Datozen egunotan, 2019ko Txalaroa zikloak aurrera jarraituko du, ostegunean –maiatzak 9– Juslarrocha Civivoxean txalapartari buruz emango den hitzaldiaz, ostiralean –maiatzak 10– Sanduzelaiko Civivoxean Juan Mari Beltránek emango duen kontzertuaz eta larunbatean –maiatzak 11– Juslarrocha Civivoxean Peio San Millánek emango duen hitzaldiaz. Lehen bi jarduerak 19:30ean izango dira; eta hirugarrena, 12:00etan.
Guztietan, sarrera doan. Bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko, ordubete lehenagotik. Txalaroa, aurten ere txalaparta ardatz egingo den zikloa, aurreko astean hasi zen, musika-tresnako hastapen-ikastaroaz, helduei zuzenduta eta Hutsun txalaparta-taldeko kideen eskutik emanda. Maiatzaren 18a arte hitzaldiak eta musika-ikuskizunak eskainiko dira Juslarrocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan.
María Escribano etnomusikologoa izango da hizlari biharko hitzaldian, Juslarrocha Civivoxean. Txalaparta tradizio zein musika-tresna eta, batez ere, gizarte-fenomenoa den aldetik aztertuz burututako doktoretza-ikerketa aurkeztuko du. Berreskuratu zenetik egindako ibilbidea izango da, bilbeak euskal herritarren historia hurbila ere saioan hartuko duela. Sanduzelaiko Civivoxa izango da zikloko musika-ikuskizunen egoitza, ostiralean 70eko hamarkadan txalaparta-maisuetariko batek, Juan Mari Beltránek, ateak irekita. Txalaparta beste tresna batzuekin batera joko du, eta Joxanton Arzen bertsoez lagunduta. Biharamunean, larunbatean (hilak 11), 12:00etan, Peio San Millánek txalaparta-ikasbide berria aurkeztuko du, Juslarrocha Civivoxean.
Topaketek maiatzaren 14an egingo dute aurrera, Hutsun Txalapartaren eskutik, Marokoko egonaldia ardatz egindako dokumentalaren aurkezpen-hitzaldiaz. Juslarrocha Civivoxean izango da, 19:30ean. Maiatzaren 16an, ostegunarekin, Civivox berean, Bihotz taldekoak diren Lara Mitxelenak, Ixi Jauregik eta Gema Inések maisu-irakastaldia eskainiko dute 19:30ean. Amaitzeko, maiatzaren 17an, ostiralarekin, 19:30ean ere bai, Basabiren txanda izango da, Sanduzelain, Bakun emanaldiaz.
TXALAROA. 2019
Txalaparta, unibertso bat. Hitzaldia
- María Escribano
- Maiatzaren 9a, osteguna. 19:30. Juslarrocha Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta
Hotz-larretan. Euskara. Musika
- Juan Mari Beltrán
- Maiatzaren 10a, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta
Txalaparta eta autoezagutza. Hitzaldia
- Peio San Millán
- Maiatzak 11, larunbata. 12:00. Juslarrocha Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta
Hamaika herrialde hizkuntza bat. Hitzaldia
- Hutsun txalaparta-taldea
- Maiatzaren 14a, asteartea. 19:30. Juslarrocha Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta
Maisu-irakastaldia, Bihotz taldearen eskutik
- Lara Mitxelena, Ixi Jauregi eta Gema Inés
- Maiatzaren 16a, osteguna. 19:30. Juslarrocha Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta
Bakun. Musika
- Basabi
- Maiatzaren 17a, ostirala. 19:30. Sanduzelaiko Civivoxa. Sarrera librea, ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta