Astelehenean, Iturramako Civivoxean, euskarazko hitzaldia emango du Jon Arretxe idazle polifazetikoak, bere eleberriak iturburu izan duten bidaien inguruko ikus-entzunezkoa barne hartuko duela

Astelehenean, Iturramako Civivoxean, euskarazko hitzaldia emango du Jon Arretxe idazle polifazetikoak, bere eleberriak iturburu izan duten bidaien inguruko ikus-entzunezkoa barne hartuko duela
Hitzordua 19:30ean izango da, sarrera librea da, eta Nafar Ateneoak eta Udalak elkarrekin antolatutako programazioaren barruan dago

11 bidaia 11 liburu da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak astelehenerako antolatu duten jardueraren izenburua, Iturramako Civivoxean, Jon Arretxe idazle polifazetikoaren sormen-prozesua ardatz. Arretxek berak azalduko du azken urteotan egin dituen bidaiek bere liburu eta eleberrietan nolako garrantzia izan duten, bai eleberri batzuk testuinguruan jartzeko bai pertsonaiak sortzeko. Horretarako hogei urtez egindako bidaietako argazkiak jasotzen dituen ikus-entzunezko muntaia erakutsiko du, besteak beste, Afrika eta Asia kontinenteetako herrialdeak eta Amazonia hegoamerikarreko tokiak bisitatzera eraman zuten bidaiak ardatz. Hitzaldia euskaraz emango du; 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea da. 

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Euskal filologian doktorea eta Gorputz Heziketan lizentziaduna da eta Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan piano- eta kantu-ikasketak burutu zituen. Egile polifazetiko eta arrakastatsuak literatur sormena orain dela asko bihurtu zuen bere ogibidea; eta, azken urteotan, Gayarre Operaren Adiskideen Elkarteko (AGAO) abeslaria ere bada. Gutxi gorabehera 30 lan idatzi ditu; nagusiki, bidaia-literatura (7 Kolore, Tubabu, Oroituz eta Griot) eta eleberri beltza. Azken genero horretakoak dira Xahmaran, Tangerko Ametsak eta Burkina Fasoko Toure detektibearen sagako bost eleberriak: 19 Kamera, 612 Euro, Hutsaren itzalak, Estolda jolasak eta Sator lokatzak.

¿Te ha sido útil esta página?