituko dira jauzi akrobatikoak eta airean mantendutako hegaldiak eginez, plano horizontalak eta bertikalak nahasten dituen ikuspegi-jolasean murgilduz. Horrela, eVenti Verticalik Guadalupeko bastioiko horma-atala 90°-z biratutako agertoki bilakatuko du, non dantzariak...Ostegunean, abuztuak 1, aparkatze arautua itzuliko da, eta eremu urdinetan, laranjatan eta gorrietan tarifak ordaindu beharko dira
Aparkatze arautua, eremu urdina delakoa, abuztuaren 1etik aktibatuko da, ostegunetik. Sanferminak igarota uztailaren 15etik egondako geldialdiaren ostean, zerbitzua indarrean dago berriro, eta martxan, hirian zedarritutako eremua zer koloretakoa izan (urdina, laranja, gorria edo berdea) eta horri dagozkion ohiko ordutegi, tarifa eta berezitasunekin bat. Aparkatze arautuak astelehenetik ostiralera funtzionatzen du,...Zazpi plan doan, gazteentzat, datorren astean: Gaztediaren Etxeko arratsaldeetan eta, orain gainera, Mendillorri eta Buztintxuriko Zentro Komunitarioetan, asteartean eta ostegunean
Datorren astean Gaztediaren Etxeak doako zazpi plan eskainiko ditu: bost Zangoza kaleko 30eko instalaziotan, astelehenetik ostiralera (19:30 – 21:00), eta gainerako biak Mendillorri (Sarriguren kontzejuaren k., 3) eta Buztintxuriko Zentro Komunitarioetan (Víctor Eusa kalea, 1). Auzo horietan jarduerak asteartean (18:30 – 20:00) eta ostegunean (10:00 – 11:30) izango dira, hurrenez...Ekainaren 17an bukatuko da irabazi asmorik gabeko entitateek diru-laguntzak eskatzeko epea, 2019an gazteei zuzendutako proiektuak edo jarduerak egiteagatik
Ekainaren 17an bukatuko da Iruñeko irabazi asmorik gabeko entitateek diru-laguntzak eskatzeko epea, irabazi asmorik gabeko entitateendako deialdian, 2019an gazteei zuzendutako proiektuak edo jarduerak egiteko. Laguntzek honakohelburu hauek dituzte: hiriko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzea eta, antolatzeko gaitasuna zein autonomia indartuz, gizarte-bizitzan duten parte-hartzea finkatzea. Gazteei zuzendutako edo gazteek antolatutako jarduerak...Iruñeko Udalak turismo-materiala berritu du goi-denboraldia iristearekin batera, hiria erakargarri egiten duten gakoak nabarmenduz
Iruñeko Udalak turismo-material berria sortu du, hala orokorrak nola berariazkoak, goi-denboraldiaren hasierari begira. 168.000 liburuxka eta 38.000 plano inprimatu dira. Guztira, 206.000 informazio-ale; Iruña askoz gehiago da izenburupean, sei eduki ezberdin jasotzen dituzte, eta sei hizkuntzatan. Turismo Bulegoan eta hiriko hoteletan daude eskuragarri; eta www.pamplona.es/turismo (mapak eta planoak) webgunetik deskarga...Iruñeko Udalak aintzatespena eman die Lecxit programaren III. edizioan Lehen Hezkuntzako haurrei irakurmena hobetzen lagundu dieten 51 boluntarioei
Guztira 51 boluntariok hartu dute parte Lecxit udal-programaren hirugarren edizioan, Lehen Hezkuntzako haurrei irakurmena hobetzen laguntzea helburu duela. Iruñeko Udalak 39 emakume eta 12 gizonen lan altruista aintzatetsi nahi izan du 2018–2019ko ikasturte honetan egindako lana eskertzearren diplomak emanez. Gainera, Udalak ekimeneko beste protagonistak ere aintzatetsi nahi izan ditu: bai...Zazpi egun geratzen dira herritarrek erabaki dezaten sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen: La Pamplonesak ala Luis Sabalza Osasunako lehendakariak
Dagoeneko 5.682 lagunek bozkatu dute, horrela 2019ko sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen hautatzeko erabakian parte hartuta. Gehienez ekainaren 10 arte, Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek bi hautagaitzen artean hautatu ahal dute. Batetik, La Pamplonesa musika-banda eta, bestetik, Osasunako lehendakaria, Luis Sabalza. Bi proposamenak Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek igorri zizkioten Alkatetzari....Petti, Olatz Salvador, Rolan Garces, Maite Larburu, Maddi Zubeldia, Xabier San Sebastian eta Peio Ospital izango dira 2019ko Kantu eta Hitzan
Kantu eta Hitzaren aurtengo edizioak Iruñera ekarriko du berriro euskarazko musikaren gaur egungo hainbat ordezkari bilduko dituen programazioa: Petti, Olatz Salvador, Rolan Garces, Maite Larburu, Maddi Zubeldia, Xabier San Sebastian eta Peio Ospital. Formatu txikiko zazpi kontzertu izango dira, musika-estilo askotarikoak, artistek beren azken lanak ezagutarazteko emango dituztenak. Ostegunean, maiatzak...Mugak, naturalaren eta gizarte-eraikuntzaren arteko kontzeptua; horixe da Amaia Molinet lodosarraren ikerketa bisualaren ardatza
Gaurtik, maiatzak 10, eta ekainaren 30a arte, Ziudadelako Bolborategian ikusgai egongo da Amaia Molinet sortzaile lodosarraren Baliteke Lurrak sortu aurretik bezalakoa izan nahi izatea erakusketa. Proposamena mugaren tentsioa arakatzen duen argazki- eta bideo-erakusketa da. Izan ere, azken urteetako lanaren ardatzetako bat lurraldetasuna izan du, nortasun-ikur gisa, eta horri lotu dizkio...Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute
Udalak eta Euskaltzaindiak 12.000 euroko diru-laguntza izenduna emateko hitzarmena sinatu dute, Osoko Bilkurak joan den otsailean onetsitakoarekin bat. Aritz Romeo Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena, aurtengo abenduaren 31 arte indarrean egonen dena. Hitzarmen horren bidez, Euskaltzaindia Iruñeko Udalari aholkularitza emateko...Iruñeko Udalak Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu du gaur, elkarbizitza eta pluraltasunaren alde lan egiten duten kolektibo eta elkarteekin batera, jai-giroan topa eginez
Iruñeko Udalak, gaur –maiatzak 21–, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu du, arlo honetan lan egiten duten kolektibo eta elkarteekin batera, jai-giroan, topa eginez. Iruñeko Kultur Aniztasunaren Foroko kide diren entitateak Udaleko ordezkariekin batera izan dira Kondestablearen jauregiko patioan egin den ekitaldi sinbolikoan. Brindis horren bidez Udalak balioa eman...Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko beste 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak onetsi dira
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak goizeko saioan onetsi ditu Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko beste 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak. Lau lanpostuak funtzionario-araubidekoak eta B mailakoak dira. Lanpostuetarako bi deialdietan banaketa bera egin da: lanpostu bat txanda irekikoa da eta bestea igoera txandakoa, eta baterako nahitaezkoa da euskara jakitea,...