Bizilagunen eskaerei erantzuteko xedez, aparkatze arautuko mila aparkaleku-plaza gehiago jarriko dituzte Milagrosa-Arrosadian: orain arte 3.312 aparkaleku-plaza zeuden auzoan

Bizilagunen eskaerei erantzuteko xedez, aparkatze arautuko mila aparkaleku-plaza gehiago jarriko dituzte Milagrosa-Arrosadian: orain arte 3.312 aparkaleku-plaza zeuden auzoan
Halaber, Guelbenzu kalearen eta Guelbenzu zeharkalearen noranzkoa aldatzea proposatu dute, auzotik hirigunera joatea errazteko



Aparkatze arautuko mila aparkaleku-plaza gehiago jarriko dituzte Milagrosa-Arrosadian: orain arte 3.312 aparkaleku-plaza zeuden auzoan. Iruñeko Udaleko Mugikortasuneko Batzordeak aintzat hartu ditu bizilagunek auzo-eztabaidaguneetan eta bertako kolektiboen bileretan egindako eskaerak auzoan aparkatzeko arazoari irtenbidea aurkitzeko. Arrosadia-Milagrosan hiri-garapeneko eremu berriak sortu dituzte, baita oinezkoendako gune berriak ere; horrenbestez, beharrezkoa da aparkaleku-plazak eta kale batzuetako zirkulazioaren noranzkoa birmoldatzea.

Auzoko 3. sektorea 2013an jarri zen martxan, eta bertan 4.051 aparkaleku-plaza jarri zituzten guztira, Azpilagañakoak barne; baina, oinezkoendako guneak sortzearen ondorioz, aparkatze arautuko 3.312 aparkaleku daude orain. Une honetan bederatzi eraikin-multzo eraikitzen ari dira Arrosadian, Milagrosaren ondo-ondoan; hori dela eta, arautu gabeko guneak sortu dira auzoko eremu zabalduaren barruan, eta ondorioz, “muga efektua” delakoa sortzen da: egunean zehar % 100 beteta egoten dira aparkalekuak, eta txandakatzea baxua da.

Egoera hori dela eta, aparkatze arautuko eremua handituko da: baterian aparkatzeko 871 leku sortuko dituzte Zaragozako etorbidean (37), Ultzama errekaren kalean (174), Pablo Antoñana kalean (163), Fernando Remacha kalean (85) eta kale horren atzealdean (117), Antonio Conejo Salguero kalean (66), Blas de Laserna kalean (69), Irati Errekaren kalean (75) eta Sebastian de Albero kalean (121). Halaber, ilaran aparkatzeko 92 aparkaleku-plaza sortuko dituzte José María Jimeno Jurío kalean (47) eta Taxoare kalean (45). Gainera, bizilagunendako 316 plaza berde daude, eta ez dute plaza berririk sortuko.

Eremu urdineko aparkaleku-plazak txandakatze handikoak dira, eta Sebastián de Albero eta Taxoare kaleetan jartzea proposatu dute; izan ere, interes handiko guneen ondoan daude, hala nola Oberena igerilekuak eta Arrosadiko kiroldegia. Gainerako kaleetan eremu laranjako aparkaleku-plazak dira nagusi: txandakatze baxuko aparkalekuak dira, bizitegi-eremuetan baitaude; hala, oinezkoen gune bihurtu dituzten inguru horretako merkatarien eskaerari erantzuten zaio.

Aparkatze mugatuko mila aparkaleku-plaza ordaintzeko sei tiket-makina jarriko dituzte: bi eremu urdinean, eta lau eremu laranjan. Gaur egun, ordainketen % 80 Telpark aplikazioaren bidez egiten dira.

Trafiko-antolaketa berria
Oinezkoendako gunea, bide-segurtasuna eta bizilagunen ibilgailu pribatuen irisgarritasuna hobetzeko xedez, noranzkoa aldatzea proposatu dute Guelbenzu kalean eta Guelbenzu zeharkalean; hala, auzotik hirira joatea erraztuko da, eta auzokoak ez diren gidariak ez dira ibiliko auzoaren barnealdean eta zamalanetarako eremuetan barna (Manuel de Falla eta Guelbenzu kaleetan).

Noranzkoa aldatzeari esker, biziki arinduko da Blas de Laserna kaleko eta kale horretako biribilgunera ateratzeko zirkulazioa, une jakin batzuetan autoak pilatzen baitira inguru horretan. Gainera, Zidakoz ibaiaren eta Urederra errekaren kaleak eta Blas de Laserna kalea bizilagunek eta baimendutako ibilgailuek baino ezin izanen ditutze erabili, oinezkoendako eremua baimenik gabe erabiltzea saihestu eta sarbide kontrolatuko eremua sortzeari esker zamalanetarako eremuko aparkalekuak erregulatzeko. Halaber, hondakinak biltzeko zerbitzua eta egiten dituzten ibilbideak hobetuko dira.

Mugikortasun Batzordeak eztabaida bukatu ondoren, hobetzeko proposamenak jasotzeko epea irekiko da. Bildutako ekarpenekin behin betiko dokumentu bat sortuko da, eta informazio-saio baten bidez, inguruko bizilagun eta merkatariei aurkeztuko zaie.

 

Aparkatze arautuko mila plaza berri

  • Mugikortasun Batzordea eztabaidatzen ari den proposamenak 1.000 aparkaleku-plaza berri barne hartzen ditu, 4.312 guztira

 

3.SEKTOREA

Urdina

Laranja

Berdea

Plazak, guztira

Gaur egun dauden plazak

2099

897

316

3.312

Sortuko diren plazak

2.394

1.602

316

4.312

 

¿Te ha sido útil esta página?