Aniztasuna da Artea Oinez 2025 ekimenaren gakoa: 90 sortzailek hartuko dute parte ‘Artea ikusmenetik harago’ erakusketan

Aniztasuna da Artea Oinez 2025 ekimenaren gakoa: 90 sortzailek hartuko dute parte ‘Artea ikusmenetik harago’ erakusketan
Aurten Pello Azketa Menaia artista nafarrari eginen diote aitortza, ikusmen-desgaitasuna duten egileen lana omentzeko xedez, hala nola idoia Díaz Cámararena eta Javier Ruiz del Castillorena: horiek ere parte hartuko dute erakusketan

Artea ikusmenetik harago erakusketa kolektiboa Kondestablearen jauregian jarriko dute ikusgai gaurtik ekainaren 1era arte: 90 sortzailek parte hartu dute, eta Josu Reparaz Leiza izanen da komisarioa. Aurtengo Nafarroa Oinez Paz de Ziganda Ikastolak antolatuko du, eta urriaren 19an ospatuko da, Atarrabian; urtero bezala, euskararen jaiari lotuta egonen da 2025eko Artea Oinez ekimena: aurten aukera paregabea eskaintzen du diziplina anitzeko ikuspegitik abangoardia artistikoetara hurbiltzeko. 

Irakusketak ikusmen-desgaitasuna duten artisten balioa azpimarratu nahi du: besteak beste, Idoia Díaz Cámara, Javier Ruiz del Castillo, eta batez ere, Pello Azketa Menaia; hiru sortzaile nafarrek ONCEk Madrilen duen Museo Tiflologikoan parte hartzen dute, eta beren obra jarriko dute ikusgai Artea Oinezen. Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Federazioaren zuzendari eta erakusketaren komisarioak eta Iñaki Erroz Paz de Ziganda Ikastolako zuzendariak; hain zuzen ere, Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du 2025eko Nafarroa Oinez.

Erakusketa Kondestableko lehen solairuko 1. eta 2. aretoetan egonen da ikusgai; kezkak eta hausnarketak uztartzen ditu, belaunaldi desberdinetako unibertso bisualak elkarlotuko balira bezala, betiere aniztasuna oinarri hartuta. Eguneroko gaiak islatzen ditu erakusketak: besteak beste, gizakiaren gorputza, paisaiaren eraikuntza soziala, artxibo-praktikak, memoria politikoa, fotomuntaketa eta apropiazionismoa.

Erakusketa aberatsa da, askotariko proposamenak gune berean jartzen baititu ikusgai, XXI. mendean ainguratutako gaiak jorratuta: besteak beste, inklusioa, tolerantzia, erradikaltasuna eta feminismoa; izan ere, gai horiek dira orainaldiaren berrespena eta etorkizunerako apustuak. Sorkuntza artistikoaren hedapena hezkuntza-programen, lantegien eta dibulgazio-giden bidez sustatzen da, sormena eta autoadierazpena sustatzeko eta bizikidetza eta errespetua hobetzeko xedez.

Dibertsitate funtzionala
Artea ikusmenetik harago erakusketak ikusmen urritasuna duten artisten zailtasunetan jartzen du enfasia. Aurtengo erakusketaren bidez, ikusmen murriztua duten edo itsutasuna jasaten duten artistekin dagoen zorra kitatu nahi da, kosta ahala kosta beren indar espresiboa mantendu eta beren eskuekin, gorputzekin, buruekin… artea sortzen duten horiekin; izan ere, gizarteari “beste” ikuspuntu batetik proposamenak eskaintzeko egiten duten lan eta ahalegina miresgarriak dira. Horren eredu dira, besteak beste, Idoia Díaz Cámara, Javier Ruiz del Castillo, eta batez ere, Pello Azketa Menaia, eta horregatik hartuko dute parte aurten Artea Oinez ekimenaren erakusketan.

