Urtarrilaren 10ean, ostiralarekin, hasiko dira ‘Zurekin hazten’ programan parte hartzeko izen-emateak; programan familia-laguntzako eta gurasotasun positiboko doako taldeak eskaintzen dira

Urtarrilaren 10ean, ostiralarekin, hasiko dira ‘Zurekin hazten’ programan parte hartzeko izen-emateak; programan familia-laguntzako eta gurasotasun positiboko doako taldeak eskaintzen dira
Hiruhileko honetan taldeak adinaren arabera antolatuko dira eta honako gai hauek jorratuko dira: pantailei nola aurre egin eta muga egokiak ezartzeko modua

niños

‘Zurekin hazten’ programaren helburua da parte-hartzaileek beren trebetasunak ezagutzea eta indartzea, haien seme-alabei laguntzeko, eta modu horretan lotura osasungarriak eta familia-giro ona bultzatzea. Proposamenak xede du haur eta nerabeen gurasoei laguntzea, psikologiako profesionalek gidatuko dituzten taldekako saioen bidez. 

Bihar, urtarrilak 10 (ostirala) irekiko dira izen-emateak, urtarrilaren 24ra arte. Interesdunek online inprimaki bat betez ematen ahal dute izena. Inprimakia esteka honetan eskura daiteke: https://forms.office.com/e/g2eqA7FjFW. Informazio gehiago jasotzeko, 688 692 667 telefono-zenbakira deitu daiteke edo parentalidad@agintzari.eus helbide elektronikora idatzi.

Taldeek gune segurua bat eskaintzen dute eguneroko esperientziak partekatzeko. Programaren helburua ez da soilik eguneroko familia-estres egoeretarako alternatibak aurkitzea eta heziketaren eta hazkuntzaren inguruko erronka berriei aurre egiteko guraso-gaitasunak indartzea, aitzitik, horiekin batera gurasotasun positiboaren printzipioak ere sustatu nahi dira. Gurasotasun positiboa elkarrekiko harremanean oinarritzen da, honako printzipio hauek aplikatuta: arreta eta entzute aktiboa, orientabidea eta egituraketa. Printzipio horiek koherenteak izan behar dute haurren garapenarekin, maitasunarekin, haien interes eta beharrak aitortzearekin, haien autonomia bultzatzearekin eta indarkeria gabeko hezkuntzarekin.

Hiruhileko honetan Udalak  hiru talde eskaintzen ditu haurren adinaren arabera: 0-5 urtekoena, 6-12 urtekoena eta 13-18 urtekoena. Adin-tarte horiekin lan egiteari esker, pantailek adingabeen bizitzan duten presentzia saihestezina lantzen da, jokamoldeetan muga egoki eta malguak ezartzeko moduak aztertzeko, bai eta adingabeen garapenerako lagungarriak diren komunikazioaren eta jolasaren potentziala ezagutzeko. Taldekako saioak honako zentro komunitario hauetan eginen dira: Santa María La Real (Zabalguneak), La Carbonilla (Arrotxapea) eta San Joan Bosco (Iturrama).

‘Zurekin hazten’ programan parte hartzeko, goizeko edo arratsaldeko ordutegia eska daiteke, eta gehienez ere 15 laguneko taldeak osatuko dira. Goizeko ordutegia 10:00etatik 11:30era da beti, eta arratsaldekoa, 17:00etatik 18:30era. Prestakuntza errazteko, saioak aurrez aurre eta online eskainiko dira. Saioak euskaraz egiteko aukera ere badago, aurrez aurre eta arratsaldez betiere. Taldeen saioak otsailaren 10ean hasiko dira eta apirilaren 3ra arte iraunen dute. Guztira 7 saio izanen dira, astean behin, eta ordu eta erdiko iraupena izanen dute.

¿Te ha sido útil esta página?