‘Larun’ euskal mitologiari buruzko artisau-instalazioak jolasteko gonbita egiten du aste honetan, asteartetik ostegunera, Ezpeleta jauregiaren patioan

‘Larun’ euskal mitologiari buruzko artisau-instalazioak jolasteko gonbita egiten du aste honetan, asteartetik ostegunera, Ezpeleta jauregiaren patioan
Jolas-instalazioan bi eremuz gozatzeko aukera dago: Mari eremua, punteria eta kontzentrazioa neurtzeko, eta Montessori eremua, 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako



Ezpeleta jauregiaren patioak euskal mitologiari buruzko instalazioan parte hartzeko aukera ezin hobea eskaintzen du aste honetan, asteartetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara. Larun izenburupean, Jokai taldeak artisau-eran egindako sormen-jolas bildumen gunea da, eta belaunaldien arteko elkarreragina sustatzen du. Euskal mitologia inspirazio-iturri, diseinu esklusiboa dute jolasek, hala teknikoki, nola artistikoki.

Jolas-instalazioa bi gunetan dago banatuta: batetik, Mari, trebetasunak, punteria, kontzentrazioa, estrategia eta parte-hartzaileen arteko lankidetza neurtzeko jolasgunea; bestetik, Montessori, txokotan antolatutako 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako materialez betetako gunea. Hain zuzen ere, material horiek norberaren heziketa, esperimentazioa eta zentzumen-manipulazioa sustatzen dituzte, betiere haurren autonomia eta segurtasuna bultzatuta.

Instalazioa doan da, eta sarrera librea du, iristeko hurrenkeraren arabera, leku guztiak bete arte. San Frantzisko kaletik sartzen ahal da. Datorren astean, Handiki jolastu instalazioa izanen da protagonista, asteartetik ostegunera: eskala erraldoian, artisau-jolas fisikoak eta mahai-jokoak izanen dira, sormena, buru-argitasuna eta talde-jolasak sustatzeko xedez. Instalazioa osatzen duten materialek Waldorf eta Montessori metodologiak dituzte inspirazio-iturri.


EZPELETA JOLASEAN. EZPELETAREN JAUREGIKO PATIOAN. 18:00ETATIK 21:00ETARA
•    Abuztuak 12 (asteartea), 13 (asteazkena) eta 14 (osteguna):
o     Larun. Euskal mitologia. Jolas-instalazioa. Jokai konpainiaren eskutik

•    Datorren asteko abuztuaren 19an (asteartea), 20an (asteazkena) eta 21ean (osteguna):
o    Handiki jolastu. Artisau-jolas erraldoiak

 

¿Te ha sido útil esta página?