Flamenko erritmoak entzunen ditugu asteburu honetan ere Udaletxeko balkoietan, Ezpeletaren jauregian eta Kondestable Civivoxean

Flamenko erritmoak entzunen ditugu asteburu honetan ere Udaletxeko balkoietan, Ezpeletaren jauregian eta Kondestable Civivoxean
Tomatito Udaletxetik arituko da larunbatean, Flamenco On Fire jaialdiaren hamabigarren edizioan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Udaletxean, Ezpeletaren jauregian eta Kondestable Civivoxean, igandera arte, herritarrei arte flamenkoa erakutsiko zaie, Iruñeko Udalak Flamenko On Fire jaialdiarekin duen lankidetzari esker. Balkoiak eta patioak kantuari zabaldu zaizkio, helduek, txikiek eta gazteek flamenkoaz zuzenean gozatzeko aukera izan dezaten. 

Jaialdiaren hamabigarren edizioan José Fernández Torres, Tomatito, Udaletxeko balkoietan arituko da. Camarónekin batera aritu zen, Arte Ederren arloko Merituen Urrezko Domina jaso zuen 2016an, eta gitarrarekin duen trebetasuna erakutsiko die 12:00etan Udaletxe plazara bertaratzen direnei. Hurrengo egunean Fernando Canela aterako da balkoira, Alfredo Lagos gitarra-jotzaileak lagunduta. Hiriaren erdigunean bertan eta altueran dagoen agertokia, zalantzarik gabe, 2014an abiatu zen jaialdiaren proposamenik errotuenetarikoa da.

Hala ere, balkoiez gain, Udalak beste gune eder batzuk lagatzen ditu, hala nola, Ezpeletaren jauregiko patioa eta Kondestablearen jauregia. Bi gune horietan, arratsaldez eginen dira kontzertuak. Musika-proposamena Kondestablen hasiko da, 18:30ean. Ostiralean, Daniel Casaresen txanda izanen da, eta asteburuan berriz, David Cerreduela eta Alfredo Lagos arituko dira, hurrenez hurren. Ezpeletaren jauregiko agertokian, ostiralean Manuel de la Tomasa eta David de Arahal arituko dira; larunbatean Esmeralda Rancapino, Nono Reyes gitarra-jotzailearekin batera, eta igandean, zikloari amaiera emateko, José Canela, Nono Reyesen gitarraren erritmoan.

Horien aurretik, dagoeneko La Macanita eta Duquende izan dira udaletxeko balkoietan; Miguel Vargas eta José Antonio Rodríguez, Kondestablen, eta Agujetas Chico eta Ismael de la Rosa ‘El Bola’, Ezpeletaren jauregian. 

Gazteenak flamenkoaren, kantuaren eta gitarraren mundura erakartzeko xedez, Kondestable Civivoxean, igandearekin, 12:30ean, gitarrako hastapen-lantegi bat eginen da, instrumentua eta bere soinua gertutik ezagutu eta lehen akordeak jotzeko. 


FLAMENCO ON FIRE. UDALAREN PROGRAMAZIOA

  • Udaletxeko balkoietatik. 12:00etan.

    • Abuztuak 30, larunbata: Tomatito

    • Abuztuak 31, igandea: Fernando Canela eta Alfredo Lagos

  • Kondestable Civivoxean. 18:30ean.

    • Abuztuak 29, ostirala: Daniel Casares

    • Abuztuak 30, larunbata: David Cerreduela

    • Abuztuak 31, igandea: Alfredo Lagos

  • Ezpeletaren jauregian: 19:45ean.

    • Abuztuak 29, ostirala: Manuel de la Tomasa eta David de Arahal

    • Abuztuak 30, larunbata: Esmeralda Rancapino eta Nono Reyes

    • Abuztuak 31, igandea: José Canela eta Nono Reyes

  • Beste jarduera batzuk

    • Javier Fergoren erakusketa. Abuztuaren 26tik 31ra, Kondestable Civivoxean. 

    • On Fire Kids. Abuztuaren 31n, Kondestable Civivoxean, 12:30ean. Esperientzia didaktiko, ludiko eta sentsoriala, gazteak gitarrarekin lotzeko.

¿Te ha sido útil esta página?