Datorren ostegunean, 18:30ean, Ingurumen Hezkuntzako Museoan Ezaguera truk abiatuko da, herritarrendako bi ordu inguruko saio-pasealdia, Arantzadi ekoparkea ardatz. Proposamena Argako meandrotik ibiltzea da, lau esparru (jolastokia, ingurumen-hezkuntza eta artekoa, agroekologia eta ekonomia zirkularreko eskola, abeltzaintza-nekazaritzakoa) izango dituen berdegune handia sortzeko berrantolatuko den eremuetatik, hain zuzen. Pasealdian, eremu horien inguruan garatzen ari diren proiektuak ezagutu ahalko dira eta proiektuak gauzatzen ari diren beste batzuekin iritziak trukatu ahalko dira, horrela inspirazio-iturri gisa erabiltzeko edo jardunbide egokien inguruko irakasbide izateko.
Saioan sartzea librea da, baina aldez aurretik izena eman behar da emailez (info@ekoparquearantzadi.com). Ohikoa denez, saioa noiz eta aurreko egunaren 20:00ak arte eta helbide elektroniko horretan bertan hala eskatuta, parte hartzaileekin doazen adin txikikoendako ludoteka-zerbitzua egongo da, doan.
Udalaren ideia da etorkizuneko ekoparkearen diseinuan zein kudeaketan ordezkaritza izatea, bai eremu horietan dauden entitateek bai erabiltzaileek eta kolektibo interesdunek, horrela kudeaketa osoa partaidetzaren bidez eginez. Ideiak emateko prozesuan nola parte hartu jakiteko eta parkeko proiektuaren inguruan argibide zehatzagoak nahi izanez gero, berariazko gune hau dago: www.ekoparquearantzadi.com.
Saio honetaz gain, aurreikusi da martxoaren amaieran sektore-lantaldeak berriro biltzea; martxoaren 26an eta 27an horien hirugarren deialdia izango da. Era berean, herritarrek ekarpenak online egin ahal dituzte Erabaki plataformaren bidez (http://bit.ly/2WwAjK0). Webgunean egindako proposamenak ere banakakoak edo taldekoak izan ahalko dira.
ARANTZADI EKOPARKEKO PARTAIDETZA-EZTABAIDAGUNE OROKORRAK
- Martxoak 21. Ingurumen Hezkuntzako Museoa. 18:30 – 20:30
- Apirilak 30. Ingurumen Hezkuntzako Museoa. 18:30 – 20:30
ARANTZADI EKOPARKEKO LANTALDE-SAIOAK
- Hirugarren deialdia
Martxoak 26 eta 27