Iruñeko alkateak bi ibilbide gidatuko ditu asteartean, udaletxean barna, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara egiten diren bisiten barruan

Iruñeko alkateak bi ibilbide gidatuko ditu asteartean, udaletxean barna, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara egiten diren bisiten barruan
Udalaren webgunearen atarian eraikinaren 360º-ko bisita egiteko aukera dago, eta neurriak, planoak eta informazio osagarria dakarten zabalgarriak daude bertan
Irudia
Irudia
Irudia

Aste honetan abiatu dira Udaletxean barnako bisita gidatuak irailaren 8an ospatuko den Batasunaren Pribilegioaren karietara. Agiri hori hiri modernoaren sorrera-gutuna da, Karlos III.a Nobleak 1423an hiriari eman zion eta Erdi Aroko burguak bateratu zituen. Gaur, atzo bisiten lehen egunean bezala, aurreikusitako 43 ibilbideetatik bost egiten ari dira, eta 150 pertsona inguruk parte hartu dute udaletxeko bisitetan. 9 egunetan, irailaren 1etik 10era bitarte, 1.290 lagunek parte hartuko dute bisitetan. Eneko Aritza kolektiboko langile espezializatuek gidatzen dituzte bisitak; hala ere, gaurko bi ibilbide –11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz– Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak komentatu ditu. 

Bisitetarako topalekua udaletxearen ate nagusia da, bisita hasteko adierazitako ordua baino 5 minutu lehenago. Ibilbidean barna, eraikinari, bertako aretoen funtzioari eta gordetzen duen ondare historiko artistikoari buruz arituko dira, eta aldi berean, badago aukera Udal Artxiboko dokumentu- eta bibliografia-funtsean egon ohi diren hainbat agiri historiko ikusteko. Funtsezko elementua ‘Nafarroako Erresumako Hiriburua den Iruña Txit Prestu eta Leialeko Batasunaren Pribilegioa’ bera da.

Bisita birtuala 360º-an
Lekurik lortu ez dutenek edo hiriaren erdigunera bertaratu nahi ez dutenek, udal-webguneko atarian eraikinera bisita birtuala egiteko aukera dute. Bertatik, Udaleko egoitzetan barna ibiltzeko aukera dago 191 eskaneatzetan oinarritutako 360º-ko ikuspegiarekin , eta, gainera, aplikazioan hogeita hamar bat interesgune daude markatuta, eta horietan elementu edo areto jakinei buruzko informazioa zabaltzeko aukera dago zabalgarrien bidez. Era berean, udaletxeko barrualdea 3Dan edo plano gisa ikusteko aukera dago, bai orokorrean solairu guztiak barne hartuta, bai bisitatu nahi den solairua hautatzeko aukerarekin.

Bisita osatzeko honako hauen ikuspegi panoramikoak ikusteko aukera dago, besteak beste: Udaletxe plaza Udaleko sarreratik edo Prentsa-aretoko balkoietatik edo Harrera-aretotik; Burguen plazaren eta Navarrería kalearen bista Alkateen aretoko balkoitik edo Osoko Bilkuren aretotik, eta San Domingo aldaparen eta San Zernin burguaren ikuspegia alkatearen bulegoko balkoitik. Bisita gaztelaniaz zein euskaraz egiten ahalko da, eta musikaz girotuta egiteko aukera ere badago. Bisita birtuala 2020tik dago herritarrendako eskuragarri eta aurrekoa, 2015ekoa, ordezkatzen du, zeina 360º-an ere egin baitzen, baina bereizmen handiko 42 argazkitan oinarrituta.

¿Te ha sido útil esta página?