Gaur, astelehena, Buztintxuriko Erraldoien plazan ‘Eraitsi SL’ euskarazko kale-antzerkiko ikuskizuna eginen da ‘Kultura plazaz plaza’ zikloaren barruan

Gaur, astelehena, Buztintxuriko Erraldoien plazan ‘Eraitsi SL’ euskarazko kale-antzerkiko ikuskizuna eginen da ‘Kultura plazaz plaza’ zikloaren barruan
Musika izanen da protagonista asteazken eta ostegunean, Jumelage taldearen kontzertuari eta Vibra-tó duoaren instrumentu exotikoei esker, hurrenez hurren
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Aste honetan, Buztintxurin, Kultura plazaz plaza programa eginen da, Civivox sarearen programazioaren aurtengo berritasuna kultura hiriko hainbat plazetara eramateko. Lehenengo edizio honetan, Lezkairu, Buztintxuri eta Txantrea izanen dira adin guztietarako antzerki- eta musika-proposamenen agertoki, euskaraz zein gaztelaniaz, abuztuaren 22ra arte. 

Gaur arratsaldean, 20etan, Eraitsi SL antzezlana eginen da Buztintxuriko Erraldoien plazan,  Goitibera antzerki-taldearen eskutik. Antzezlana euskaraz eginen da eta espazio publikoari eta jolasari buruzko hausnarketa da. Langile batzuk plaza eraistera doaz 'Basque Culture Exhibition Forum’ mega-egitura eraikitzeko, baina ez dago argi beren helburua lortzeko gai izanen diren.

Asteazkenean, 20etan, Jumelageren kontzertua eginen da, rumbaren berezko urratua eta ahots berezi eta hautsiak uztartzen dituen Julen Cabak eta Elhijodelsastrek sortutako musika-proiektua. Taldeak duela urtebete aurkeztu zuen bere lehen EPa, bandaz grabatutako lau abesti propioz osatua, eta bigarren lana prestatzen ari dira. Asteazkeneko proposamena inguruarekin egindako inprobisazio hutsa da, energia-trukea, abesti propioak eta Juanito Makandé edo Astolaren soinuak ardatz hartuta.

Ostegunean, 19.30etan, beste kontzertu bat izanen da protagonista Buztintxurin, baina kasu honetan instrumentu exotikoak erabiliko dituzte. Joaquín Sánchez Gilek eta Miguel Guinea Díazek osatzen duten Vibra-tó duoak estreinako aldiz eskainiko du ikuskizun hori Nafarroan, konposizio propioak eta munduko folkloreko musikak uztartuz eta eguneroko bizitzako objektuak benetako musika-tresna bihurtuta: milaka urteko melodiak ateratzen dituzten palak, ureztagailuak jazz klabean, gitarra eta pandero bihurtutako latak, botilak, inbutuak, orraziak, tutuak... 

Hurrengo astean, abuztuaren 25etik 31ra bitarte, Txantrean eginen da Kultura plazaz plaza zikloa, Ezkaba plazan, eta honako ikuskizunak ikusteko aukera izanen da: Dale Ramón!! Trapu Zaharra antzerki-taldearen kale-antzerkia, abuztuaren 20an (asteazkena), 19:30ean; Demodé Quartet taldearen Demode 4 sobre ruedas kontzertu ibiltaria, 19:30ean abuztuaren 21ean (osteguna) eta abuztuaren 22an (ostirala), 20:00etan, Naxker taldearen euskarazko errepertorioa duen kontzertuarekin amaituko da zikloa.

KULTURA PLAZAZ PLAZA
BUZTINTXURI Erraldoien plazan (Buztintxuriko pasealekua)
•    Abuztuak 11, astelehena, 20etan: Eraitsi SL. Goitibera antzerki-konpainiaren eskutik. Kale-antzerkia (euskaraz)
•    Abuztuak 13, asteazkena, 20etan: Jumelage musika-proiektuaren kontzertua 
•    Abuztuak 14, osteguna,19:30etan: Vibra-tó. Kontzertua ezohiko instrumentuekin (estreinaldia Nafarroan)

 

¿Te ha sido útil esta página?