Datorren ostegunean eginen dute Iturramako auzo-eztabaidagunea, 18:30ean, Civivoxeko ekitaldi-aretoan

Datorren ostegunean eginen dute Iturramako auzo-eztabaidagunea, 18:30ean, Civivoxeko ekitaldi-aretoan
Zabalik dago Mendillorriko eztabaidagunerako proposamenak eta iradokizunak aurkezteko epea: datorren astean izanen da, auzoko Civivoxean
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Datorren ostegunean eginen dute Iturramako auzo-eztabaidagunea, 18:30ean, auzoko Civivoxean, eta han izanen dira Javier Leoz Sanz auzoko zinegotzia eta Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako zinegotzia. Txikien Foroa 17:00etatik 19:00etara eginen dute, Iturrama Ikastetxe Publikoan, eta eztabaidagunearen amaieran aurkeztuko dituzte auzoko txikienek ateratako ondorioak. Saioa zuzenean ikusten ahalko da ‘Participa Pamplona’ Youtubeko kanalean.

Hainbat udal-zerbitzu aurkeztuko dituzte eztabaidagunean: besteak beste, Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa, Plaza On zerbitzua (Iruñeko boluntarioen sarea), Gaztediaren etxea eta Kirol- eta gizarte-errezeta. Proiektu komunitarioak ere izanen dituzte hizpide, hala nola Iturrama-Donibaneko energia-komunitatea.

Auzo-eztabaidagunea egiteaz gain, Hiri Markaren (Pamplona=bagara-Iruña=de verdad) erakusketa egonen da ikusgai Iturramako Civivoxean, baita Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere. Asteartean ibilaldi bat egin zuten auzoan barrena, eta San Joan Bosco Zentro Komunitarioa, Atariandia elkartea eta Amaiur Ikastolara joateko eskolarako bide seguruak ikusi zituzten. Gaur arratsaldean, berriz, Iturraman Kantuz saioa eginen dute, 19:00etatik aurrera: Félix Huarte plazatik abiatuko dira (Civivoxaren ondoan dago).

Auzo-eztabaidaguneetan entzumen urritasuna dutenendako irisgarritasuna bermatzen da: horretarako, zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dituzte. Hala, entzumen-urritasuna dutenek ere aukera dute eztabaidagunera joan eta modu aktiboan parte hartzeko. Entzumen-irisgarritasuna Eunate eta Asorna elkarteek bermatzen dute.

Hurrengo eztabaidagunea, Mendillorrikoa
Mendillorrin izanen da hurrengo eztabaidagunea, otsailaren 27an, ostegunarekin, eta zabalik da jada herritarrek ekarpenak, galderak eta iradokizunak egiteko epea. Otsailaren 24ra arte aurkezten ahal da aurkeztu beharrekoa,  Erabaki Iruña webgunean edo  foros@pamplona.es helbide elektronikora idatzita. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Zentro elkarlanerako gunearen telefonora: 948 420 266.

Mendillorrin ere Hiri Markaren  erakusketa jarriko dute Civivoxean, eta Udalak 2025erako prestatutako beste egitasmo batzuk ere jarriko dituzte ikusgai: otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitartean ikusten ahalko da erakusketa. Hilaren 25ean, asteartearekin, ibilaldi bat eginen dute auzoan barna: 17:30etik 18:30era bitartean izanen da, eta Mendillorriko Civivoxetik abiatuko dira, Kemendi izeneko auzoko  energia-komunitateko kideekin batera. Handik Antzara Zentro Komunitariora joanen dira, eta zentroan egiten dituzten jardueren berri jakinen dute; erretiratuen elkartean ere izanen dira, Amokain Jaurerriaren kaleko 6.ean. Hilaren 26rako, berriz, asteazkena, antzerki-emanaldi bat antolatu dute Mendillorriko Civivoxeko ekitaldi-aretoan: La vida perdurable (Betiereko bizitza).

Auzo-eztabaidagunearen osagarri dira jarduera horiek guztiak: Mendillorriko Civivoxean elkartuko dira, 18:30ean, eta zenbait udal-zerbitzu aurkeztuko dituzte, hala nola Bitartekaritza Komunitarioko Bulegoa, Plaza On (Iruñeko boluntarioen sarea) eta Gaztediaren Etxea. Eztabaidagunean izanen dira Txema Mauleón Echeverria auzoko zinegotzia eta Aitziber Campión Ganboa Herritarren Partaidetzako zinegotzia. Txikien Foroa 17:00etatik 19:00etara eginen dute, Civivoxean bertan, eta eztabaidagunearen amaieran aurkeztuko dituzte auzoko txikienen ondorioak.


ITURRAMAKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

Otsailak 17 - 24:
Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Iturramako Civivoxean

Otsailak 18, asteartea:
Ibilaldia auzoan barna. 17:30etik 18:30era. San Joan Bosco Zentro Komunitariotik abiatuko dira, San Joan Bosco kaleko 15. zenbakitik, eta besteak beste, Atariandia elkartea bisitatuko dute, eta Amaiur Ikastolara joateko bide seguruetan barna ibiliko dira

Otsailak 19, asteazkena:
Iturrama Kantuz saioa, 19:00etan. Kalean izanen da, Civivoxaren ondoko Félix Huarte plazan hasita

Otsailak 20, osteguna:
Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Iturramako Civivoxean (hitzaldi-aretoan)
Txikien Foroa: 17:00etatik 19:00etara, Iturrama Ikastetxe Publikoan



MENDILLORRIKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

Otsailak 24 – martxoak 3:
Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Mendillorriko Civivoxean

Otsailak 25, asteartea:
Ibilaldia auzoan barna. 17:30etik 18:30era, Mendillorriko Civivoxetik abiatuta, Kemendi auzoko energia-komunitateko kideekin. Handik Antzara Zentro Komunitariora joanen dira, eta zentroan antolatzen dituzten jardueren berri jakinen dute; gero erretiratuen elkartea bisitatuko dute, Amokain Jaurerriaren kaleko 6.ean.

Otsailak 26, asteazkena:
Antzerkia: La vida perdurable (Betiereko bizitza), 19:30ean, Mendillorriko Civivoxean.

Otsailak 27, osteguna:
Auzo-eztabaidagunea: 18:30ean. Mendillorriko Civivoxean (ekitaldi-aretoan)
Txikien Foroa: 17:00etatik 19:00etara, Mendillorriko Civivoxean

 

¿Te ha sido útil esta página?