Iruñeko Udalak hiri-kontribuzioaren gaineko zergaren hobari bat eskainiko du 2025ean.
Errenta-tarteen araberako kuotaren % 90era bitarteko hobaria emanen zaie etxebizitza ohikoan bizi diren familia ugariei, familia gurasobakarrei edo gurasobakartasun-egoeran dauden familiei, bai eta kotizaziorik gabeko pentsioak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei ere.
Nola sartu
Eskatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 31ra
Nola eskatu:
- Online: esteka honetan
- Aurrez aurre: udal-erregistroetan. Beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea esteka honetan edo 010 telefonoan (948420100 telefonora mugikor bidez edo Iruñetik kanpo deituz gero).

INFORMAZIOA
Baldintzak:
- Hobaria eskatzen den etxebizitzan erroldatuta egotea
- Higiezin osoaren edo higiezinaren ehuneko jakin baten jabe izatea
- Tributu-betebeharren ordainketa egunean izatea
- Familiaren diru-sarrerek ezin dute izan lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino handiagoak
Hobariaren ehunekoa:
Familia-errentaren araberakoa
- Lanbide arteko gutxieneko soldata bat baino gutxiagoko errentek: % 90eko hobaria
- Lanbide arteko gutxieneko soldata baten eta halako biren arteko errentek: % 60ko hobaria
- Lanbide arteko gutxieneko soldata halako bi eta halako hiruren arteko errentek: % 20ko hobaria
- Lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiru eta halako lauren arteko errentek: % 10eko hobaria
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Familia ugariak, familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun-egoerako familiak
- Eskabide orokorra
- Familia ugariaren edo familia gurasobakarraren ziurtagiria
- Familia-unitateko kide guztien azken PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Halakorik izan ezean, PFEZaren aitorpena egitera behartuta ez egoteari buruzko Foru Ogasunaren agiria edo zinpeko adierazpen bat, familiak izandako diru-sarrera gordinei buruzkoa
Kotizaziorik gabeko pentsioak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak jasotzen dituztenak
- Eskabide orokorra
- Kotizaziorik gabeko pentsioak, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera emateko ebazpena
- Familia-unitateko kide guztien azken PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Halakorik izan ezean, PFEZaren aitorpena egitera behartuta ez egoteari buruzko Foru Ogasunaren agiria edo zinpeko adierazpen bat, familiak izandako diru-sarrera gordinei buruzkoa