Pello Azketa Menaia 1948an jaio zen, eta haurtzaroan gaixotasun degeneratibo bat diagnostikatu zioten. 1968an Arte eta Ofizioen Eskolan sartu zen, eta bertan hasi zen pintura ikasten, betiere familiarengandik jaso zuen baldintzarik gabeko laguntzari eta garai hartan aurrerakoiak izan ziren irakasleei esker: J.M. Ascunce, I. Baquedano y J. Beunza. 1970eko hamarkadan erakusketak egiten hasi zen, eta diktadura luzearen erreakzio soziala bizi izan zuen. Halaber, Iruñeko Eskolan sartu zen, urte haietan arlo artistiko eta kulturala lozorrotik atera zuen mugimenduan.

1973an, sortzaile nafarrak estudio propioa zuen, eta Eskolako irakasleen aholkuei jarraikiz, nekatu arte margotu zuen. Bere eraikuntza-lan ospetsuen garaia da, hiriaren muga berriak adierazi, eta hausnarketarako, isiltasunerako eta baita umorerako ere zabalik dauden figuradun paisaiak dituzten lanena. Bere obra ukimenean zentratzen da, bolumena eta hiru dimentsioko eraikuntzak aintzat hartuta.

ARTEA OINEZ 2025. APIRILAK 3- EKAINAK 1. KONDESTABLEAREN JAUREGIA 

  • Xabier Agirre

  • Elena Aitzkoa

  • Faustino Aizkorbe

  • Juan Aizpitarte

  • Greta Alfaro

  • José Ramón Anda

  • Marta Aramendia

  • Ibon Aranberri

  • Pello Azketa

  • Txomin Badiola

  • Nadia Barkate

  • Baroja Collet

  • Nestor Basterretxea

  • Argiñe Berastegi

  • Clemente Bernad

  • Carlos Cánovas

  • Jorge Cardarelli

  • Concha Cilveti

  • José Miguel Corral

  • June Crespo

  • Josette Dacosta

  • Bingen de Pedro

  • Xabier de Zerio

  • Naia del Castillo

  • Idoia Díaz

  • Fermín Díez de Ulzurrun

  • Miren Doiz

  • Mikel Eskauriaza

  • Celia Eslava

  • Oier Etxeberria

  • Andoni Euba

  • Jon Mikel Euba

  • Leopoldo Ferrán

  • Txaro Fontalba

  • Iñaki Garmendia

  • Ángel Garraza

  • Kepa Garraza

  • Asunción Goikoetxea

  • Patrik Grijalvo

  • Mari Puri Herrero

  • Reyes Ibarrondo

  • Juan Jesús Ilundáin

  • Mintxo Ilundáin

  • Zaloa Ipiña

  • Pello Irazu

  • Carlos Irijalba

  • Oier Iruretagoiena

  • Miriam Isasi

  • Koldobika Jauregi

  • María Jauregui Ponte

  • Fermín Jiménez Landa

  • María Jiménez Moreno

  • Vicente Larrea

  • Abigail Lazkoz

  • Mikel Lertxundi

  • Elba Martínez

  • Asier Mendizabal

  • Juan Mieg

  • Amaia Molinet

  • Idoia Montón

  • Ángela Moreno

  • Hasier Moreno

  • Xabier Morrás

  • Rafael Munárriz

  • Manu Muniategiandikoetxea

  • Itziar Okariz

  • Félix Ortega

  • Eugenio Ortiz

  • Fernando Pagola

  • Oaia Peruarena

  • Txuspo Poyo

  • Sergio Prego

  • Mari Jose Recalde

  • Mabi Revuelta

  • Ana Riaño

  • Koko Rico

  • David Rodríguez Caballero

  • Patxi Ruiz del Castillo

  • Teresa Sabaté

  • Ixone Sádaba

  • Xabier Salaberria

  • Dora Salazar

  • Helena Santano Cid

  • Mertxe Sueskun

  • Juan Sukilbide

  • Susana Talayero

  • Héctor Urra

  • Azucena Vieites

  • Begoña Zubero

  • José Luis Zumeta 

¿Te ha sido útil esta página?