‘Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara’ kultur proiektu feminista bigarrenez eginen da Ziudadelako Arma Aretoan

‘Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara’ kultur proiektu feminista bigarrenez eginen da Ziudadelako Arma Aretoan
Lau hitzordu ditu programak: artisten arteko hiru topaketa eta podcast bat, irailaren 25etik abenduaren 11ra bitarte
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara zikloak lau saio ekarriko ditu Ziudadelako Arma aretora, irailaren 25etik abenduaren 11ra bitarte. Iruñeko Udalak antolatuta eta Letraheridas ekimenak komisariatuta, zikloak hainbat arte-diziplinatako emakumeekin topaketak eta podcast bat zuzenean egitea proposatzen ditu. Sarrera doakoa izanen da, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Zikloa asteartean aurkeztu zuten Íñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak, eta, Carolina Otamendi Daunizeau Letraheridas programaren koordinatzaile eta jaialdiaren sortzaileetako batek. Programan honako artista hauek parte hartuko dute: María Lo, María Arranz, Joanna Artieda, Laura Terciado, Valentina Berr, Nerea Madariaga, Marina Garcés, Alicia Valdés eta Adri Cerdán.

Elkarguneak kultur proiektu feminista bat da, eta xede du emakumeek beren jardunarekin, diskurtsoekin eta lanekin sortzen ari direnari ahotsa eta protagonismoa ematen jarraitzeko. Elkartzeko, hitz egiteko eta gogoeta egiteko gune honek parte-hartze handia izan zuen lehenengo edizioan, eta bertan antzerkitik, artetik eta musikatik etorritako gonbidatuek hitz egin zuten; halaber, zuzeneko podcast bat egin zen, aurtengo edizioan aurreikusten den bezala.

Gastronomia, aktibismoa eta filosofia
Programa irailaren 25ean, osteguna, hasiko da, 19:00etan,  Maria Lo eta María Arranz artisten arteko topaketarekin; Joanna Artiedak bideratuko du eta Sukaldaritza: sukaldean egin eta pentsatzeko modu feminista berriak izena du. Bigarren hitzordua, urriaren 16an, osteguna, 19:00etan eginen da, eta  LGTBIQ+ aktibismoa eta dibulgazioa izanen ditu ardatz, Arrakala bat, potentzia bat: Queertasuna tematzen den ordenaren aurrean izenburupean. Bigarren elkarrizketa hori Laura Terciado kazetari eta eduki-sortzailearen eta Valentina Beer idazle eta gizarte-dibulgatzailearen artekoa izanen da, eta Nerea Madariaga Iruñeko kultur teknikaria izanen da bitartekaria.

Hirugarren proposamena, azaroaren 22an, larunbata, eguerdian eginen da: Radio Primavera Sound ekoiztetxearen Punzadas sonoras podcast feminista zuzenean. Paula Ducay eta Inés García lagun eta filosofoek aurkeztuko dute atala. Axola zaizkien gaiei buruz gogoeta eginen dute, modu fresko, dibertigarri eta zorrotzean, fikzioen, saiakeren, zinemaren, artearen eta ikerketa filosofikoen bidez. Funtsezko pentsalarien gogoetak eta haien eguneroko esperientziak eta pasadizoak elkarrizketan jartzen dituzte, intereseko gaiak ukituz eta galderak planteatuz.

Zikloaren azken proposamena abenduaren 11n eginen da, osteguna, 19:00etan, eta Filosofia politikoa: komuna denari buruz eta orainaldiaren aurreko beste alternatiba batzuei buruz izena du. Marina Garcés filosofo, aktibista eta irakaslea eta Alicia Valdés politologoa arituko dira, Adri Cerdán filosofoak moderatuta.


ELKARGUNEAK 2025. LAU SAIO

  • Irailak 25, osteguna. 19:00etan. Sukaldea

    • Sukaldaritza: sukaldean egin eta pentsatzeko modu feminista berriak

    • María Lo eta María Arranzen arteko topaketa. Joanna Artiedak bideratuta.

  • Urriak 16, osteguna. 19:00etan. LGTBIQ+ Aktibismoa eta dibulgazioa

    • Arrakala bat, potentzia bat: Queertasuna tematzen den ordenaren aurrean

    • Laura Terciadoren eta Valentina Berr-en arteko topaketa. Nerea Madariagak bideratuta.

  • Azaroak 22, larunbata. 12:00etan. Podcasta

    • Radio Primavera Sound ekoiztetxearen Punzadas sonoras podcast kultural feminista zuzenean egitea

  • Abenduaren 11, osteguna, 19:00etan. Filosofia politikoa

    • Filosofia politikoa: Komuna denari buruz eta orainaldiaren aurreko beste alternatiba batzuei buruz

    • Marina Garcésen eta Alicia Valdésen arteko topaketa. Adri Cerdánek bideratuta.

¿Te ha sido útil esta página?